'Juan Mari Lekuona-ri omenaldia' eta 'Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra' liburuak Sarean eskuragarri
2010-07-13 11:25Euskaltzaindiak Sarean jarri ditu Euskaltzaindiaren Literatura batzordeko buru izan zanaren omenezko 'Juan Mari Lekuona-ri omenaldia' eta Jurgi Kintanaren 'Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra' liburuak.
Euskaltzaindiak Sarean jarri dau 'Juan Mari Lekuona-ri omenaldia' liburua. Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan ikus daiteke, Bildumak sailaren barruan, Iker bilduman, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez.
'Juan Mari Lekuona-ri omenaldia' liburua Euskaltzaindiaren Literatura batzordeko buru izan zanaren omenezko lana da, Iker bildumearen 23. zenbakia. Euskaltzaindiaren Herri Literatura eta Literatura Ikerketa batzordeetako kideek artikulu bana idatzi dabe, hainbat gairi buruz: herri kantak, herri prosa, metrikea, liturgia, literaturea...
Ondokoak dira liburuan parte hartu dabenak: Iñaki Aldekoa, Xabier Altzibar, Ur Apalategi, Antton Aranburu, Gorka Aulestia, Jon Casenave, Pello Esnal, Juan Manuel Etxebarria, Karmelo Etxenagusia, Sebastian Gartzia Trujillo, Jean Haritschelhar, Juan Kruz Igerabide, Jabier Kaltzakorta, Jon Kortazar, Emile Larre, Agustin Mendizabal, Mari Jose Olaziregi, Patziku Perurena, Ana Toledo eta Patri Urkizu. Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra be badago liburuan.
Bestetik, Euskaltzaindiak Jurgi Kintanaren 'Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra' liburua euskarri digitalean eskaintzen dau Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digitala Bildumak sailean kontsulta daiteke, Iker bilduman.
'Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra' liburuak Jurgi Kintanak egindako doktorego tesiaren zati nagusia batzen dau, zehatz esateko Azkueren izate eta egite intelektualari jagokona. Lehenengo euskaltzainburua izan zanaren arlo bi ikertu ditu Kintanak: pentsaerea eta obrea. Pentsaereari jagokonez, Azkueren abertzaletasuna aldarrikatzen dau egileak. Obreari buruz, genero guztiak jorratu zituala azpimarratzen dau. Liburua Iker bildumaren 22. zenbakia da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!