Getxo Sea Week, itsasoaren sekretuak deskubriduteko 7 egun
2010-06-15 11:01Getxoko Udalak antolatutako Getxo Sea Week itsas asteak 25 jarduera baino gehiago izango dituan egitarau zabala eskainiko dau datorren astean, bagilaren 21tik 27ra.
Eztegua 2010 Durangon
2010-06-14 18:09Laster da. Badator. Bagilaren 20an izango da egun handia. Durangoko Euskal Astearen azken ekitaldia, Eztegua 2010, domeka eguerdian hasiko da; ordu horretan abiatuko da desfilea Merkatu-plaza ostean eta, Kurutziaga, Musiko Altuna, Landako Etorbidea, Madalena, Ermodo, Ezkurdi, eta Andra Marin zehar ibiliko dira.
Idi Bihotz taldearen agurra
2010-06-14 15:38 MusikeaHamalau urtez heavy metala euskeraz landu eta zabaldu ostean, Idi Bihotz talde bilbotarrak agur esatea erabagi dau. Danetara, 54 kantu, estudioko 5 disko, zuzeneko CD eta DVDa, VHS home bideoa, ehundaka kontzertu eta ilusino handiz betetako ordu piloa.
Badator II. Ikasart, Unibersidadeko Arte Erakusketea
2010-06-14 12:28 KultureaUPV/EHUk eta Enkarturrek antolatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako topaketeak Estaduko eta atzerriko Arte Ederren hogei fakultadetan egiten dan artea batuko dau bagilaren 17tik 20ra bitartean.
Jone Uria Uribe Kostako txapeldun
2010-06-14 11:20 BertsolaritzeaJoandako zapatuan, 100 lagun inguru batu ziran Getxon, Algortako Villamonte kultur etxean Uribe-Kostako lehenengo txapelketako finalaren harira eta Jone Uriak jantzi eban txapela, Trino Azkoitia Algortako Bertsolari Eskolako lehendakariaren eskutik.
Xabier Enbeita Busturialdeko txapeldun
2010-06-14 11:19 BertsolaritzeaEnbeitagaz batera, Jon Arano, Aitor Beitia, Ander Elortegi, Iker Belaustegi eta Julen Erezuma izan ziran taula ganean. Buruz burukoa Ander Elortegigaz jokatu eban Enbeitak.
Eusko Jaurlaritzaren hizkuntz politikea salatzeko manifestazinoa deitu dabe 100 bat eragileek
2010-06-11 15:55 Euskerea berbagaiEuskal Herriak behar dauen hizkuntzearen alde agiria sinatu dabe 100 bat eragilek Ipar eta Hego Euskal Herrian, euskereak bizi dauen egoerea salatuz. Era berean, Jaurlaritzaren hizkuntz politikea salatzeko manifestazinoa deitu dabe eragileek Donostian, bagilaren 26rako
Urriaren 27an Sting-ek Barakaldon emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz
2010-06-11 15:46 Musikea'Symphonity' izeneko bira barria asteon hasi dau The Police taldeko lider izandakoak Vancouverren (Kanada) eta kritika bikainak izan ditu lehen saioak. Udan Ipar Amerika osoa zeharkatuko dau bere abesti ezagunak orkestra sinfonikorako egokituta taularatzeko. Udagoienean, Europa aldean ibiliko da, Barakaldon (BEC), Bartzelonan (urriak 30) eta Madrilen (urriak 30).
400 lagunek hamabi ordutan irakurriko dabe 'Haur besoetakoa' Arriaga Antzokian
2010-06-11 15:12 kulturbizDatorren eguaztenean, hilaren 16an, Jon Mirande idazlearen 'Haur besoetakoa' nobela osoaren etenik bako irakurraldia egingo da Arriaga Antzokiko Foyer aretoan goizeko 08:00etan hasita. Danetara, 400 lagunek parte hartuko dabe Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen dauen ekimen honetan.
'Berbaditza Txapelketea' antolatu dau bagilaren 17rako Bilboko AEK-k
2010-06-11 12:25 Euskerea berbagaiBilborock aretoan egingo dan lehiaketearen helburuetako bat euskerearen praktika euskaltegietatik ataratea da, eta ikasgune desbardinetan dabizan ikasleak alkar ezagutzea. Bestalde, euskal fonetika eta ortografia lantzeko aukera parebakoa izango dabe ikasleek.
Euskereari buruzko jardunaldiak Berlinen bagilaren 14an eta 15ean
2010-06-11 10:43 Euskerea berbagaiAizpea Goenagak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailburuordetzea ordezkatuko dau eta, Etxepare Institutuko zuzendariagaz batera, beste zenbait euskal ordezkari be izango dira Berlinen: Mari Jose Olaziregi Euskal Herriko Unibersidaddeko irakaslea, Arantxa Urretabizkaia eta Harkaitz Cano idazleak eta Ruper Ordorika musikaria.
Euskerearen Aholku Batzordeak legealdi honetako lehenengo bilerea egingo dau Gasteizen
2010-06-11 10:29 Euskerea berbagaiEuskerearen Aholku Batzordeak gaur, hilak 11, egingo dau legegintzaldi honetako lehenengo bilerea, Lehendakaritzako egoitzan, Gasteizen, goizeko 10:00etatik aurrera. Adostasun eta 'mailakatze' erispideetan oinarritzen dan hizkuntza-politika baten aldeko 'Euskara 21' agiriak hasitako bidean sakontzen saiatuko dira topaketan.
Aurtengo 'Bertsogintza ikastetxeetan' ekimena amaitu da
2010-06-10 18:34 Bertsolaritzea'Bertsogintza ikastetxeetan' proiektuan parte hartu daben Basauri, Galdakao eta Txorierriko ikastetxeek agur esan deutsie aurtengo bertso ikasturteari. Kurtsoan zehar egindako bertsoak jentaurrean agertzeko momentua.
'Homofobiaren aurpegiak' izeneko erakusketea egongo da ikusgai bagilean Ondarroan
2010-06-10 14:57Ondarroako Udaleko Emakumeen Bardintasunerako Kontseiluak askatasun sexuala aldarrikatuko dau bagilean, hilaren 28a Askatasun Sexualaren Nazinoarteko Eguna dala aprobetxauta. Oraingoan, 'Homofobiaren aurpegiak' izeneko erakusketea antolatu dau Lea-Artibaiko EHGAMegaz batera, bagilaren 12tik 28ra arte, Kofradia Zaharrean.
Amin Maaloufek irabazi dau Letren Asturiasko Printze Saria
2010-06-10 13:44 sariak-autortzakMaaloufek (Beirut, 1949), frantzesez idazten dau eta literatura arabiarraren ahots garrantzitsuenetarikoa da. 'León el africano', 'Samarkanda' edota 'Los jardines de luz' lanak idatzi ditu eta Goncourt eta Maison de Presse sariak eskuratu ditu.
Eusko Ikaskuntza- Euskadiko Kutxa saria, Joxerramon Bengoetxearentzat
2010-06-10 12:05 sariak-autortzakEusko Ikaskuntza - Euskadiko Kutxak Joxerramon Bengoetxeari Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria emotea erabagi dau euskal kultura eta erakundeakazko azaldutako konpromisoagaitik.
ICOMen Nazinoarteko VI. Topaketea Bizkaian bagilaren 17tik 20ra
2010-06-10 11:30 jardunaldiakBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, lurraldeko hainbat museogaz eta ICOM/Museveni Nazinoarteko Batzordeagaz batera, ICOMen Nazinoarteko VI. Topaketea antolatu dau, 'Gaurko Museografia' izenburupean. Hitzordua bagilaren 17tik 20ra bitartean izango da, Bilbo, Balmaseda eta Urdaibaiko hainbat museo-gunetan
Kultura errumaniarra nagusi Berrizen
2010-06-10 11:25Inmigrazino Kontseilutik Kultura arteko topaketea errepetiduteko beharrizana ikusi da, aurreko urteetan egindakoari jarraituz. Berrizen kultura desbardinetako pertsonak bizi dirala kontuan hartuta, alkar ezagutu eta hartu-emonetan jarteko gunea izango da topaketa hau.
Uribe-Kostako eta Busturialdeko finalak astegoienean
2010-06-09 17:50 BertsolaritzeaBizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketearen barruan falta diran bi finalak (Uribe-Kostakoa eta Busturialdekoa) astegoienean jokatuko dira eta erabagita geratuko da udagoienean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukerea izango daben bertsolarien zerrendea.
Esne Beltzaren bigarren lanaren definizinoa: 'basque, global, rebel and roots'
2010-06-09 15:52 MusikeaBerba horreek erabili ditu Baga-biga diskoetxeko ordezkari Ritxi Aizpuruk Esne Beltza taldearen azken diskoa, Noa, definiduteko. Halanda be, autortu dau 'bigarren disko hau definidutea oso gatxa da, kantei izena, deitura, generoa... jartea ez da erraza'.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...