III. Animabasque-Business azokea Bilbon

Bizkaie! 2010-04-27 10:52   Barriak

Azokea animazinoko edukiei buruzko nazinoarteko foroa da, eta euskal enpresek sortutako animazino produktuak, gehienbat zinema eta telesailak, beste merkatu batzuetan ezagutzera emotea dau helburu.

Bilboko Aste Nagusiko Pop Rock erakustaldiak 25. urteurrena beteko dau

Bizkaie! 2010-04-26 15:38   Musikea

Lehiaketan parte hartu gura daben taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gitxienez lurralde honetan erroldauta izan behar dabe. Maketak aurkezteko epea gaurtik, apirilaren 26a, maiatzaren 21era, bi egunak barne, egongo da edegita. Taldeek gitxienez 4 kanta original batzen dituan maketea aurkeztu beharko dabe.

Nontzefilmak 2010erako 28 film aukeratu ditu

Bizkaie! 2010-04-26 15:37   Barriak

Nontzefilmak lehiaketako epaimahaikideek FANT, Bilboko Zine Fantastikoaren barruan, maiatzaren 8an, pantailaratuko diran 28 filmak aukeratu ditue.

Estreinauko diran nazinoarteko 8 film eta Hitchcock-i egingo jakon omenaldia, besteak beste, Bilboko XVI. Zinemaldi Fantastikoan

Bizkaie! 2010-04-26 15:23   Barriak

Atal ofiziala maiatzaren 3an, zabalduko da, Capitol Zineman, Paul Weitz-en 'El circo de los extraños' filmagaz. Lan hori, fantasia eta komedia makabroa bikain buztartzen dituan Darren Shanen eleberrien luxuzko egokitzapena da. Filmak antzezle talde bikaina batzen dau, eta antzezle horreen artean dagoz, besteak beste, Willem Dafoe banpiroa eta Salma Hayek emakume bizarduna.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskal arrantzea Europan erakusgai

Bizkaie! 2010-04-26 14:20   Euskaldunak munduan

European Seafood Exhibition azokearen 18. edizinoa egingo da Bruselako (Belgika) Parc des Expositons deituriko azoka-esparruan apirilaren 27tik 29ra bitartean, eta han izango dira arrainaren eta produktu eratorrien sektoreko zortzi euskal enpresa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren babesagaz.

Normalizazinoan pauso bat harago joateko deia egin dau Paul Bilbaok Kontseiluaren idazkari nagusi kargua hartu ondoren

Bizkaie! 2010-04-26 11:58   Euskerea berbagai

'Funtzino sozial guztiak euskeraz garatzeko aukerea ahalik eta azkarren lortzea ezinbestekoa da eta horretarako euskalgintzearen eta eragile sozial, politiko eta sindikalen arteko sinergiari eutsi behar deutsagu', esan dau Bilbaok.

Elorrio Institutuko ikasleak Teknoskopioa ideia-lehiaketan jaun eta jabe

Bizkaie! 2010-04-26 11:11

Lehiaketako 3. eta azken fasea be martxan da eta maiatzaren 31ra arte iraungo dau

Elhuyar Fundazinoak eta Innobasquek antolatzen daben Teknoskopioa gazteentzako ideia-lehiaketan, martiaren 31n amaitu zan 2009-2010eko lehiaketearen bigarren fasea, eta Elorrio Bigarren Hezkuntza Institutuko 2. mailako ikasle Intza Olabarrieta eta Miren Arriagaren bloga, 'Darwin Elorrion 2' izan da irabazle.

Hirurogeta hamahiru urte joan dira Gernika bonbaz josi ebenetik

Bizkaie! 2010-04-26 11:00

Gernikako Bonbardaketea gogoratzeko antolatutako ohiko ekitaldiez gan (mezea, lora-eskaintzea..), Nagasakiko gotzainak `Maria Ama Birjina bonbardatuaren´ aurkezpena egingo dau, Bakearen Museoan. Bestalde, asteburuan, Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Sariak banatu ditue.

Irati Jimenezek irabazi dau Beterriko Liburua Saria

Bizkaie! 2010-04-23 15:35   sariak-autortzak

Irabazleari saria emotea baino ez da geratzen orain. Maiatzaren 6an egingo da 2009ko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aitamena ezagutzera emoteko ekitaldia, Amasako kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Idazle saritua bertan izango da, eta obra sarituaren larruz enkoadernaturiko ale bat jasoko dau.

‘Dantza Plazetan’, euskal jantzak kalerik kale

Bizkaie! 2010-04-23 12:03   Kulturea

Euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuagaz, herrietako plazetan egiten ziran erromeriak, jantza erakustaldiak eta kalejirak gogoratuz, hainbat ekimen preparau ditue datozan hileotarako Bilbon.

AC/DC-ren Bilboko kontzerturako azken 3.000 sarrerak, gaur salgai

Bizkaie! 2010-04-23 10:39   Musikea

Saltzeko dagozan 3.000 sarrera horreek gaur, barikua, jarriko ditue salgai, eguerditik aurrera. Salmenta toki guztietan egongo da sarrerak erosteko aukerea, San Mames futbol zelaiko leihatiletan izan ezik.

Hamasei konpainia izango dira Arrigorriagako XV. Nazinoarteko Klown Jaialdian

Bizkaie! 2010-04-22 15:37   Kulturea

Arrigorriagako Nazinoarteko XV. Klown eta Pailazoen Jaialdiaren hamabosgarren edizinoa maiatzaren 6tik 9ra bitartean ospatuko da, bere hasierako dimentsino multikultural eta pedagogikoari bide emoten jarraituz.

Jon Arretxek 'Sustrai Beltzak' eta Maribel Aiertzak 'Tigreak hondartzan' lanak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2010-04-22 15:32   Kulturea

Aiertzaren liburuaren hariaren jatorria orain dala urte batzuk autoreak entzundako istorio batean topau behar dogu, ama batek, semea desagertu ondoren, oraindino bizirik egoala sentiduten ebala inoana. Arretxeren liburua oso bestelakoa da, nobela baltza baita.

AC/DC-ren kontzerturako goizean San Mamesen saldu ez diran sarrerak Internet eta telefono bidez salduko dira arratsaldean

Bizkaie! 2010-04-22 14:31   Musikea

AC/DC-k Bilbon, bagilaren 28an, emongo dauen kontzerturako sarrerak uste baino azkarrago agortu dira Internet eta telefono bidez. Goizeko 10:00etan jarri ditue salgai eta ordu eta erdiko tartean amaitu dira guztiak. Orain, San Mamesko lehiatilatara hurreratzea da sarrerak nahi dituen zaleen aukera bakarra.

Nazio Batuek munduko lau enpresa nagusien artean kokatu dau BBK bardintasunari jagokonez

Bizkaie! 2010-04-22 13:03

UNIFEM Emakumeen Garapenerako Nazino Batuen Funtsaren arabera, genero-bardintasunerako jardunbide egokiak sustatzen dituen munduko 80 enpresen artean dago BBK.

MUko Enpresagintza Fakultadeak 14 miloe euro inbertiduko dau bi urtean, Oñati eta Iruneko azpiegitura barrietan

Bizkaie! 2010-04-22 11:40

Mondragon Unibersidadeko Enpresagintza Fakultadeak bere sorrerearen 50. urteurrena beteten dau aurten. Oroitzapen-jarduera eta ekintza batzuekaz ospatuko dau, eta, guztien buruan, Oñatiko campus barria zabalduko. Iragana eta etorkizuna batuko dira, beraz, aurten.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Nerabeen aisia eta lagunartea' gaiaren harian, abian Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketak

Bizkaie! 2010-04-21 18:36   Euskerea berbagai

Udaltop jardunaldien bigarren edizino honetan 'Nerabeen aisia eta lagunartea' gaia jorratzen dabilz eta 'Zer eta zelan egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskera gehiago erabilteko?' galdereari erantzuna emoten ahaleginduko dira. Danetara, 120 lagun inguru dagoz parte hartzen topaketetan.

Gerediagak 'Topaleku Saria' jasoko dau

Bizkaie! 2010-04-21 17:30   sariak-autortzak

Apirilaren 24an, Iurretako Euskaltzale Egunagaz bat, Karmelo Etxenagusia omenduko dabe

Domeka honetan, apirilak 25, eguerdiko 12etan, Donostiako Via Foran, Gerediaga Alkarteko lehendakari Nerea Mujikak jasoko dau saria. Bestalde, egun bat lehenago, apirilaren 24an, Iurretan egingo dan 2010eko Euskaltzale egunaren barruan, Gerediagak eta Iurretako Udalak, Euskaltzaindia, Labayru ikastegia, Bilboko Gotzaintza eta Iurretako kofradien laguntzinoagaz, Karmelo Etxenagusiari eskainitako oroimen-ekitaldia izango da.

Folka beste hainbat estilogaz buztartu dau Sokaidek lehenengo diskoan

Bizkaie! 2010-04-21 15:49   Musikea

Lanari 'Ortozik' izena jarri deutse

Lana hamar abestiz osotuta dago, tartean 'Ortozik' eta 'Mireia' izeneko arin-arina eta fandangoa, txalapartaz eta albokaz jantzitako 'Paganoa' eta estilo eta joera desbardin horreei erreferentzia egiten deutsen 'Supelegor' eta 'Urrutitik'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Irakurri, Gozatu eta Oparitu', laugarrenez

Bizkaie! 2010-04-21 15:37   kulturbiz

'Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ egitasmoa apirilaren 23an hasiko da, Liburuaren Nazinoarteko Egunean eta amaierea, barriz, garagarrilaren 24an izango da, izan be, udea izaten da jenteak irakurteko denpora gehien dauen tartea, eta ondorioz uda aurreko hilak oso egokiak dira liburu trukea sustatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)