Tanttaka konpainiaren 'La dona justa' antzezlana Bartzelonara ailegauko da
2010-04-16 15:07 Euskaldunak munduanEuskal antzerki konpainiako iturriek adierazo dabenez, Eduardo Mendoza idazle ospetsuak egokitu dau Sandor Marai idazle hungariarraren (1900-1989) 'La dona justa' lana. Antzezlanean, 1940 eta 1950eko hamarkadetan girotutako maitasun, pasino, gezur, jeloskortasun eta haustura istorio bati buruzko hiru ahots, hiru sentsibilidade, hiru begirada agiri dira.
Hutsik geratu da Goyaren artelan baten enkantea Bilbon
2010-04-16 13:13 kulturbizEnkante-etxeko arduradun Marisa Arnaizen esanetan, krisia izan da arrazoia: 'beste sasoi batean salduta beharko leuke'. Urteera-prezioa 900.000 eurokoa izan da.
EH zuzenean jaialdirako hiru eguneko bonuak, apirilaren 17an salgai
2010-04-16 12:00 Musikea Garagarrilaren 2, 3 eta 4an, jaialdia bertatik bertara jarraitu gura izan ezkero, gogoratu, bihar, apirilak 17, hiru eguneko bonuak jarriko dituela salgai, 40 euroan. Hori bai: kopurua mugatua izango da, 1.000 ale bakarrik izango baitira erosgai.Mendebalderen eskutik, Bilbok izan dauen bilakaerea eta bilakaera horren eragina euskerearen erabileran aztertzeko jardunaldiak
2010-04-15 15:34 Euskerea berbagaiJardunaldion izenburua 'Bilbon mundua ikusi' da eta gaia, barriz, Bilbok izan dauen bilakaerea eta bilakaera horren eragina euskerearen erabileran. Berbaldiak maiatzaren 7an eta 8an izango dira Euskaltzaindiko aretoan.
'Ia denaren historia labur bat'
2010-04-15 12:49 KultureaBill Bryson-en best seller hau 34 hizkuntzatara itzuli da, eta 4 miloe ale baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Orain, lehenengo aldiz euskeraz argitaratu dau Elhuyar Fundazinoak.
Galdakaoko Udalak familian euskerearen transmisinoa sustatzeko tailerrak antolatu ditu
2010-04-15 11:24 Euskerea berbagaiHerriko hiru udal ludotekakaz batera antolaturiko tailerrak maiatzaren 5ean eta 6an egingo dira, eta izena emoteko epea apirilaren 23an amaituko da.
Aingeru Epaltza eta Irati Jimenez 2009ko Beterriko Liburua sariko finalistak
2010-04-15 10:53 sariak-autortzakSaria ezagutzera emoteko ekitaldia maiatzaren 6an egingo da Amasa-Villabonan
Hilaren 22a baino lehen 150 akademiakideek bi obra honeetako baten alde egin beharko dabe:
- Aingeru Epaltzaren 'Izan bainintzen Nafarroako errege'.
- Irati Jimenezen 'Nora ez dakizun hori'.
Banpiroei buruzko nobela bat, Mikel Zarate sariaren irabazle
2010-04-14 18:22 sariak-autortzakAsier Mendozaren 'Beste gu', banpiroei buruzko lana nabarmendu dau Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko dau Elkar argitaletxeak.
AC/DC ikusteko 65 euro gehi banaketa-gastuak pagau beharko dira
2010-04-14 18:18 Musikea Sarrerak apirilaren 22an jarriko ditue salgaiSarrerak apirilaren 22an goizeko bederatzietan jarriko ditue salgai San Mameseko lehiatiletan eta, ordubete geroago, Interneten eta telefono bidez. Lehiatilan 15.000 sarrera jarriko ditue eskuragarri eta pertsonako lau erosi ahal izango dira.
TF1 kate publiko frantsesak 3Koma euskal produkzino-etxearen 'Urteko Egutegia' saioa erosi dau
2010-04-14 17:33 BarriakKate publiko frantsesak erosi dauen saioa dagoeneko ETBk eskaini dauen 'Urteko Egutegia' lehiaketea da. Bertan, hainbat taldek ahalik eta argazki erakargarrienakaz egutegi bat osotzeko lehian jarduten dabe, Eiken Ikus-entzunezkoen Euskal Klusterreko arduradunek adierazo dabenez.
Michael Mayer, Alemaniako Kompakt diskoetxe iraultzailearen sortzaileetako bat, datorren Art After Dark saioan
2010-04-14 15:37 MusikeaAlemaniako DJak Depeche Mode eta Pet Shop Boys taldeentzat egin ditu nahasketak
Datorren barikuan, apirilak 16, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren beste saio bat eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta DJen saioak buztartzen dira.
Gerediaga Elkarteak 'Merioaren ibilbidea: hegaldi bat lehenaldian' ipuinaren aurkezpen antzeztua eskainiko dau
2010-04-14 14:33 KultureaGerediagak Merioaren ibilbidea proiektu zabalari jagokon lehen pausua emon dau Merioaren ibilbidea: hegaldi bat lehenaldian ipuina argitaratuz. Ipuinaren aurkezpen antzeztua eguen honetan, hilaren 15ean, egingo dau, Durangoko (Bizkaia) liburutegian, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Euskeraz eginda existiduten diran lehenengo dokumentalak, Gotzon Elortzaren eskutik
2010-04-13 18:10 Barriak 'Ereagatik Matxitxakora', 'Helburua Gernika' eta 'Aberria' Gotzon Elortza auzokide getxotarrak egin zituan 60. hamarkadanDokumental labur horreek Gotzon Elortza auzokide getxotarrak egin zituan 60. hamarkadan, euskereak bolada gogorra bizi ebanean. Orduan, Gotzon Elortza Parisen bizi zan bere emazteagaz eta euskerearen alde egiteko ikus-entzunezkoetan hizkuntzearen presentzia bermatzea oso garrantzitsua zala jaubetu zan.
Familia osoari zuzendutako egitarauagaz dator VI. AnimaBasauri-AnimaBasque
2010-04-13 15:50 BarriakEmonaldi gehienak Basauriko Social Antzokian izan arren, Pozokoetxe Kultur Etxean eta Bilboko Multicines aretoan zein EiTBko Multibox gelan eta FNACen be 'Planet 51', 'Pastel Magikoa', 'The Watercolor' eta 'In the Attic' lako animazino-lanez disfrutetako aukerea egongo da apirilaren 23tik 30era bitartean.
Musikaz Blai! egitasmoak Ondarroako taldeen lau kontzertu ekarriko ditu hurrengo bi asteburuetan
2010-04-13 15:36 MusikeaOndarroako Udalak antolatzen dauen Musikaz Blai! izeneko egitasmoak lau emonaldi aurreikusi ditu, guztiak doban ikusteko aukerea eskainiz, eta helburua parte hartzen daben herriko taldeei urtean zehar egiten daben lana erakustea da.
Badator Zinebiklubaren bigarren denporaldia
2010-04-13 14:56 BarriakAstero Zinebi jaialdian programautako dokumentalen eta fikzinozko zinearen emonaldi bat eskaintzen dauen Zinebiklub zikloak eguenean, apirilaren 15ean, berrekingo deutso programazinoari. Apirilean, maiatzean eta bagilean, gaztelania ez dan beste hizkuntza batzuetan egindako zinea izango da saio askoren protagonista.
Patxi Baztarrikak 'Babeli gorazarre' izeneko liburua argitaratu dau
2010-04-13 12:24 Euskerea berbagaiLiburuko 426 orrialdeetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garatutako hizkuntza politikak aztertu ditu Baztarrikak eta Espainiako eta Europako politikei be erreparau deutse. 'Auzi honen gakoa, azken batean, Babel madarikazinotzat hartu beharrean bedeinkaziotzat hartzea da, hizkuntza aniztasuna baita gizakioi alkarren artean ulertzeko bidea emoten deuskuna.
Kupela 'Arriskua maite' diskoa grabetan hasi da
2010-04-12 18:48 MusikeaLaster egongo da Kupela taldearen disko barria kalean. Larrañaga, Zabale eta Berastegiren lana maiatzaren 20an aurkeztuko dabe. Egunotan Elkarreko estudioan dabilz azken ukutuak emoten, Mikel Fernandez Krutzaga teknikariaren gidaritzapean.
BBKren Briñaseko eta Sukarrietako udalekuetan izena emoteko epea zabaldu da
2010-04-12 18:46Eskaintza 6 eta 17 urte arteko gazteentzat da, eta Sukarrietan eta Briñasen antolatzen diran udalekuak bagilaren 21ean hasi eta abuztuaren 21ean amaituko dira. Ohikoa danez, astebeteko txandak izango dira guztiak, azkena izan ezik, 15 egunekoa izango baita. Danetara, 4.000 plaza eskainiko ditu BBK-k.
Bidebarrieta Kulturguneak krisiaren inguruko gogoeteari eta eztabaideari buruzko lau berbaldiz osotutako zikloa antolatu dau
2010-04-12 15:52Berbaldi zikloa 'Krisiaren hizkuntzak' izenburupean dator eta bere helburua, gaur egun bizi dogun mundu mailako atzerapen garaiak dituan eraginei buruzko eztabaida eta gogoeta piztea izango da, ikuspuntu batetik baino gehiagotik. Maiatzaren 10era arte, hainbat adituk, krisiak ekonomian, justizian, politikan eta kulturan, izan dituan ondorioak aztertuko ditue.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...