XVIII. Euskal Encounter garagarrilaren 22tik 25era Barakaldon

Bizkaie! 2010-07-19 11:10

4.096 ordenagailu baino gehiago sarean konektauta, 5.700 parte-hartzailetik gora eta 10 Gb/s-ko Internet konekzinoa.

Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, esperientziak Alkarbanatu eta egun gItxi batzutan informatikeagaz lotuta dagoen edozer ekintzatan buru-belarri sartzeko aukera parebakoa.

Laurogeigarren hamarkadearen azkenaldera izan eban hasiera mobimentu honek Europako iparraldean, hau da, Norbegia, Danimarka eta Alemania lako herrietan. 2010ean estaduko partyrik zaharrena bere hemezortzigarren edizinora helduko da.

Aurtengo jarduera era lehiaketen artean, besteak beste, Mainframes teknologia, 3D irudi estatikoen eta dinamikoen lehiaketea, Frikitest, bikoizketa lehiaketea, Fastmugikormetraia, Fast ipuina, The MP3 Experiment, Futbol 3, Air Guitar, DJ Hero, CD eta DVD jaurtiketa, Euskal-Klip zein bestelako jarduerez gozetako aukerea izango da.

* 4.096 ordenagailu baino gehiago sarean konektauta.
* 5.700 parte-hartzailetik gora.
* 10 Gb/s-ko Internet konekzinoa.
* Bilbao Exhibition Centre-ko 35.000 metro koadro baino gehiago erabiliak.
* 50.000 eurotik gora saritan.
* 4 egun eten barik.

Emon izena

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu