Easo Abesbatzeari eta Isabel Diez irakasleari emon deutsie EHU-Donostiako Orfeoia Saria

Bizkaie! 2008-01-17 10:31   Musikea

Sariaren helburuak ibilbide profesionala aintzatestea eta ikerketa musikala sustatzea dira. Holan, epaimahaiak Easo Abesbatza saritzeko 'bere bizitza luze eta emonkorra' izan ditu kontuan. Isabel Díez irakaslea katalogazino eta ikerketa lan baten harira saritu dabe.

www.bertsoa.com webguneak 100.000 sarreratik gora izan ditu lehenengo urtean

Bizkaie! 2008-01-16 17:36   Bertsolaritzea

2007ko urtarrilaren 18an plazaratu zan www.bertsoa.com bertso-plaza digitala, plazaz plazako bertsogintzea eta informazinoa batzen dituan lehenengo agerkari digital tematikoa. Arlo bi horreez gan, agendea, bertsolarien fitxak, argazkiak, gogoeta foroa eta beste hainbat aukera be eskaintzen ditu.

Ljublianako argitaletxe batek 23 idazle euskaldunen poemen antologia bat kaleratu dau eslovenieraz

Bizkaie! 2008-01-16 14:47   Euskaldunak munduan

Liburuak 23 idazle euskaldunen poemak batzen ditu, Jon Mirandetik Harkaitz Canora. Ciril Bergles poeta esloveniarra izan da itzulpenaren arduraduna.

'Sahara no se vende' dokumental nafarra Txilen saritu dabe

Bizkaie! 2008-01-16 14:42   Barriak

Saharar herriaren historiari, Aljeriako hegoaldean dagozan errefuxiatuen kanpamentuetako egungo egoereari eta 31 urte baino gehiago dirauen gatazkearen etorkizunerako gakoei buruzko errepaso bisuala egiten dau dokumental honek.

Aurtengo sagardao-denporaldia zabalik dago

Bizkaie! 2008-01-16 14:23

Astigarragak gaur, urtarrilak 16, emon deutso hasierea denporaldiari. Oraingoan, Errenteriako Mugaritz Jatetxeko Andoni Aduriz sukaldaria izan da konbidau nagusia. Ekitaldia Petritegi sagardotegian izan da.

Euskerearen Etxeak 3.771 bisitari jaso zituan igaz

Bizkaie! 2008-01-15 17:24   Euskerea berbagai

Euskararen Etxeak 2007an jasotako 3.771 bisitariei webgunearen bidez (www.euskarenetxea.net) egin diran 152.902 bisita birtualak gehitu behar jakez.

Margolanak eta argazkiak ikusgai Bilboko Udaltegietan

Bizkaie! 2008-01-15 14:46   Kulturea

Bagilera bitartean, lau margolan-erakusketa eta argazki-erakusketa bat jarriko ditue ikusgai Deustuko, Abandoko, Begoñako, Zorrotzako, San Inazioko, San Frantziskoko eta Otxarkoagako erakusketa aretoetan, 'Expodistrito' ekimenaren barruan.

Ana Belenek ‘Anatomía’ disko barria aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2008-01-15 13:53   Musikea

Sei urte egon da Ana Belen diskorik kaleratu barik eta orain, barriz, ‘Anatomia’ izenburukoagaz dator. Disko horregaitik emakume batek egindako Pop Disko Onenaren sarirako izentau eben Grammyetan.

Arturo Perez-Revertek bere azkeneko nobelea aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2008-01-15 13:41   Kulturea

Liburuan 1808ko maiatzaren 2an jazotakoa eta egun horrek 200 urtez izan dituan 'manipulazinoak' azaltzen ditu. Lana Un día de Colera izenburupean argitaratu dau.

Jostailu erabiliak batzeko kanpainea martxan

Bizkaie! 2008-01-14 14:59

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak, sailak berak kudeatzen dauen Garbiker enpresearen bidez, jostailu erabiliak batzeko kanpainea jarri dau abian. Hondakinen bilketa selektiboaren esparrukoa dan ekimen barri hau Koopera gizarte sareko Rezikleta-gaz lankidetzan egingo da da.

Euskaltzaindiak, oraingoan bai, Leizarragaren 'Testamendu Berria' erosi dau

Bizkaie! 2008-01-14 13:31   Euskerea berbagai

Igazko zemendiaren azkenetan, Euskaltzaindiak Leizarragaren Testamendu Berria erosi ebala zabaldu zan hainbat komunikabidetan, baina erakundeak barria ezeztau eban. Oraingoan, modu ofizialean zabaldu dabe erosketearen ganeko informazinoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alberto Barandiaran, III. Tene Mujika bekearen irabazle

Bizkaie! 2008-01-11 15:22   sariak-autortzak

Bost atal izango ditu proiektuak, egilearen kazetari-lanean markau daben beste horrenbeste erreportaje edo kronikatan esan barik itxitako gauzen arrastoari jarraituz, ustez itxita egoan atea zabaltzeko obsesinoaren adierazgarri.

Euskaltzaindiak Kulturako foru diputadu barria hartu dau

Bizkaie! 2008-01-11 14:52

M. Josune Ariztondo Euskaltzaindiako arduradunakaz batu da gaur, barikua, Kulturako foru dipudaduak martitzenean izentau ebanetik egin dauen lehenengo bisita ofizialean. Batzarrean, proiektu barriak izan ditue aztergai, Aita Luis Villasanteren dokumentu-funtsaren digitalizazinoa berbarako.

Edmund Hillary, Everesteko tontorra zapaldu eban lehenengo laguna hil da

Bizkaie! 2008-01-11 10:47

Edmund Hillary, Everesteko tontorrera Tenzing Norgay sherpeagaz batera heldu zan 1953ko maiatzaren 29an.

‘Ikusi eta Ikasi’ umeentzako euskerazko ekitaldien laugarren edizinoa urtarrilaren 15ean hasiko da

Bizkaie! 2008-01-11 09:53   Euskerea berbagai

'Ikusi eta Ikasi’e aisia, kultura eta heziketea buztartzen dituan kultur zirkuitua da, Bilboko umeei euskeraz olgetako aukerea eskaintzea helburu dauena. Eskaintza gustagarria izan daiten, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak buztartuko dira.

Zinegoak jaialdian 91 film pantailaratuko ditue

Bizkaie! 2008-01-10 18:46   Barriak

Zinearen bidez gay, lesbiana eta transexualen egoerea normalizetea helburu dauen V. Zinegoak Jaialdia urtarrilaren 21etik 27ra izango da Bilbon baina beste 12 udalerritan be filmak eskainiko ditue zezeilaren 10era arte, Basauri, Berango, Donostia, Durango, Errenteria, Galdakao, Getxo, Hernani, Leioa, Sestao, Sopela eta Zornotzan, hain zuzen be.

Manolo Kabezaboloren AEBtako bireari buruzko dokumentala aurkeztuko dabe gaur EHUko Leioako campusean

Bizkaie! 2008-01-10 11:31   Musikea

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) antolaturiko ‘Punk 1977 + 30’ jardunaldiak amaituko dira gaur, hilak 10, ‘The Last Tres Tour’ dokumentalaren aurkezpen eta lehenengo emonaldi ofizialagaz (11:00etatik aurrera). Filmak Manolo Kabezabolok 2004an AEBtan egin eban birea jasoten dau.

Hamaika Bertute. Lehen urteurrena

Bizkaie! 2008-01-10 10:56   Bertsolaritzea

Hamaika Bertute proiektuak urtebete bete dau honezkero: 50 bertsolari plazarik plaza eta 170 saiotik gora izan dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Urteurrena ospatzeko goizeko 11:00etan hasiko dan egun osoko jaia antolatu dabe urtarrilaren 12rako, Durangon.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Emilio Sagik hartu dau Arriaga antzokiko zuzendaritza artistikoaren ardurea

Bizkaie! 2008-01-09 17:18

Bilboko Arriaga antzokiak zuzendaritza artistiko barriagaz ekin deutso 2008. urteari. Emilio Sagi da antzokiko zuzendari artistiko barria; zuzendari artistiko albokoa, barriz, Daniel Bianco kontratau dau Arriagak. Urtarrilean hartu dabe biek karguen jaubetzea, lau urterako. Biek esperientzia profesional handia dabe arte eszenikoen arloan, antzoki bilbotarreko arduradunek adierazo dabenez.

Zinebiklubek urtarriletik martira Bilboko 49. Nazinoarteko Jaialdian aurkeztutako film onenak eskainiko ditu

Bizkaie! 2008-01-09 14:35   Barriak

Hiruhilekoan zehar ikusi al izango diran 80 film labur baino gehiagoren artean, Laida Lertxundiren ‘Footnotes to a house of love’, Euskal Zinema ataleko sari nagusia barau eta Tito Molina ekuatoriarrak zuzendutako ‘El niño y el mar’ espainiar eta ekuatoriar koprodukzinoa dira, Espiniar zinema ataleko sari nagusia.