Elhuyar Fundazinoak Europako beste herrialde batzuetako erakundeakaz parte hartuko dau, zientzia-udalekuen inguruko proiektu batean

Bizkaie! 2012-07-20 12:09

Proiektu horretan, zientzia-udalekuak antolatzen dituan Europako hainbat alkartegaz hartu-emonetan jarriko da Elhuyar, esperientziak trukatuko ditue eta holako udalekuei buruzko proiektu bat zehaztu eta aurrera eroango dabe hurrengo bi urteetan. Alemania, Danimarka, Serbia, Portugal eta Eslovakiako erakundeakaz batera egingo dabe lan.

Elhuyar Fundazinoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailaren laguntzinoagaz antolatutako III. Zientzia Udalekuetako ate edegiko jardunaldia egin eban atzo Aiako Harriko Parke Naturalean (Oiartzunen). Gazteek izotz lehorragaz esperimentuak egiteko aukerea izan dabe. Baina tailerra adibide bat baino ez da, egunero izaten baititue zientzia-tailerrak: fisikakoak, kimikakoak, biologiakoak eta geologiakoak, besteak beste. Helburua da aisialdia eta zientzia buztartzea eta gazteei zientzia modu erakargarri eta ulergarrian hurreratzea, adierazo dau Danel Solabarrietak, Zientzia Udalekuen arduradunak.

Ekitaldian Isabel Celaák, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuak berba egin dau. Haren berbetan, garrantzitsua da ikerketea bultzatzea irakaskuntzako oinarrizko mailetan, bestela ez dogu goi-mailako ikertzailerik izango etorkizunean. Eta Udalekuak norabide horretan doaz. Pedro Miguel Etxenike ikertzailea eta Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusia be izan dira jardunaldian, eta gazteen ekintzetan parte hartzeko aukerea izan dabe, berbaldi txiki bana emoteagaz batera.

Pedro Miguel Etxenike ikertzaileak zientziaren abenturara animau ditu gazteak. Isabako ikertzaileak esan dauenez, zientzia entrenamendua behar dauen abentura intelektual zoragarria da. Horrezaz gain, azkenaldian horren ezagun egin dan Higgs bosoiaren inguruko galderei be erantzun deutse.

Danetara,12-16 urte bitarteko 150 gaztetxuk parte hartuko dabe ekimen honetan, astebeteko hiru txandatan banatuta. Arritxulo aterpetxean hartuko dabe ostatu, Aiako Harriko Parke Naturalaren barruan, eta handik abiatuta zenbait irteera be egingo ditue. Bestalde, egunero udalekuetan gertatzen dana jarraitzeko webgune bat zabaldu dabe, http://udalekuak.elhuyar.org; helbide horretan, gazteek egindako eguneroko ekintzei buruz idazteaz gan, argazkiak be ipiniko ditue blog batean.

Bestalde, Elhuyar Fundazinoa urritik aurrera Europako proiektu batean hasiko da lanean. Proiektu horretan, zientzia-udalekuak antolatzen dituan Europako hainbat alkartegaz hartu-emonetan jarriko da Elhuyar, esperientziak trukatuko ditue eta holako udalekuei buruzko proiektu bat zehaztu eta aurrera eroango dabe hurrengo bi urteetan. Alemania, Danimarka, Serbia, Portugal eta Eslovakiako erakundeakaz batera egingo dabe lan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu