'Akropolia: Atenea eta gehiago erakusketea', Bilboko Arte Berreginen Museoan
2012-07-24 18:21 KultureaBilboko Arte Berreginen Museoan ikusgai dago egunotan Akropolia: Atenea eta gehiago erakusketea. Ondare Aretoko Partenoia, Atenearen egoitza erakusketearen osogarri da.
Bilboko Arte Berreginen Museoan ikusgai dago egunotan Akropolia: Atenea eta gehiago erakusketea. Ondare Aretoko Partenoia, Atenearen egoitza erakusketearen osogarri da.
Atenaseko Akropolia Atenea jainkoseagaz eta Partenoiagaz lotzen dogu, baina ha erlijinoaren erdigunea be bazan, eta hainbat santutegi zituan. Horregaitik, erakusketearen izenburuak argi azaltzen dau Akropolia Atenea baino gehiago zala, eta Partenoia baino gehiago bere bai.
Zeus, Poseidon, Hefesto, Butes, Zekrope, Erekteo edo Pandroso dira, Atenearen lau formekaz batera (Polias, Promakos, Partenos eta Niké eta Artemis) Akropoliam tenpluaki eta eskulturak zituen jainko eta heroi mitiko garrantzitsuenetakoak.
Jainko bakotxa Atenaseko biztanleen historiaren zati zan. Jainko horreen errituetan eta ospakizunetan parte hartzea polisaren parte izatea zan eurentzat. Erlijino bizitzeak egutegi zibikoaren parte handia hartzen eban.
Akropoliko tenplu guztien artean, Erekteiona da Partenoiagaz alderatu daitekeen bakarra, erlijinoaren ikuspegitik batez be. Arkitekturearen arloan benetako harribitxia izateaz gan, santutegi horretan Atenea jainkosearen kulturako irudi zaharrena dago. Erekteionak Atenaseko kulturako objektu sakratuenak gordetzen zituan. Erekteionaren hegoaldean arkupe bat dago, Kariatideen edo Dontzeilen Ataria. Kariatideak taulamenduaren euskarri dira. Ez da zehatz ezagutzen atariaren funtzino, baina errito jakin batzuetan hileta edo transito esanahia izaten dau.
Atenaseko Akropolian bizi ziran jainko guztien artean, Atenea jainkosea zan protagonista nagusia. Erekteiona eta Atenea Nikeren tenplua dira Akropoli klasikoan jainkosa gurtzen ziran santutegiak. Ia Atenaseko Akropoliaren sarreran, Kalkotekaren ondoan, Artemis Brauronia santutegia egoan. Tenplu nagusia Brauronen, Atenasetik 30 kilometro ingurura, egoan arren, bertako kultuari buruzko informazinoaren parte handia Akropolitik dator.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!