Bilboaldeak irabazi dau Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketako lehenengo saioa
2011-03-23 17:25 BertsolaritzeaGaur hasi da aurtengo sariketea Igorren, Arratiako eta Bilboaldeko taldeen arteko saioagaz eta irabazlea, Bilbaoaldeko taldea izan da.
Jantzan egin eta kantetako konbita apirilaren 3an Bilbon, 'Goazen Dantzatzera!' ikuskizunagaz
2011-03-23 14:04 Euskerea berbagaiUme eta gazteen artean arrakasta ikusgarria euki dabe Goazen! izeneko filmak eta telesailak, eta horren kontura antolatu dabe Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 3ko ekimena, gazteek euskerazko eta kalidadezko astialdi-aukerak euki deiezan. Arenaleko kioskoaren atzean egingo dabe Goazen Dantzatzera! ikuskizuna, eguerdiko hamabietatik aurrera.
Euskaltzaindiaren lana autortu eta 'Zenbait gazte ausart' film luzea aurkeztuko dabe barikuan, Euskaltzaindiaren historiari buruzko lana
2011-03-23 11:17 Euskerea berbagaiEuskaltzaindia izango da aurten Korrikak omenduko dauen eragilea eta, horren harian, datorren barikuan, hilak 25, euskerearen iraupenaren eta erabilerearen alde Euskaltzaindiak egin dauen lana autortzeko ekitaldia izango da Donostiako Kursaal jauregian.
Azkue Sariak banatu ditue Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan
2011-03-22 14:53 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren Bilboko egoitzan banatu ditue 2010eko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak. Akademiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dabe sariketea, eta idazle gazteak literatura mundura erakartea da asmo nagusia. BBK eta Euskaltzaindiaren arteko 2011rako lankidetza hitzarmena be gaur sinatu dabe.
'Nire gorputza mugitzen da' film laburren zikloa La Fundición aretoan
2011-03-22 13:52 BarriakZinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldiak gorputzari eta mobimentuari buruzko film laburrak eskainiko ditu astean Bilboko La Fundición aretoan.
Imanol Marrodanen pinturak eta eskulturak ikusgai, Bilboko Krisis Factory galeria barrian
2011-03-22 11:34 KultureaBilboko erdialdean, Estraunza kaleko 7.ean, zabaldu barri ditu ateak Krisis Faktory galeriak. Ikusgai dagoan lehenengo erakusketea Imanol Marrodanena da, eta apirilaren 30arte egongo da, hain zuzen be. Artistearen pinturak, argazki pintatuak eta eskulturak batu ditue areto barrian.
Black Swan
2011-03-21 11:01 Zinema kritikakEz nator bat maisu-lana dala esaten daben horreekaz guztiakaz, ez deust holako sentsazinorik eragin, filmak nahikoa hotz itxi nau. Esan nahi dot metraje guztian ezin izan dodala ahaztu film bat ikusten nagoala eta hori da oso sinisgarria egin ez jatalako.
Agirre, Otamendi, Perea, Viñaspre, Enbeita eta Solozabal, Arabako Bertsolari Txapelketako Finalera
2011-03-21 10:06 BertsolaritzeaAstegoienean jokatu ziran Aramaion eta Agurainen Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalerdiak. Aramaion, Asier Otamendik irabazi eban, eta Agurainen, Zigor Enbeitak. Zigoitian irabazle izan zan Manex Agirregaz batera, beraz, zuzenean sailkatu dira hiru bertsolariak apirilaren 2an Gasteizko Printzipal antzokian egingo dan finalerako.
Egoitz Rodriguez: 'Bonbek birrindutakotik zeozer barria eregi gura dogu’
2011-03-18 11:29 BarriketanGernika Bizkaia, 1937-2012 dokumentalaren zuzendaria
600 lagunetik gora batuko dira astegoienean V. Gipuzkoa Encounter jaialdian
2011-03-17 13:15Informatikearen eta bideojokoen inguruan makina bat zale alkartuko dira barikutik aurrera, hilak 18, V. Gipuzkoa Encounter jaialdian. Tolosako Usabal kiroldegian 600 lagunetik gora batuko dira euren esperientziak alkarbanatzeko.
Kenny Larkin da martiko Art After Dark egitarauko protagonista
2011-03-17 10:07 MusikeaKenny Larkin Detroit (AEB) uriko produktore eta DJak emonaldia eskainiko dau barikuan, hilaren 18an, Guggenheim Bilbao Museoaren Art After Dark egitarauaren barruan.
Picassoren 70 grabadu ikusgai Bilboko BBK Aretoan
2011-03-16 16:54 KultureaBBK Fundazinoak Pablo Picassoren hainbat irudi eta grabadu batu ditu Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusia 19-21). Picasso grabatzaile erakusketea apirilaren 30era arte egongo da edegita. Danetara, artista espainiarraren 70 lan dagoz ikusgai.
Nontzeberri: 'Internetek behartzen gaitu gauzak egunean jarten'
2011-03-16 09:50 BarriketanNontzeberriko kideak
Gazteen flashmoba, Harrapazank programearen nobedaderik erakargarriena
2011-03-15 14:01 Euskerea berbagaiTopaguneak eta Bilboko Udalak urtero antolatzen dabe Harrapazank, gazteentzako euskerazko jarduera parte-hartzaileen egitaraua. Urtarrilean hasi ziran ekintza batzuk eta apirilera arte iraungo dau seigarren edizino honek.
Punto y Raya jaialdiko lanik onenak ikusgai gaur Guggenheim Bilbao Museoan
2011-03-15 10:05 Barriak2009ko Punto y Raya jaialdian irabazle eta finalista izan ziran hamasei ikus-entzunezkoak eskainiko ditue gaur Bilboko Guggenheim Museoan. Emonaldia Museoko Zero Espazioan izango da, 18:45ean.
Leioako Umore Azokeak lau ikuskizunen produkzinoan parte hartuko dau aurten
2011-03-14 16:40 KultureaLeioako XII. Umore Azokak aurtengo edizinoan estreinauko diran lau ikuskizunen produkzinoan parte hartu dau, hain zuzen be, Deabru Beltzak, Kukai, Destroy Producciones-Alicia Soto-Hojarasca Danza eta Markeliñe taldeen lan barrietan. Azokea maiatzaren 12tik 15era bitartean egingo da.
Euskerazko bederatzi ikus-entzunezko eta horreen sortzaileak herriz herri, Laburbiraren eskutik
2011-03-14 14:54 BarriakLaburbiraren zortzigarren edizinoak 27 emonaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta urietan izango dira, eta bestea Londresen, bertako Euskal Etxea edo Basque Society dalakoaren eskutik. Emonaldi bakotxean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2009 eta 2010ean produzidutakoak.
Manex Agirrek Arabako Bertsolari Txapelketako finalean kantauko dau
2011-03-14 10:19 BertsolaritzeaZigoitian jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalerdian, honakoa izan zan puntuazinoa: Manex Agirre (354,5 puntu), Oihane Perea (348,5), Felipe Zelaieta (294,5), Serapio Lopez (291), Ainhoa Comas (283) eta Irati Anda (278).
Tradizinoa eta modernidadea bat eginda 'XXI. mendeko euskaldunak' erakusketan
2011-03-14 10:16 KultureaBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak XXI. mendeko euskaldunak erakusketa zabaldu dau Bilboko Ondare aretoan. Apirilaren 21era arte egongo da edegita. Amaia Hormaetxek eta Ander eta Endika Basaguren anaiek egindako 21 argazki egongo dira ikusgai danetara.


























