Urte barriagaz bat, prezioak eta langabezia gora

Bizkaie! 2008-01-03 12:11

Zenbait elikagai, elektrizidadea, gasa eta garraioak karuago dagoz kontsumitzaileontzako. Renfek % 4 karutu ditu tarifak, Eusko Trenek % 3’76 eta Metro Bilbaok % 3. Errepidean, 10 zentimo karutu da Bilbo eta Gasteiz arteko autopistea (4’15 eurotik 4’25era).

Rafael Aburto arkitekto bizkaitarraren erakusketea Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2008-01-03 11:30   Kulturea

‘Rafael Aburto. Arkitekto bizkaitarra’ izenburuko erakusketea urtarrilaren 9tik zezeilaren 29ra arte egongo da ikusgai Bilbon, EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzearen egoitzan eta Iñaki Bergera arkitekto gasteiztarra izango da komisarioa.

‘Noise On Tour Pops 2008’ Bilbon zezeilaren 22an eta 23an

Bizkaie! 2008-01-03 10:57   Musikea

American Music Club, Art Brut, Audience, Dynamo eta Borrokan taldeek parte hartuko dabe kontzertu promotoraren hirugarren urtemugea ospatzeko antolaturiko pop kutsuko jaialdian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Asian Dub Foundation taldeak zabalduko dau Actual 2008 jaialdia

Bizkaie! 2008-01-02 13:21   Musikea

Gaur hasi eta urtarrilaren 6ra arte Logroño izango da musikearen erdigune eta XVIII Actual Jaialdiari hasierea emoteko Asian Dub Foundation taldearen kontzertua izango da gaur, urtarrilak 2.

Errege bezpera indartsua Gernikan

Bizkaie! 2008-01-02 13:07   Musikea

Datorren urtarrilaren 5ean, errege bezperan, kontzertu ederra antolatu dabe Astran gaueko 20:00etatik aurrera; taula gainean, Effectus, Latzen eta Sharon Stoner izango dira.

Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek harrerea egingo deutsie Euskadi Txirrindularitza Fundazinoari bere 15. urteurrenaren hasieran

Bizkaie! 2008-01-02 10:40

Miguel Madariagak, Euskadi Txirrindularitza Fundazinoaren urrezko ezaupidea eskainiko deutso Jose Luis Bilbao jaunari, 15 urte honeetan zehar erakunde foralak emondako laguntzinoa eskertu guran. Horrezaz gan, Euskaltel Euskadiko managerrak, Fundazinoaren urteurrenean taldea osotzen daben txirrindulari guztiek sinatutako maillota emongo deutso.

Hizkuntza Politikak 54'5 miloe euro izango ditu aurten

Bizkaie! 2008-01-02 10:16   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 54.474.005 euroko aurrekontua izango dau aurten. 2007koagaz alderatuta, % 6,5 handiagoa. Aurrekontu osoaren % 82 euskerea sustatzeko proiektuei diru-laguntzinoak emoteko erabiliko da.

Errege Kabalgateak zirkuaren mundua ekarriko dau Bilbora

Bizkaie! 2007-12-28 15:43

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak urterrilaren 5eko arratsaldean, etxeko txikienen ilusinoa eta fantasia asetu guran urteroko hitzorduan izango dira. Auten, laguntzaile bereziakaz etorriko dira: zirkuko artistakaz eta mundu osoko azoka popularretako lagunakaz.

'El Orfanato' gaur ikusgai AEBetan

Bizkaie! 2007-12-28 11:55   Barriak

2007ko film espainiar arrakastatsuena izan da 'El Orfanato'. Ia 24 miloe euro batu ditu, eta 4.170.000 lagunek ikusi dabe. Bayonaren filmak, gainera, 14 sari-proposamen lortu ditu Espainiako Zinema Akademiaren Goya sarietarako, Film Onenaren sailean, Zuzendari Barri Onenarenean eta Emakumezko Aktore Onenari jagokonean, besteak beste.

'Gratien Adema Zaldubi, saindu batzuen biziaz', 'Euskaltzainak' bildumako lehenengo liburua

Bizkaie! 2007-12-27 17:46

'Euskaltzainak' bildumea barri·barria da, Euskaltzaindiak sortu barri dau eta bertan euskaltzain izan diran eta diranen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratuko ditu Akademiak. Horrezaz gan, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsuak diran hainbat egileren lanak be kaleratuko dira bilduma horretan.

Jorge Fuente santurtziarraren ‘Maskara’ kartelak iragarriko ditu 2008ko Bilboko aratusteak

Bizkaie! 2007-12-27 14:45

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatutako Aratusteetako Kartelaren Lehiaketako edizino honek 136 parte-hartzaile izan ditu, igaz baino 48 gehiago, eta irabazleak 2.800 euro jasoko ditu.

Viñarock jaialdian 90 kontzertu baino gehiago izango dira

Bizkaie! 2007-12-27 14:25   Musikea

Jaialdiaren XIII. edizinoa maiatzaren 1etik 3ra ospatuko da. Lekua, urtarrilaren 17an jakinarazoko dabe antolatzaileek. Barricada, Su Ta Gar, Amparanoia, Baron Rojo, Habeas Corpus, Hamlet, Huecco, Koma, Narco, Rosendo, 7 Notas 7 Colores eta Siniestro Total taldeak izango dira, besteak beste.

Azken Metal Hotsa

Bizkaie! 2007-12-27 11:35   Musikea

Nabari taldean ibilitako bost kideak alkartu egin dira; Keko, Unai eta Mikel (kitarrak), Etxe (baxua eta ahotsa) eta Eneko (bateria). Hilebete batzuk darpez alkarregaz eta kanta barriak grabau ditue. Kanta barri horreek eta 2003an kaleratutako 'Metal Hotsa' maketea CD barri batean kaleratu ditue, euren azken zuzenekoa dala eta.

Merinalde Eguna gaur

Bizkaie! 2007-12-27 10:44

Egun honetan Durangaldeko alkateek Gerediagako baseleiza aurreko foru zelaian 1875eko abenduaren 27an egin eben azken batzarra gogoratzen da. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak eta eskualdeko erakunde propioak desagertuarazo.

Lolitak Arriagako urteko azken kontzertua eskainiko dau

Bizkaie! 2007-12-27 10:08   Musikea

'Sigue caminando' disko barria osotzen daben 11 kantak eskainiko ditu gaur, 20:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga Antzokian. Bolero, son kubatar, jazz eta pop-rock estiloak jorratu ditu Lolitak lan barrian.

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak Moskun eta Berlinen

Bizkaie! 2007-12-26 18:38   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan, eta gaur egun, 12 herrialdetako 24 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaro horreek.

Hamabost talde lehiatuko dira Elgetan Ikus-entzunezkoen III. Rallyan

Bizkaie! 2007-12-26 13:34   Barriak

Hamabost taldek emon dabe izena norgehiagokan parte hartzeko, eta horrek, duda barik, giro polita sortuko dau herrian egun osoan. Antolatzaileen kalkuluen arabera, 80 gazte inguru batuko dira Elgetan lehiaketearen bueltan, Euskal Herriko lurralde guztietatik etorritakoak.

Euskerearen bilakaerearen barri emongo dauen bildumako ale bi argitaratuko ditue

Bizkaie! 2007-12-26 13:27   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak 'Euskaraz mintzagai' liburu bilduma barria eta sarean ikusgai jarriko dan 'Euskara mintzagai: usteak eta iritziak' saila aurkeztuko ditu bihar, abenduak 27, Donostiako egoitzan.

Pou anaiek Antartidako 'Three Pigs' hormea eskalau dabe

Bizkaie! 2007-12-26 10:47

Haize hotzari eta edurrari aurre egin ostean, eskalatzaile gasteiztarrek 'Three Pigs' hormeagaz emon deutsie amaierea orain dala bost urte hasitako '7 horma, 7 kontinente' egitasmoari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sonny Rollinsek Gasteizko Jazzaldian joko dau, 2008ko garagarrilaren 18an

Bizkaie! 2007-12-21 14:40   Musikea

Urteko Musikaria eta Saxo Tenore Onena aukeratu dabe 2007an 'Down Beat' aldizkariko irakurleek, eta jazzaren barritzaile nagusietakoa izaten jarraitzen dau. 'The Village Voice' egunkariak ‘jazzaren azken hilezkorra’ bezela definidu dau, eta jazzaren urrezko garaitik bizirik irauten dauen bakanetakoa da.