Happy Morgue talde bilbotarrak lehenengo diskoa kaleratu barri dau

Bizkaie! 2011-05-24 17:26   Musikea

Happy Morgue talde bilbotarrak euren izen bereko diskoa kaleratu barri dau, hirukotearen lehenengoa. Hamalau kantako diskoa atondu dabe Imanolek, Aitorrek eta Txumik. Grabasonic estudioan grabau dabe, Ivan Corcueraren gidaritzapean.

Happy Morgue talde bilbotarrak euren izen bereko diskoa kaleratu barri dau, hirukotearen lehenengoa. Hamalau kantako diskoa atondu dabe Imanolek, Aitorrek eta Txumik. Grabasonic estudioan grabau dabe, Ivan Corcueraren gidaritzapean.

Happy Morgue 2008an sortu zan. Imanol Molinuevo (ahotsa eta gitarrea), Txumi (baxua), Aitor Lorenzo (bateria) eta Andoni Eskubi (gitarrea). Musika estilo desbardinetako proiektuetatik etozan laurak, baina danak gura eben gauza barriak egin eta musikeaz gozau. Banda sortu, eta urtebetera Andonik taldea itxi eban. Hirukoteak abesti barriak sortzeari ekin eutson, eta kontzertuak eskaintzen hasi zan.

2010eko abenduan sartu ziran estudioan, atara barri daben diskoa grabetako asmoagaz. Grabazino horretan hamalau kanta batu zituen: Monkeys, L´Interlude de la ginne, Miss Atomic, 2.0.9, Romeo & Juliet, The Wind, Robots, One word, L.A. Box, The real sad story, Look around, Everybodu now open your eyes eta You motherfucker.

Makina bat talderen eragina daukiela autortu dabe Imanolek, Txumik eta Aitorrek, besteak beste, Muse, Pink Floyd, Red Hot Chili Peppers, Rage Againts The Machine, Queens Age of the Stone Age eta Led Zeppelin.

Happy Morgue diskoa ondoko lekuotan dago salgai, bost euroan: Zarata Jazz Cafen (Santutxu), Glamuforian (Zazpi kaleak), Grabasonicen (Berango) eta Bar Aratxun (Erromo, Getxo).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu