Fagorrek euskerea, katalana eta galegoa sartu ditu bere webgunean
2010-07-16 10:32 Euskerea berbagaiFagor konpainiaren webgune barria (www.fagor.com/es) lau hizkuntzatan dago, bertara sartzen diran pertsona guztiek errazago erabil daien. Euskerea, katalana eta galegoa dira eguneratutako webgunean sartu diran hizkuntzak, gaztelaniagaz batera, hasieratik dagoan hizkuntza baita, konpainiak jakinarazo dauenez.
Fagor konpainiak Espainiarako dauen webgune barria (www.fagor.com/es) lau hizkuntzatan dago, bertara sartzen diran pertsona guztiek errazago erabil daien. Euskerea, katalana eta galegoa dira eguneratutako webgunean sartu diran hizkuntzak, gaztelaniagaz batera, hasieratik dagoan hizkuntza baita, konpainiak jakinarazo dauenez.
Erabiltzaileak gogoan, Fagorrek bere webguneko edukiak moldatu nahi izan ditu eta Espainian berba egiten diran hizkuntza ofizialetan emon. Esangura horretan, Fagorrek informazinoa Espainiako hizkuntza ofizial guztietan ulertzea eta erabiltea ahalbidetu nahi dau, erabiltzaile guztien preminetara moldatuta.
Horrezaz gan, webguneak aholkulari pertsonalizatuak ditu erabiltzaileen galderei eta premiei modu errazean erantzuteko. Etxetresna elektrikoetan adituak diran pertsonak, bezeroarentzako arreta zerbitzua, nutrizinoan adituak, teknikoak online eta Karlos Arguiñanok berak, pirolisian aditu moduan, erabiltzaileei lagunduko deutsee behar dabena topetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!