Brain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken joko dabe
2010-10-14 10:46 MusikeaBrain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken (Mesedeetako kaia, 1, Bilbo) joko dabe gaur, hilak 14, 20:00etan hasita, Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak eta Torino eta Vareseko udalek sinatutako hitzarmenari esker. Kontzertua dobanekoa da.
'Ahotsa, hitzak, hizkuntzak' liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak
2010-10-08 15:42 KultureaHamar idazleren olerkiak batzen dira liburuan: batetik, euskeraz idazten daben bost egilerenak (Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Xabier Lete eta Bernardo Atxaga), eta bestetik, gaztelaniaz idazten daben beste bost poetenak: Angela Figuera, Blas de Otero, Javier de Bengoechea, Jorge González Aranguren eta Blanca Sarasua.
BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XII. Jaialdiak badauka kartela
2010-10-08 15:19 kulturbizLozorroan dagoan eta arteagaz hartu-emonak izatean esnatzen dan ikus-entzuleen sena irudikatu nahi dauen irudi probokatzaile batek iragarriko dau XII. BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia.
Daniel Garcia: 'gure gastronomian erabilten doguzan produktuen gardentasuna nabarmentzen dabe amerikarrek'
2010-10-08 15:01 BarriketanZortziko jatetxeko sukaldaria
'Bizkaiko Plazan alkartuko gara' lelopean hasiko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketea
2010-10-08 11:54 BertsolaritzeaBertsolariak beti izan dau plazea eta plazeak beti emon dau zalea, eta zaletik etorri da bertsolaria, eta zirkulua bueltaka hasten da bapatean baina inoz ez ezerezetik. Jente askoren beharra dago bapatekotasunaren atzean. Zirkulu horretan sartuko dira bertsozaleak domeka honetan, urriak 10, eta bertan iraungo dabe abenduaren 18ra arte, finalera arte.
'Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura' erakusketea gaurtik aurrera ikusgai Bilbon
2010-10-07 15:18 KultureaBilboko Guggenheim Museoan, 2010eko urriaren 7tik 2011ko urtarrilaren 23ra ikusgai egongo dan erakusketan Urrezko Aroko Holandako eta Flandeseko artelanen Europako bilduma garrantzitsuenetakoaren maisulan bikainak ikusi ahal izango doguz, Frankfurteko Städel Museum-etik etorri eta aukeratutako 130 maisulan bikain.
'Bilbo, Hiriak eta idazleak' lemapean, Gutun Zuria Literatura Jaialdia urriaren 7tik 10era
2010-10-07 11:24 KultureaAutoreakaz berba egin gura dogu uriakaz, auzuneakaz eta berauen bizitzan eta lanetan eragina izan daben etxeakazko erlazioa ezagutzeko. Alhóndiga eraikinaren inaugurazinoaren urtean bertan, edizino honek Bilbori, Gutun Zuria bizi dan uriari, gorazarre egin nahi deutso.
Hamaika ikuskizun izango dira ikusgai Getxoko Antzerki Jardunaldietan
2010-10-07 11:22 KultureaUrriaren 15etik 24ra
Getxoko 28. Antzerki Jardunaldiak egingo dira urriaren 15etik 24ra, eta herri bizkaitarra euskal antzerki-produkzinoaren erakustokia izango da. Aurten genero guztien eta publiko guztietarako 11 antzezlan eskainiko ditue beste horrenbeste euskal taldek. Ohikoa danez, ekitaldiaren helburu nagusia urtez urte euskal antzerki-konpainiek egiten daben ahalegina eta lana erakustea da.
Monkey Week, Euskadiko Soinuak-entzat indie aukerea
2010-10-07 02:00 MusikeaEuskadiko Soinuak-ek urriaren 8tik 12ra egingo dan Monkey Week, musika topaketa profesionalaren bigarren edizinoan hartuko dau parte eta Mursego eta Elkano Browning Cream aurkeztuko ditu zuzenean. Audience eta Ainara LeGardonen kontzertuak be egongo dira, besteak beste.
'Lovin' Gaztea', 20 urte, 20 kantu, Gaztearen XX. urteurrenaren harian
2010-10-06 15:31 MusikeaGazteen uniberso musikalaren eboluzinoaren gaurkotasunari jarraitu deutson Gaztea irratiaren 20. urteurrena da aurten eta zeozelan ospatzeko 20 kantuz osotutako 'Lovin' Gaztea' izenburuko diskoa plazaratu dabe, euskal musikearen azken hogei urteotako ibilbidea marraztuz.
Rafael Amargok 'Rosso' aurkeztuko dau Bilbon urriaren 6tik 12ra
2010-10-06 10:30 KultureaMario Gasen eszenaratzeagaz eta Rafael Amargo eta Manuel Segovia konbidatuaren koreografiagaz, Amargok eszenatokia konpartiduko dau Lola Greco (izen handiko bailaora, 2009ko Dantza Sari Nazionalaren irabazlea Interpretazino eta Sorkuntzaren alorrean) eta beraren jantza-konpainiagaz.
Kataluniar batena da aurtengo Durangoko Azokearen kartelaren diseinua
2010-10-05 14:16 KultureaDurangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen 45. edizinoa iragarriko dauen kartela ezagutzera emon dau gaur Gerediagak, azokearen antolatzaileak. Laugarrenez, lehiaketa bidez aukeratu dabe Durangoko Azokearen barri emongo dauen irudia.
Jesus Mari Lazkanoren 'Arkitekturatik naturara' erakusketea Bilbon ikusgai
2010-10-05 13:02 KultureaBilboko Arte Eder Museoan bart inaugurau eta datorren urteko urtarrilaren 11ra arte ikusgai egongo dan erakusketeak Lazkanoren ibilbidea batzen dau, eta, horretarako, neurri ertain eta handiko 82 koadro inguru eta marrazkien aukeraketa bat egongo dira ikusgai.
IV. Mangamore jaialdiak kultura japoniarra ekarriko dau Amorebieta-Etxanora urriaren 8tik 10era
2010-10-04 15:46 jardunaldiakKultura japoniarra ardatz hartuta, hitzaldi eta kontzertuak, jolas frikiak, tailerrak, koreografia- eta musika-lehiaketak, proiekzinoak eta kirol japoniarrak izango dira gazteentzat eta, bestetik, umeentzako beren-beregi atondutako gunea.
Bilbotarrek AlhóndigaBilbaoko Mediatekea ezagutuko dabe urriaren 8tik 23ra bitartean antolatutako bisita gidatuen bidez
2010-10-04 15:17 kulturbizUrriaren 24an zabalduko ditu ateak 4.000 metro koadroko Mediatekak eta jakintza-arlo askotako bildumea izango dau, AlhóndigaBilbaok egiten dituan jarduerakaz zerikusia daben arloak zainduko dira modu berezian: komikia, ikus-entzunezkoak, diseinua, zientzia eta teknologia, literaturea, musikea, osasuna eta jarduera fisikoa.
Tony Curtis aktorea hil da
2010-09-30 17:56 Barriak100 film baino gehiagotan parte hartu arren, gitxi batzuetan egindako lan bikainagaitik da ezaguna munduan; 50eko eta 60eko hamarkadako komedietan egindako lanagaitik da ezaguna eta, besteak beste, 'Con faldas y a lo loco' (Billy Wilder, 1959) filman Jack Lemmon eta Marilyn Monroegaz batera egindako lanagaitik.
Hemen dago II. Bilblogari Lehiaketea
2010-09-30 17:28Bilboko Udaleko Euskara Sailagaz alkarlanean, Nontzeberri kultura atariak Bilblogari Bilbo Handiko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketea abiatuko dau 2010ko azken lauhilekoan.
Esku-soinuaren eta txistuaren arnasa jaso dabe Aitor Furundarenak eta Garikoitz Mendizabalek
2010-09-30 15:56 MusikeaAitor Furundarenak eta Garikoitz Mendizabalek esku-soinua eta txistua oinarri daben konposizinoak aurkeztu ditue 'Arnasa' izeneko diskoan. Elkar diskoetxearen eskutik, alaitasuna, hausnarketea eta jantzarako gogoa dakar lanak, 'sustraiei eutsiz, etorkizunari begiratuz', diskoetxeko Anjel Valdesen esanetan.
'Getxo Zuzenean-Getxo Live' zirkuitua, udalerriko pop-rock taldeak sustatzeko asmoz
2010-09-30 15:35 Musikea'Bertoko taldeei eta publikoaren aurrean joteko aukerarik ez daben udalerriko gazte guztiei aukera hori emon nahi deutsegu', adierazo dau Imanol Landa Getxoko alkate jn.ak.
Umeakaz euskeraz berba egiteko helduentzako tailerra Zaldibarren
2010-09-29 14:23 Euskerea berbagaiTailerra urriaren 19an izango da baina izena emoteko epea urriaren 13an amaituko da. Zehetasunetarako jarri zaiteze hartu-emonetan Zaldibarreko Euskera Zerbitzuagaz (94-6827016 telefono zenbakian edota eguen@zaldibar.org posta elektronikoan).








