Amezketa, txikiegia, agian

Bizkaie! 2010-07-19 14:59   Musikea

Mikel f Krutzaga gernikarra, euskal produktore eta soinu teknikaria, Ubedako Nazinoarteko VI. Zinema Musika Jaialdian Master Class bat emon ondoren, Los Angeleserako bidean da, Castlevania, Lords of the Shadows bideojokoaren soinu bandaren azken ikutuak emoteko.

Bideojoko hau, Japoniako Konami konpainiak produzidu dau, eta Playstation 3 konsolak udagoienerako dauen barri haundienetarikoa da.

Musikea Oscar Araujok idatzia da eta Bratislavako orkesta sinfonikoak grabau dau. Produkzinoa eta nahasketak Amezketako Musikart estudioetan egin dira 2010. urtearen urtarrila eta bagila bitartean.

Mikel f Krutzagak, Benito Lertxundi, Mikel Urdangarin, Oreka TX eta hainbat talde eta bakarlarien produktore eta teknikariak, 2004. urtean Grammy bat irabazi eban Kepa Junkeraren 'K' diskoan egindako lanagaitik.

Mikelek adierazoten dauen moduan, Los Angeleseko Bernie Grundman estudio ospetsuak dira lan honek behar dauen azken ukutua emoteko tokirik egokiena. Konami konpainiak, Castlevania jokuagaz aurten mundu osoan 2 miloe aleen salmentara heltzea dau helburu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu