Bilboko Aste Nagusiak bisita liburua dauka lehenengoz

Bizkaie! 2012-08-21 15:49

Aurtengo Aste Nagusiak bisita liburua eukiko dau. Bilbao Turismo, Destino Bilbao eta Moskotarrak konparseak 5.000 txartel banatuko ditue, turisten artean. Jasotako testuak www.bilbao-astenagusia.net gunean argitaratuko dira.

Bilboko Udalak Aste Nagusiaren erakargarritasun turistikoaz jabetuta, turisten eretxia hurretik ezagutzeko amoz, ipini dau martxan ekimena. Kanpotik datozenek Bilboko Aste Nagusiaren ganeko ideia, eretxiak eta anekdotak idazteko aukerea eukiko dabe. Bisita liburua osotzeko, 5.000 txartel argitaratu dira, euskeraz, frantsesez, gaztelaniaz, italieraz, ingelesez eta alemanez.

Bilboko 30 hoteletan banatu ditue txartelak, eta Kastrexanako udal aterpetxean eta uriko informazino turistikoko bulegoetan bere ba. Aste Nagusiaren ostean, www.bilbao-astenagusia.net gunean plazaratuko ditue testuak.

Idea interesgarrienak papelezko liburu batean argitaratzeko asmoa dauka Bilboko Udalak. Moskotarrak konparseak antolatutako Aste Nagusirako ideia on bat lehiaketea da ekimenaren jatorria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu