Mundu osoko sorkuntzarik barritzaileenek bat egingo dabe ACT jaialdian

Bizkaie! 2011-05-26 13:02   Kulturea

Mundu osoko artistek bat egingo dabe ACT Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdiaren inguruan. Zortzi urteko ibilbidea dauka festibalak, eta ideia eta bizipen artistikoen trukerako espazio bihurtu da. Sorkuntza barriak, egitasmo barritzaileak, azken batean, ohikoak ez diran proposamenak aurkeztuko ditue Bilbon eta Barakaldon bagilaren 1etik 4ra bitartean.

Mundu osoko artistek bat egingo dabe aurten be astebetez ACT Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdiaren inguruan. Zortzi urteko ibilbidea dauka festibalak, eta ideia eta bizipen artistikoen trukerako espazio bihurtu da. Sorkuntza barriak, egitasmo barritzaileak, azken batean, ohikoak ez diran proposamenak aurkeztuko ditue Bilbon eta Barakaldon bagilaren 1etik 4ra bitartean.

Hamaika lan labur lehiatuko dira aurtengo ACTen, hainbat herrialdetatik etorritako sortzaileen eskutik, besteak beste, Korea, Japon, Taiwan, Belgika, Grezia, Suedia, Finlandia, Austria, Erresuma Batua, Herbehereak, Alemania, Portugal... Horrezaz gan, zazpi antzezlan eta bideo-jantza saioa eskainiko ditue. Lau ezsenatoki izango ditu jaialdiak: Guggemheim Bilbao Museoko Zero espazioa, Barakaldo Antzokia, Bilborock eta Bilboko Kafe Antzokia.

Epaimahaia hiru profesional ezagunek osotuko dabe: Amanda Roberts Arteen Sustapenerako Zuzendaria MAC-en (Midland Arts Centre); Miguel Oyarzun, BE fstibaleko zuzendaria eta Birmingham uriko Temple Theatre taldeko aktorea; eta, Sandra Fdz. Agirre, LaEnanaNaranja txotxongilo taldearen sortzailea eta LaRessistens taldeko kidea.

Sari nagusia emotegaz batera, epaimahiak bost aitamen berezi egingo ditu: jatorrizko ideia onenari, koreografi zuzendari onenari, antzerki zuzendari onenari, emakumezko aktore onenari eta gizonezko aktore onenari.

Aitatutako sari nagusia Arriaga Antzokiak emongo dau, ACT Arriaga saria hain zuzen be. Irabazleak 3000 euro jasoko ditu eta BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiaren egoitzan hilabeteko egotaldi artistikoa egiteko aukerea.

Lehiaketeaz eta erakusketaz gan, jaialdiak gogoeta egitek gune bereziak eskaintzen ditu: ACTmosfera, artisten eztabaidagune eta prozesuen erakuslehio; TopaketACT, zabalkundea helburu; eta, ACTparties iluntze lasaietarako proposamena.

TopaketACT gunean Europa osoko antzoki, jaialdi nahiz eremu alternatiboetako programatzaileak batuko dira. Topaguneren helburua konpainien arteko hartu-emonak lantzea da, informazinoaren trukea sustatzea, eta modu berean, banaketa eta sorkuntza artistikoaren arteko komunikazinoa bideratu. TopaketACT bagilaren 2an egingo da, Bilboko Ambigu tabernan.

Igaz arrakasta handia izan eban ACTmosfera ekimenak, jaialdiko parte-hartzaileen eritxiak eta ideiak trukatzeko guneak. Bagilaren 3ko eta 4ko bazkalosteetan, Ambigu tabernan, egingo ditue batzarrak. Sortzaileek euren sorkuntza prozesuen barri emongo dabe, informazinoa non topau, helburuak... eta abar.

Jaialdia bera hasi orduko, maiatzaren 30etik aurrera, International Ensemble Week nazinoarteko eskolea antolatu dabe. Ekimenak Europar Batasunaren diru-laguntzinoa dauka, eta IYME International Young Makers Exchange dalakoaren babesa jaso dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu