Okzitanierearen Akademia sortu nahi dauen Aporlòc alkarteko kideek Euskaltzaindia bisitau dabe

Bizkaie! 2010-07-14 15:41   Euskerea berbagai

Aporlòc 'Associacion prefigurativa de l'organisma de regulacion de la lenga d'Òc' izeneko alkarteak Euskaltzaindia bisitau eban joan dan garagarrilaren 9an, Bilbon. Alkarte hori Okzitanierearen Akademia sortzeko asmotan dabil, eta Euskaltzaindiaren barri euki nahi izan dau.

Aporlòc 'Associacion prefigurativa de l'organisma de regulacion de la lenga d'Òc' izeneko alkarteak Euskaltzaindia bisitau eban joan dan garagarrilaren 9an, Bilbon. Alkarte hori Okzitanierearen Akademia sortzeko asmotan dabil, eta Euskaltzaindiaren barri euki nahi izan dau.

Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Jose Luis Lizundia diruzaina, Xarles Videgain Baionako bulegoaren arduraduna eta Pello Telleria idazkariordea batu ziran alkarte horretako kideakaz, Akademiako iturriek gaur jakinarazo dabenez.

Bestalde, Aporlòc alkarteko ondoko kideak izan ziran bileran: Jèp de Montoya e Parra (Aporlòc-eko eta Institut d'estudis Aranense-ko burua), Benaset Dazeàs eta Laura Abadia (Aporlòc alkarteko kideak), Sèrgi Javaloyès (Pau-eko 'Institut occitan'-eko zuzendaria) eta Gilbert Mercadier ('Centre de ressources occitanes et méridionales'-eko kidea).

Alkarte horrek urtebeteko epea jarri deutso bere buruari esku artean dauen asmoa gauzatzeko, eta antzeko egoeran dagozan hizkuntzetako akademiek egin daben bidea ezagutzea da helburuetako bat.

Bileran, Euskaltzaindiaren historia, antolamendua eta lanari buruzko dokumentazino ugari emon jakon Aporlòc alkarteari. Erakundetzea dala eta, sano interesauta agertu ziran Euskaltzaindiaren izaeraz, antolamendu politiko desbardinetan bizi diran pertsonei hizkuntza-zerbitzuak emoten deutsiezalako, kasuan kasuko administrazinoakaz hitzarmenak eginez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu