'Nire gorputza mugitzen da' film laburren zikloa La Fundición aretoan

Bizkaie! 2011-03-22 13:52   Barriak

Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldiak gorputzari eta mobimentuari buruzko film laburrak eskainiko ditu astean Bilboko La Fundición aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Imanol Marrodanen pinturak eta eskulturak ikusgai, Bilboko Krisis Factory galeria barrian

Karolina Almagia 2011-03-22 11:34   Kulturea

Bilboko erdialdean, Estraunza kaleko 7.ean, zabaldu barri ditu ateak Krisis Faktory galeriak. Ikusgai dagoan lehenengo erakusketea Imanol Marrodanena da, eta apirilaren 30arte egongo da, hain zuzen be. Artistearen pinturak, argazki pintatuak eta eskulturak batu ditue areto barrian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Black Swan

Karolina Almagia 2011-03-21 11:01   Zinema kritikak

Ez nator bat maisu-lana dala esaten daben horreekaz guztiakaz, ez deust holako sentsazinorik eragin, filmak nahikoa hotz itxi nau. Esan nahi dot metraje guztian ezin izan dodala ahaztu film bat ikusten nagoala eta hori da oso sinisgarria egin ez jatalako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Agirre, Otamendi, Perea, Viñaspre, Enbeita eta Solozabal, Arabako Bertsolari Txapelketako Finalera

Bizkaie! 2011-03-21 10:06   Bertsolaritzea

Astegoienean jokatu ziran Aramaion eta Agurainen Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalerdiak. Aramaion, Asier Otamendik irabazi eban, eta Agurainen, Zigor Enbeitak. Zigoitian irabazle izan zan Manex Agirregaz batera, beraz, zuzenean sailkatu dira hiru bertsolariak apirilaren 2an Gasteizko Printzipal antzokian egingo dan finalerako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

600 lagunetik gora batuko dira astegoienean V. Gipuzkoa Encounter jaialdian

Bizkaie! 2011-03-17 13:15

Informatikearen eta bideojokoen inguruan makina bat zale alkartuko dira barikutik aurrera, hilak 18, V. Gipuzkoa Encounter jaialdian. Tolosako Usabal kiroldegian 600 lagunetik gora batuko dira euren esperientziak alkarbanatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kenny Larkin da martiko Art After Dark egitarauko protagonista

Bizkaie! 2011-03-17 10:07   Musikea

Kenny Larkin Detroit (AEB) uriko produktore eta DJak emonaldia eskainiko dau barikuan, hilaren 18an, Guggenheim Bilbao Museoaren Art After Dark egitarauaren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Picassoren 70 grabadu ikusgai Bilboko BBK Aretoan

Bizkaie! 2011-03-16 16:54   Kulturea

BBK Fundazinoak Pablo Picassoren hainbat irudi eta grabadu batu ditu Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusia 19-21). Picasso grabatzaile erakusketea apirilaren 30era arte egongo da edegita. Danetara, artista espainiarraren 70 lan dagoz ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gazteen flashmoba, Harrapazank programearen nobedaderik erakargarriena

Dabi Piedra Robles 2011-03-15 14:01   Euskerea berbagai

Topaguneak eta Bilboko Udalak urtero antolatzen dabe Harrapazank, gazteentzako euskerazko jarduera parte-hartzaileen egitaraua. Urtarrilean hasi ziran ekintza batzuk eta apirilera arte iraungo dau seigarren edizino honek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Punto y Raya jaialdiko lanik onenak ikusgai gaur Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2011-03-15 10:05   Barriak

2009ko Punto y Raya jaialdian irabazle eta finalista izan ziran hamasei ikus-entzunezkoak eskainiko ditue gaur Bilboko Guggenheim Museoan. Emonaldia Museoko Zero Espazioan izango da, 18:45ean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Leioako Umore Azokeak lau ikuskizunen produkzinoan parte hartuko dau aurten

Bizkaie! 2011-03-14 16:40   Kulturea

Leioako XII. Umore Azokak aurtengo edizinoan estreinauko diran lau ikuskizunen produkzinoan parte hartu dau, hain zuzen be, Deabru Beltzak, Kukai, Destroy Producciones-Alicia Soto-Hojarasca Danza eta Markeliñe taldeen lan barrietan. Azokea maiatzaren 12tik 15era bitartean egingo da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskerazko bederatzi ikus-entzunezko eta horreen sortzaileak herriz herri, Laburbiraren eskutik

Bizkaie! 2011-03-14 14:54   Barriak

Laburbiraren zortzigarren edizinoak 27 emonaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta urietan izango dira, eta bestea Londresen, bertako Euskal Etxea edo Basque Society dalakoaren eskutik. Emonaldi bakotxean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2009 eta 2010ean produzidutakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Manex Agirrek Arabako Bertsolari Txapelketako finalean kantauko dau

Bizkaie! 2011-03-14 10:19   Bertsolaritzea

Zigoitian jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalerdian, honakoa izan zan puntuazinoa: Manex Agirre (354,5 puntu), Oihane Perea (348,5), Felipe Zelaieta (294,5), Serapio Lopez (291), Ainhoa Comas (283) eta Irati Anda (278).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Tradizinoa eta modernidadea bat eginda 'XXI. mendeko euskaldunak' erakusketan

Bizkaie! 2011-03-14 10:16   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak XXI. mendeko euskaldunak erakusketa zabaldu dau Bilboko Ondare aretoan. Apirilaren 21era arte egongo da edegita. Amaia Hormaetxek eta Ander eta Endika Basaguren anaiek egindako 21 argazki egongo dira ikusgai danetara.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Mikel Etxaburu: 'Poesia, niretzat, zintzotasunetik abiatzen da'

Elkar Bizkaie K Moldatua 2011-03-10 16:47   Barriketan

Idazlea eta irakaslea

Mikel Etxaburuk (Ondarroa, 1969) bere lehenengo liburua kaleratu barri dau: Zu zara orain txoria (Elkar). 2008-2010 bitartean oso egoera berezian ondutako poemak jaso ditu, hiru gai nagusiren inguruan: kartzela, maitasuna eta utopia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gasteizko Ubarrundiako Toponimiaren ganeko liburua aurkeztu dau euskaltzaindiak

Bizkaie! 2011-03-10 14:47   kulturbiz

Danetara, 400.000 leku-izen inguru batu dira

Arabako uriburuko 64 herrixketako toponimo guztiak -bai historikoak, bai eta bizirik dirautenak be- batzea, eta era sistematikoan batzea, izan da helburua. Izen guztiakaz batera, artxiboetan topautako dokumentazino guztia be batu da. Izan be, lan honen azken helburua gaur egun erabilten ez diran toponimoak berreskuratzea da, eta jagokezan forma idatziak arautzea eta finkatzea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaurtik aurrera bizkaiereak presentzia handiagoa izango dau sarean

Bizkaie! 2011-03-10 14:30   Euskerea berbagai

Bizkaierea eta Bizkaiko herri kulturea ardatz dituan Bizkaiera.biz ataria aurkeztu dabe gaur Bilbon Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Ikastegiak. Bizkaierearen webgune barriak askotariko edukinak ditu; bideoak, argazkiak, alkarrizketak, artikuluak, eta abar.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertoko eta nazinoarteko taldeak Bilbao Distrito Jazz egitarauan

Bizkaie! 2011-03-09 14:01   Musikea

Barikuan, hilaren 11n, Bilbao Distrito Jazz egitarauaren hamabigarren edizinoa abiatuko da. Martiko eta apirileko barikuetan jazz musikaz gozetako aukerea egongo da Bilboko makina bat aretotan. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaína Jazz Clubagaz alkarlanean sustatutako ekimena da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)