Kazetaritza musikalari buruzko ikastaroa Bilbon

Bizkaie! 2010-07-19 10:33   Musikea

Mintegiaren asmoa etorkizuneko kazetari bereziei genero horretan lan egiteko tresnak emotea da eta horretarako hainbat aditu konbidau ditue: Luis Miguel Pedreo (Salamancako Unibersidadea), Mary Ann Kennedy (BBC Scotland / BBC, Radio 3, Glasgow), Jesus Ordovas (Radio 3), Santi Carrillo (Rockdeluxe) eta Gotzon Hermosilla (Berria).

Kazetaritza musikalaren argiak eta itzalak aztertuko ditue garagarrilaren 19an eta 20an Bilboko EHU-BBK Etxean, Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) antolaturiko Bilbao Arte eta Kultura (BAK) udako ikastaroen barruan. Kazetaritza musikalaren lehena eta oraina aztertu eta jarduteko gakoak jorratuko ditue. Antolatzaileek adierazo dabenez, Radio Euskadiko 'La Jungla Sonora' irratsaio beteranoa egiten dauen Joseba Martin kazetariak koordinatzen dau 'Musika irratian eta prentsan: kazetaritza espezializatu ikusezina, gainditu gabeko irakasgaia' ikastaroa.

Mintegiaren asmoa etorkizuneko kazetari bereziei genero horretan lan egiteko tresnak emotea da eta horretarako hainbat aditu konbidau ditue: Luis Miguel Pedreo (Salamancako Unibersidadea), Mary Ann Kennedy (BBC Scotland / BBC, Radio 3, Glasgow), Jesus Ordovas (Radio 3), Santi Carrillo (Rockdeluxe) eta Gotzon Hermosilla (Berria).

Antolatzaileek azaldu dabenez, musikan espezializautako prentsa eta irrati tradizino handia dagoan arren, Euskal Herrian ia ez da aztertu kazetaritza musikala. Espainiako irrati musikalaren historiari buruzko liburu bakarra dago, eta Euskal Herrian, barriz, ez dago horrelako testurik.

Beste horrenbeste gertatzen da prentsa espezializatuan: espezialista ospetsu eta ezagunak dagoz AEBetan eta Erresuma Batuan, baina Espainiako irratiko izen nabarmenenak (Diego Manrique, Jesus Ordovas, Jose Miguel Lopez, Ramon Trecet, Julio Ruiz, Chema Rey...) ia ez dira aitatu be egiten kazetaritzako fakultateetan.

Aldizkariek ekarpen handia egin deutsie herri kultureari, baina ia ez da euren oihartzunik heldu: Creem, Rolling Stone, New Musical Express, Ruta 66, Rockdelux, Muskaria, El Tubo, Sintonía edo Entzun.

Prentsa eta irrati musikal espezializatuen fenomenoa aztertzeko interes faltak hainbat zulo baltz' sortzen ditu, eta horreek argitzera dator ikastaroa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu