Juan Torre argazkilariak ikutzeko eta ikusteko erakusketea aurkeztu dau Bilbon

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-11 15:32   Kulturea

Erakusketa berezia aurkeztu dabe Bilboko BBK Salan eta Ondare aretoan, izan be ikusteko baino ikutzeko da-eta Juan Torreren argazkiak batzen dituan Ukitzeko irudiak erakusketea. Hainbat musikari agiri dira artista bizkaitarraren erliebedun irudietan, danetara berrogei bat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Teknopolis programeak Bioteknologiaren komunikazinoaren eta dibulgazinoaren Asebio/Genoma EspaƱa saria jaso dau

Bizkaie! 2011-05-11 12:27

Bizitza laborategian ernaltzen denean izeneko erreportajearengaitik jaso dabe saria. Lan horren egileak Nagore Rementeria, Alaitz Ochoa de Eribe eta Beñardo Kortabarria izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak jaso dabe Max saria

Bizkaie1 2011-05-10 18:29   sariak-autortzak

Bart egin da Max sarien XIV. edizinoa Kordobako Gran Teatro antzokian eta euskarazko autore onenaren Max saria Agurtzane Intxaurragak eta Arantxa Iturbek irabazi dabe Aitarekin bidaian lanagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Borja Estankonak popa eta rocka buztartu ditu bakarkako lehenengo diskoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-10 15:53   Musikea

Borja Estankona musikari arratiarrak bakarkako lehenengo diskoa, Estankona (Baga-biga), aurkeztu dau Bilbon. Hamar kanta eta bideoklip bat batu ditu lanean, popa eta rockaren arteko doinuekaz. Itxaso Etxebeste baxu-joleak eta Jimmy Arrabit bateria-joleak be parte hartu dabe proiektuan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaiko udalerriotako jai-esparruetan euskerea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2011-05-10 15:42   Euskerea berbagai

Bizkaiko udal eta mankomunidadeetako euskera zerbitzuek azken bi urteotan garatutako ekimena finkatze aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak, EUDELek eta AFADEk (Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartea) lankidetza-hitzarmena sinatu dabe gaur, hilak 10, gure lurraldeko herrietako jaietan jarten diran barraka eta jolas-ikuskizunetan euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Basaki laukote leioaztarrak 'Egunero hasten da' diskoa aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-10 15:40   Musikea

Bost urte emon ditu Basaki taldeak Egunero hasten da (Oihuka-Elkar) diskoko hamar kantak atontzen. Rock doinu gogorrak dira nagusi Leioako laukotearen abestietan, baina melodiek be leku garrantzitsua daukie. Maiatzaren 28an aurkeztuko dabe lan barria, Gasteizeko gaztetxean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Karosi', Siroka taldearen disko-liburu barria plazan

Bizkaie! 2011-05-10 15:31   Musikea

Musikea ez eze, liburua be badakar Sirokaren lan barriak. Karosi lan osoa lehentasunak kontzeptuan oinarritu da. Hainbat lehentasun aukeratu eta gero, lehentasun horreek guztiak abestien bidez eta istorioen bidez deskribidu ditue eta emoitza legez 9 ideia, 9 abesti eta 9 istorio sortu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Musika talde bi Italiara joango dira Bilboko Udalak taldeak trukatzeko egindako hitzarmenaren barruan

Bizkaie! 2011-05-10 14:02   Musikea

Gazteen musika-banden trukea egiten dan bigarren urtea da. Taldekideek 18 eta 30 urte bitartekoak izaten dira. Aurten, Incursed eta Yellow Big Machine taldeak izan dira aukeratuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Interneten ganeko Europako batzarrik garrantzitsuena Bilbon egingo da maiatzaren 17an eta 18an

Bizkaie! 2011-05-10 12:13

Internet sarearen nazinoarteko egunagaz bat eginik, maiatzaren 17an eta 18an, Internet arloko munduko aditu nagusiak Bilbon batuko dira sarearen etorkizunaren ganean eztabaidatzeko, Bilbao Web Summit batzarrean. Tim Berners-Leek, ganera, Dama 2011 saria jasoko dau, webaren sortzailea izatearren

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Herriko hamabi konpainia izango dira Leioako XII. Umore Azokan

Bizkaie! 2011-05-09 17:21   Kulturea

Leioako XII. Umore Azokak jaialdian parte hartuko daben Euskal Herriko konpainien aurkezpena egin dau Bilbon. Danetara hamabi euskal taldek eskainiko ditue euren lanak, eta horretatik hamar estreinaldiak izango dira. Maiatzaren 12tik 15era bitartean egingo da aurtengo kaleko artisten azokea.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Andoni Otamendik eta Ibai Esoainek puntu gehien, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo saioan

Bizkaie! 2011-05-09 12:30   Bertsolaritzea

Domekan egin ziran G-Puntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hasierako saioak, bata goizean eta bestea arrastian, Orioko Herri Ikastolan. Lehenengo saioan Andoni Otamendik batu zituan puntu gehien, eta bigarrenean, Ibai Esoainek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Erlea kultura aldizkariaren laugarren zenbakia aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2011-05-06 15:58   Kulturea

Erlea-ren hirugarren zenbakiak Afrika hurreratu euskun -Aljeria eta Magreb izan ziran orduan protagonista- eta orain, laugarrenagaz Afrika baltzera goaz, gai nagusi baten inguruan hausnarketea egiteko: Zein da Afrikako literaturearen hizkuntzea? Europako hizkuntzetan idatzitakoa afrikar literaturea al da? Hizkuntza indigenez sortua baino ez da afrikar literaturea?

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Augustin Zubikarai Nobelak Sortzeko Bekearen deialdia egin dabe Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak

Bizkaie! 2011-05-06 14:10   Kulturea

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai Nobelak Sortzeko Bekearen deialdia egin barri dabe. Lehenago nobela laburren lehiaketea zanak igaz aldatu eban formatua, beka bihurtuz. Idazleek irailaren 1era arte bialdu leikiez proiektuak.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

'Laku bat munduan' lemapean, Herri Urrats arrakastatsua espero dabe domekan Senperen

Bizkaie! 2011-05-06 11:50   Euskerea berbagai

Milaka lagun batuko dira domekan, maiatzaren 8an, Senperen, Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaian, Laku bat munduan lemapean. Aurten jasotako dirua Kanboko Xalbador ikastetxean hainbat lan egiteko erabiliko da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Barriola, San Adriango Azeria' filmaren eregite prozesuaren gorabeherak ikusgai Bilbon

Bizkaie! 2011-05-05 15:46   Barriak

Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokiko bigarren pisuan dago maiatzaren 10era arte ikusgai eta Juanba Berasategi zuzendariak egindako euskerazko animazino-filma sortzeko prozesu guztia ikus daiteke 10 panel edo horma-irudien bidez.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Leioako XII. Umore Azokak 150 emonaldi eskainiko ditu maiatzaren 12tik 15era bitartean

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-05 15:38   Kulturea

Kale eta plaza gozetako eta ondo pasetako espazio legez aldarrikatuz, Eneko Arruebarrena Leioako alkateak XII. Umore Azoka aurkeztu dau . Maiatzaren 12an hasi eta 15era bitartean hainbat diziplinatako makina bat kaleko ikuskizun eskainiko dira Leioan. Antolatzaileek 40.000 bat lagun batuko dirala aurreikusi dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Itziarren semeak-en 'Lehen lerroan' diskoa, Bobby Sandsen heriotzearen urteurrenean

Bizkaie! 2011-05-05 15:10   Musikea

Itziarren semeak taldeak Lehen lerroan (MusikHerria) diskoa aurkeztu dabe maiatzaren 5ean, hain zuzen be, egun horretan 30 urte beteko dira IRAko militante Bobby Sands gose greba luze baten ostean hil zanetik. Hamalau kanta batu ditu Mungiako seikoteak; maitasun eta burruka abestiak, skapunk doinuz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ganbera musikako kontzertuak Amorebieta-Etxanon, XII. Eleizetan egitarauaren barruan

Bizkaie! 2011-05-05 12:41   Musikea

Datorren zapatuan, maiatzak 7, hasierea emongo jako Amorebieta-Etxanon Eleizetan egitaratuaren XII. edizinoari. Programa honen bidez ganbera musikako kontzertuak eskaintzen dira udalerriko eleizetan eta baseleizetan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)