Aldizkari zientifikoen nazinoarteko adierazle nagusiak EHUren argitalpen bat berretsi dau Espainiako lider moduan
2010-07-21 11:37The International Journal of Developmental Biology EHUk argitaratzen dau, erabat ingelesez, 1989tik. Lan originalak eta berrazterketak argitaratzen ditu Garapenaren Biologia lako egungo ikerketa biomedikoaren arlo aktibo eta lehiakorrenetako batean.
Philadelphiako (AEB) Institute for Scientific Information (ISI) institutuak urtean behin argitaratzen dauen '2009 Journal Citation Report-Science Edition (Tompson-Reuter, 2010)' izeneko argitalpenak, bibliometria zientifikoaren esparruko munduko garrantzitsuenak, EHUko 'The International Journal of Developmental Biology' aldizkariak danetara 3.456 aitamen lortu zituala adierazo dau, azken bost urteetan 3,253ko eragin faktoreagaz eta 0,01294ko Eigenfactor Score-agaz. Azken adierazle hau argitalpen baten nazinoarteko balioa eta erabilerea nazinoarteko artikulu eta aldizkari garrantzitsuetako aitamenen kalidadearen arabera neurtzen dituan parametro barri bat da. Aitamen gehien dituenak, 'Nature' edo 'Science' aldizkariek, adibidez, 1,74951eko eta 1,52580ko puntuazinoak lortu ditue, hurranez hurran, 2009an. Aurten, JCR-Science Edition selektiboan sartutako 59 aldizkari zientifiko espainiarren artean, EHUrena dago ranking-eko lehenengo postuan, ganerakoek baino askoz be puntuazino hobea lortuta.
The International Journal of Developmental Biology EHUk argitaratzen dau, erabat ingelesez, 1989tik. Lan originalak eta berrazterketak argitaratzen ditu Garapenaren Biologia lako egungo ikerketa biomedikoaren arlo aktibo eta lehiakorrenetako batean.
Juan Aretxaga Medikuntza eta Odontologia Fakultateko katedradunak zuzentzen dauen aldizkari hau hilero argitaratzen da, eta 2009an 142 artikulu argitaratu zituen. Paperean inprimiduteaz gan, bere edizino elektronikoak hilean 100.000 bisita baino gehiago izaten ditu, eta artikuluen 800.000 PDF deskarga baino gehiago egin dira. Bertan argitaratzeko aurkezten diran idatzien % 50 inguru baztertu egiten dira.
Juan Aretxaga zuzendariaren eretxiz, 'The International Journal of Developmental Biology aldizkariak kalidadea, ospea, nazinoartekotzea eta argitalpenaren eguneratze teknologikoa helburu hartuta urte askoan egindako lanaren emoitzea batzen dau'.
Etorkizunera begira, EHUren aldizkari ospetsuak baditu erronka barriak. 'Helburua gure esparruan mundu mailan ospe aldetik lehenengo postuetan egotea ez eze, aldi berean, onura ekonomikoak hobetzea da asmoa, lan honetan dabilen ikertzaile taldearen ikerketa jarduna finantzietako', azaldu dau Aretxagak. 'Ez da ahaztu behar, alderdi materialei jagokenez, preziorik ez dauenak ez dauela baliorik. Hori oso ondo ulertzen dabe 'Nature' eta 'Science' argitaratzen dituenek. Dobako banaketek eta Interneteko argitalpen libreek bideraezin egiten ditue gure aldizkari zientifiko gehienak. Beste kasu batzuetan, barriz, aldizkari ospetsuak dira atzerriko argitaletxe multinazionalen negozio handia. Ez al da aldatzeko garaia?', galdetu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!