Ur Apalategiren 'Fikzioaren izterrak', 2010eko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena
2011-05-05 11:28 sariak-autortzakUr Apalategik irabazi dau 2010eko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena Fikzioaren izterrak (Susa, 2010) ipuin liburua dala eta. Eguenean, maiatzaren 5an, jasoko dau saria, 19.30ean, Asteasuko udaletxeko ekitaldi aretoan.
Gerediagak Durangoko Azokaren 46. edizinoaren irudia aukeratzeko lehiaketea antolatu dau
2011-05-05 10:48 KultureaGerediaga Elkarteak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 46. edizinoaren irudia aukeratzeko lehiaketea antolatu dau. Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 15ean amaituko da eta irabazleak 1.300 euro jasoko ditu.
Orain dala 25.000 urteko labar-pinturak topau ditue MaƱarian
2011-05-04 17:42Askondo Bizkaiko Lurralde Historikoan topau dan Paleolitoko horma-artearen bosgarren kobazuloa da (Ventalaperra, Santimamiñe, Arenatza eta El Rincón dira besteak), eta, animalia-grafien kopurua kontuan hartuta, hirugarren garrantzitsuena da.
Maiatzaren 8an hasiko da 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea
2011-05-04 15:54 BertsolaritzeaLau urteko aroaren ostean, Gipuzkoako bertsolaritzearen isla izateko atxakian jarri da abian Txapelketea, Gpuntua markatzat hartuta. Orion hasi eta Donostiako Illunben amaituko da aurtengo edizinoa, abenduaren 18ko finalagaz. Tartean, 26 herritan jokatuko dira saioak.
Matematikea eta artea bat eginda 'Imaginary' erakusketan
2011-05-04 15:47 KultureaMatematikea eta artearen arteko lotureari buruzko Imaginary izeneko erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Bizkaia Aretoan. Espainiako Matematika Elkarteak (RSME) antolatu dau ekimena mendeurrena ospatzeko asmoz, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzinoa jaso dau. Maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik.
Ikastolen Elkarteak eta Elkar etxeak Ikaselkar argitaletxea abiatu dabe
2011-05-04 15:40 kulturbizIkastolen Elkarteak eta Elkar etxeak Ikaselkar izeneko argitaletxe barria aurkeztu dabe Bilboko Alondigan. Ikaselkar-en asmoa eskaintza integrala egitea da, nahiz eta batez be hezkuntza alorrean jardungo dauen. Daborduko, Ikaselkar-ek 381 laneko katalogoa dauka.
IbilArte Euskal Herriko Arte Garaikidearen erakusketea maiatzaren 5etik 22ra ikusgai AlhondigaBilbaon
2011-05-04 15:33 KultureaIbilArte erakusketan hainbat euskal artista eta artelan ikusteko aukerea izango da, sensibilidade eta aniztasun desbardinak agirian itxita baina beti be erakusketearen helburu nagusiari eutsiz, hau da, euskal gizarteari euskerea eta euskal kulturea bultzatzeko nahia agerrarazotea, ikastolen espirituagaz batera.
Zinebiko azken edizinoko atal ofizialean aurkeztutako eta gaztelaniaz egin ez diran lanak ikusgai
2011-05-04 12:15 BarriakEguenero, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Abandoko udaltegiak, 70-80 minutuko saioetan batutako film laburren aukeraketea eskainiko dau. Programazinoaren barruan, Europako eta Ameriketako lanen katalogo zabala sartzen da, eta baita Israeletik edo Errusiatik etorritako zenbait lan be.
Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria atondu dabe
2011-05-04 11:31 KultureaGipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura eta Euskara Departamentuaren bitartez, Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Sariaren deialdia egin barri dau, Xabier Lete (1944-2010) poetea omentzeko asmoz. Obrak aurkezteko epea 2011ko irailaren 15era arte izango da. Sari bakarra egongo da, 10.000 eurokoa.
'Berbak hariz josten' jardunaldiak aurkeztu ditu Mendebalde kultura alkarteak
2011-05-02 15:29 Euskerea berbagaiBerbak hariz josten izenburupean, XV. jardunaldiak aurkeztu ditu Bilbon Mendebalde kultura alkarteak. Danetara, bederatzi berbaldi atondu ditue itzulpengintzea eta interpretazinoa ardatz hartuta. Pablo Zamarripa eta Mikel Zarateren liburu bana be aurkeztu ditue prentsaurrekoan.
Errotarik errota, Zeanuri arakatzen
2011-05-02 14:02Oinezko martxa honegaz antolatzaileek bilatzen dituen helburuak honako honeek dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; eta, bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.
Itziarko III. Erromeria Eguna maiatzaren 7an ospatuko da
2011-05-02 10:56 MusikeaItziarko Erromeria Egunaren helburua Itziar eta inguruan hain ohikoak izan ziran erromeriak gogoratzea eta omentzea da, Andutz Kultur Taldearen esanetan, izan be, erromeriak ziran aurreko belaunaldien sozializazinorako topagunerik garrantzitsuenetakoak.
Emigrazino txinatarraren erradiografia (I)
2011-04-29 16:46 Bidaide¿Parli italiano? Ez. ¿Y español? Ba, bai. ¡Qué bien, bienvenido a Qingtian! Duda barik, ekialdeko Zhejiang eskualdeko tren-geltoki ilun honetan, ezusteko poliglotak egindako ondoetorriak agirian ixten dau Qingtian leku berezia dala. Pausu batzuk emotea nahikoa da konturatzeko 450.000 biztanle inguruko uria emigranteen jaioterria dala.
XXVII. Udabarriko Bertso Saioak ekimenak puntako bertsolariak eta umeei zuzendutako ikuskizuna batuko ditu
2011-04-29 15:31 BertsolaritzeaBizkaiko eta Euskal Herriko txapelketetako hainbat finalista eta txapeldun izango dira saioetan, besteak beste, Maialen Lujanbio, Euskal Herriko txapelduna eta Arkaitz Estiballes, Santutxuko eskolan ikasitako Bizkaiko txapelduna.
XVII. Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoko epaimahaia aurkeztu dabe
2011-04-29 13:00 BarriakXVII. Fant, Bilboko Zinemaldi Fantastikoko epaimahaikideak aurkeztu ditue gaur prentsaurrean. Murnauren Fausto pelikuleagaz abiatuko da gaur maiatzak 2 jaialdia. Proiekzinoa Alondigako Golem zinema-aretoetan egingo da, 20:00etan, eta The Silent Band orkestreak zuzenean joko dau.
Kepa Acero: 'Bizikletea eta surfa buztartuko doguz proiektu barrian'
2011-04-29 11:49 BarriketanSurflari getxotarra
Bilboko Historiari buruzko XV. Sinposioak uriaren zabalkundea eta mugak aztertuko ditu
2011-04-28 12:58 jardunaldiakEusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilboko Historiari buruzko XV. Sinposioa antolatu dabe maiatzaren 3an eta 4an. Bilbo: hirigunea, zabalkundeak eta mugak izenburupean, uriaren muga geografikoen eta gizarte-eremuen bilakaerea aztertuko ditue Bidebarrietan.
Johnny Melville clown ezagunak ikastaro berezia eskainiko dau bihartik aurrera Arrigorriagan
2011-04-28 11:47 KultureaArrigorriagako XVI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdiaren barruan, Johnny Melville artista eskoziarrak ikastaro berezia eskainiko dau apirilaren 29tik maiatzaren 1era arte. Mimoa, akrobaziak eta inprobisazinoa landuko ditu clown ezagunak, Performance dinamics izenburupean. Oraindino badago izena emoteko aukerea.
Alfredo Baeschlin arkitekto suitzarra omenduko dabe AbadiƱon
2011-04-27 18:21 sariak-autortzakAlfredo Baeschlin arkitekto suitzarra jaio zala 128 urte beteko dira eguenean, hilak 28. Abadiñon bizi izan zan eta 1929an Euskal Herriko baserrien arkitektureari buruzko liburua argitaratu eban. Baeschlin-en omenez, eguenean, Gerediaga Elkarteak 1984an Abadiñoko Astola auzoko beseleizan ipinitako plakea barritu egingo dau.
'Getxo Sound' disko-liburu bikotxa aurkeztu dabe
2011-04-27 15:59 MusikeaGetxoko Udalak udalerrian musika barriaren historia ezagutarazoteko asmoz, Getxo Sound-Getxoko Soinua-El Sonido de Getxo argitaratu dau. Alvaro Heras-Gröh getxotarrak egindako CD bikotxa-Liburuaren mila ale kaleratu dira, hedabide, liburutegi eta udal artxibategietan banatzeko.

























