Eskaintza zabala Dantza Garaikidearen VII. Zirkuituan

Bizkaie! 2011-03-09 13:14   Kulturea

Martxan da daborduko Dantza Garaikidearen VII. Zirkuitua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hemeretzi herritan. Aurten Dulantzi, Arrigorriaga, Barakaldo eta Gernika herriek be bat egin dabe programeagaz. Danetara, Euskal Herriko zein kanpoko 25 konpainiak 29 lan taularatuko ditue datozen hileotan, urtea amaitu arte.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Markos Untzetak 'Mississippi' lan barria kaleratuko dau apirilean

Bizkaie! 2011-03-09 10:36   Musikea

Musikari eibartarrak hirugarren diskoa argitaratuko dau datorren hilean, Mississippi, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Markos Untzeta bluesetik hasi da diskoa osotzen, eta folk forma soil eta biluzietatik pop-rock jantzi eta dotoreetaraino eroan ditu lan barriko kantak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bonaparte Korpuseko euskerazko testuak webgune batean batu ditu Deustuko Unibertsitateak

Dabi Piedra Robledo 2011-03-08 14:42

Bonaparte Korpusa, XVIII. eta XIX. mendeetako euskerazko ehun testu baino gehiagok osotzen dabe, eta sasoi haretako euskalki guztietako ereduak dagoz bertan. Proiektuaren arduradunek prentsaurrekoan azaldu dabenez, Bonaparte Korpusa webgune baten batu dau Deustuko Unibertsitateko TesiTek lantaldeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Salman Rushdie eta Slovaj Zizek egileek inaugurauko dabe Gutun Zuria jaialdia Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2011-03-08 13:52   Kulturea

Bilboko Alondigeak Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa antolatu dau apirilaren 7tik 10era bitartean. Topaketon helburua irakurteak eta pentseteak eragiten dauen plazera transmitidutea da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Miren Agur Meaberen eta Ainhoa Irazustabarrenaren lan bana 2012ko IBByren Ohorezko Zerrendan

Bizkaie! 2011-03-07 17:14   Kulturea

Miren Agur Meabek idatzitako Mila Magnolia lore eta Ainhoa Irazustabarrenak itzulitako Zein polita den Panama! 2012ko IBBYren Ohorezko Zerrendan izango dira, lehenengoa idazleen alorrean eta bigarrena itzultzaileen sailean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Lorea Citores eibartarra Blas de Otero Fundazinoaren II. Olerkiak irudi lehiaketearen irabazle

Bizkaie! 2011-03-07 13:08   Kulturea

Lorea Citores eibartarrak irabazi dau Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Olerkiak irudi-Imágenes para unos versos argazki lehiaketea. Idazle bilbotarraren poesia gazteen artean ezagurazotea dau helburu sariketeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bohmongree XV.a: 'Pobrea bazara, bizirauteko derrigor ostu behar dozu'

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2011-03-04 17:38   Bidaide

Bohmongree XV.a, 96 urtekoa, Bandarbaneko erregea da, eta harro dago bere lurraldea baketsuena, eta alkarbizitza gizabidetsuena daukana dalako.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bohmongree XV.a: 'Pobrea bazara, bizirauteko derrigor ostu behar dozu'

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2011-03-04 14:42   Bidaide

Bohmongree XV.a, 96 urtekoa, Bandarbaneko erregea da, eta harro dago bere lurraldea baketsuena, eta alkarbizitza gizabidetsuena daukana dalako.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Surrandien Konpartsea Durangoko karnabaletan

Bizkaie! 2011-03-02 11:36

Kriskitin jantza taldea Surrandien Konpartsea antolatzen dabil eta, bide batez, Durangoko karnabalak zor jaken lekuan jartea be jarri dabe helburu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Egitarau bete-betea Bilboko aratusteetan

Bizkaie! 2011-03-01 17:51

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak 2011ko aratusteak aurkeztu barri ditu. Hainbat ekitaldi atondu ditue egunotarako: eskoletako umeen desfilea, Karrikaldia, Farolin eta Zaranbolasen epaiketea, jantzaldiak eta abar.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Vendetta taldea alai eta gorri 'Puro infierno' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-03-01 14:46   Musikea

Vendetta boskoteak hamabi kantako disko alai eta indartsua aurkeztu dau gaur Bilboko Fnac saltokian. Nafarren bigarren diskoa da Puro infierno eta Baga-Biga etxeagaz kaleratu dabe. Lan barria aurkezteaz gan, hainbat zuzeneko be iragarri ditue; lehenengoa Tolosan izango da, hilaren 19an.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Herri Urratsi laguntzeko deia egin dabe, 'Gu ere lakuko' kanpainearen bidez

Dabi Piedra Robledo 2011-03-01 14:36   Euskerea berbagai

Igazko Herri Urratsek ez eban espero zan emoitzea ekarri, euri zaparraden erruz, nahi baino jente gitxiago hurreratu zalako Senpereko lakura, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaira. Aurtengo Herri Urrats arrakastatsua izan daiten eta Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzea ezinbestekoa dan ideia gizarteratzeko, ekitaldi ugari antolatu ditue datozan asteetarako Hego Euskal Herrian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fermin Muguruzaren dokumentalak laster Al Jazeera katean

Bizkaie! 2011-02-28 13:26   Barriak

Next music station (Hurrengo geltoki musikala) izeneko dokumental multzoa Muguruzak eta bere taldeak igaz bederatzi herrialdetan egindako bidaiaren emoitzea da. Danetara, hamaika dokumental egin ditue

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Araban, Manex Agirrek eta Iñaki Viñasprek irabazi ditue azken bi kanporaketak

Bizkaie! 2011-02-28 11:27   Bertsolaritzea

Aurten lehenengo aldiz hiru finalerdi egingo dira: martiaren 13an, Zigoitian; martiaren 19an, Aramaion; eta martiaren 20an, Agurainen. Finala, barriz, apirilaren 20an jokatuko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donezteben Xabier Silveirak eta Berriozarren Aimar Karrikak irabazi ostean, 18 bertsolarik kantauko dabe finalaurrekoetan

Bizkaie! 2011-02-28 10:28   Bertsolaritzea

Txapelketea hasi aurretik, hiru ziran igazko sailkapenaren arabera zuzenean finalaurrekoetara sailkatutakoak: Julio Soto, Estitxu Arozena eta Oskar Estanga. Horreekaz batera, lau azken-laurenak irabazi dituen bertsolariak sailkatu dira zuzenean: Xabier Terreros (Tafallako saioan), Eneko Lazkoz (Irurtzungoan), Xabier Silveira (Doneztebekoan) eta Aimar Karrika (Berriozarkoan).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Topagunea euskera alkarteen mobimentuaren eragiletzan sakontzeko asmoz

Bizkaie! 2011-02-28 10:09   Euskerea berbagai

Ia ehun euskera alkarte eta berrehun bat lagun batu ziran zapatuan Bilboko Alondigean XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuaren inguruan. Azkenengo hilabeteak gogoeta prozesu parte-hartzaile baten buru-belarri emon ostean, XXI. mendeko euskaldunon elkarteen mugimenduaren oinarriparrak txostena onartu eben batzarrean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Labayruk hiztegi testuinguruduna sareratu dau

Bizkaie! 2011-02-25 13:20

Labayru Ikastegiak Labayru Hiztegia eta Diccionario Labayru hiztegien bersino testuinguruduna sareratu barri dau. Orain dala urte bi hiztegiok interneten ipini zituan Labayruk, baina orain arte ez da edukia oso-osorik egon.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UEUk Udabarriko eskaintzea aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-02-25 11:07   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) Eibarreko Ikastetxe Nagusiko udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Prentsaurrekoan Karmele Artetxek, UEUko Zuzendariak eta Mari Karmen Menikak, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak parte hartu eben.

»» Ikusi argazki guztiak (2)