Oihane Pereak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketea
2011-02-14 10:20 BertsolaritzeaHiru epaileek, Patxi Aizpurua, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Hodei Lopez de Arkautek, honako sailkapena emon eben: Oihane Perea (158 puntu), Xabier Igoa (142,5), Rikardo Gonzalez de Durana (139), Alberto Martinez Betto (134), Ainhoa Comas (132) eta Bingen Sainz (113,5).
Harkaitz Canok eta Juan Kruz Igerabidek Municheko artisten egoitza batean bizitakoaren testigantzea batu dabe
2011-02-11 15:46 Kulturea2009ko udagoienean Jaun Kruz Igerabidek eta Harkaitz Canok hainbat aste emon zituen Villa Waldberta artistentzako egoitzan. Bertan bizitakoak batu ditu Cervantes Institutuak gaztelaniaz, alemanez eta euskeraz argitaratutako Cuadernos de Villa Waldberta liburuxkak.
Emakumearen lekua literaturan aztergai 'Eztabaidak literatureagaz' programan
2011-02-11 14:26 jardunaldiakAurtengo bigarren hitzorduan, zezeilaren 15ean, arratsaldeko 19:30ean, emakumeak literaturan bete izan dauen lekua aztertuko dabe Marie Darrieussecq eta Arantxa Urretabizkaia idazleek. Moderatzailea, barriz, Idoia Jauregi kazetaria izango da, Radio Euskadiko kultura.com saioaren aurkezleetako bat.
Aurtengo Herri Urratserako kantua Berri Txarrak taldeak egin dau 'Laku bat munduan' leloa ardatz hartuta
2011-02-11 10:53 Euskerea berbagaiSustrai Colina bertsolariarenak dira berbak, Claire Lacarra (Izate taldearen kantarixa) kantuan agiri da eta Berri Txarrak taldeak atondu dau kantua doinuz.
Metro Bilbaok 'Titan Desert' argazki-erakusketea inaugurau dau
2011-02-11 10:01 KultureaIrudiak Zazpi Kaleetako geltokian egongo dira ikusgai -Mallonako igogailuaren korridorean- zezeilaren 23ra arte. Biharamunean Abandora helduko dira eta martiaren 9a arte han izango dira ikusgai. Ibilbidea Portugaleteko geltokian amaituko da, martiaren 10etik 20ra.
Deustu eta deustuarrak hurretik ezagutzeko aukerea
2011-02-10 16:12 BarriakDatorren astean aurkeztuko dabe hogeita bost minutuko Deustu: Sentimendu baten Jatorria / El Origen de un Sentimiento bideoa.
Euskal artisten hiru erakusketa, Bizkaia Aretoaren programazinoa hasteko
2011-02-10 14:25 KultureaUPV/EHUren Bizkaia Aretoaren inaugurazinoaren biharamunean, lehenengo hiru erakusketak zabaldu ditue, euskal ondareari buruzko ikuspegi moderno eta barritzailea emoten daben hiru bilduma. Paraninfoaren inaugurazinorako ekimena izateaz ganera, BizBAK, Bizkaia Arte eta Kultura programazinoko parte be bada.
Vendettak disko barriko singlerako extrak behar ditu
2011-02-09 11:35 MusikeaTalde nafarra Puro infierno bigarren diskoa preparetan dabil egunotan, eta zapatu honetan bertan, zezeilaren 12an, grabauko dabe lehenengo singlearen bideoklipa (Alerta) Tolosako Bonberenean.
Vana Gierig Group & Paquito D'Rivera izango dira 365 Jazz Bilbao programearen lehen protagonistak
2011-02-09 10:00 MusikeaAurten 365 Jazz Bilbao programearen hirugarren urtea izango da, herritarrei urte guztian jazz musikearen kontzertuen eskaintza iraunkorra eskaintzeko asmoz. Bilbao 700 Fundazinoak antolatuta, programeak lehengo helburuari eutsi deutso, hau da, jazzaren nazinoarteko kartela eskaintzea, kalidade handikoa eta prezio merkeetan.
'Gernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urte gogoan' proiektua aurkeztu dabe
2011-02-09 01:00 BarriakGernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urte gogoan asmo handiko proiektua da, bonbardaketen gaineko beste ikuspegi bat dokumental eran erakutsi gura deutsona Bizkaiko gizarteari eta euskal gizarte osoari, modu originalean eta parte-hartzearen bidez egindako ikuspegi bat. Filma hori aire-erasoak sufridu zituen udalerrietako gazteek 'eregiko' dabe, belaunaldien arteko topagune bat sortu, eta, holan, bizirik mantentzeko Bizkaiko eta Euskadiko memoria historikoa.
Pedro Lejarza: 'Piedadeko artearen neurketearen 52. urteurrena beteko da aurten'
2011-02-07 11:56 BarriketanMaiordomoa
2011ko Bilboko Aratusteetako sei lan finalistak aurkeztu ditue
2011-02-04 14:00Leonella, Txikiteros Carnavaleros, Como niño con zapatos nuevos, Buruz, Txapela Marx eta Bajo la triste luz de una farola kartelak dira Aratusteetako Kartel Lehiaketearen finalistak, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak gaur goizean ezagutzera emon dauenez.
Badator X. Break On Stage 2011
2011-02-03 17:18 MusikeaBreak On Stage jaialdiak 10 urte bete ditu eta urteurren hori ospatzeko, Jinjo Crew munduko breakdance talderik onena ekarriko dabe Bilbora. Apirilaren 9an, Bilboko Kasilla Kirol Gunean egingo da X. Break On Stage jaialdia.
Kepa Muruagaz eta Jose Fernandez de la Sotagaz abiatuko da San Blas egunean Bizkaiko Foru Liburutegiko 2011ko kultura egitaraua
2011-02-03 13:39 jardunaldiakGogoetarako eta sormena sustatzeko gunea dan Liburutegia zabalik dago aurten be interesdun guztientzako. 'Igaz 163.621 lagun pasau ziran Foru Liburutegitik eta Irakurketa Txokoak, Letrak eta Futbola eta erakusketek izan eben erantzuna ikusirik eta erabiltzaileen euren eskabideei erantzunez, aurten be egitarauan agiri dira bestelako barrikuntza batzukaz batera'.
Karlos Santistebanek irabazi dau Blas de Otero poesia lehiaketako euskerazko saria
2011-02-02 14:42 sariak-autortzakKarlos Santistebanek Oroimenaren lorratzak lanari esker eskuratu dau poesia lehiaketako euskerazko saria eta espainolezko atalean, barriz, Elena Roman Torresen Esta dichosa ansiedad domestica obrea saritu dau epaimahaiak.
Bilboko antzerki eta jantza Zirkuituaren hamargarren ekitaldia hasiko da asteon
2011-02-01 14:22 KultureaBizkaiko uriburuko auzoetara eroango ditue arte eszenikoak, bertoko zortzi konpainiaren eskutik. Zezeilaren 3an, eguenean, hasi eta apirilaren 14ra arte iraungo dau Bilboko Zirkuituaren egitarauak eta sarrerea librea izango da, helburu nagusia antzerkia auzoetara hurreratzea da eta.
Todorovicen 'Sasa' eta Haymannen 'I Shot My Love' filmak nagusi aurtengo Zinegoak Jaialdian
2011-01-31 11:32 BarriakPublikoak honako lanak saritu ditu: Elige Siempre Cara, Alfonso Cortes eta Juanjo Lopez (España, 2010). Lan horrek Fikzinozko edo Dokumental Laburmetrai Onenaren saria irabazi dau. Horrezaz gan, Bilboko Udalak emon dauen Lesbianismo eta Genero saria Difficult Love (Peter Goldsmid & Zanele Muholi) lanak jaso dau.
Expodistritok formato handiko aireko argazkien bidez, Bilbok azken 50 urteotan izandako eraldaketea erakutsiko dau
2011-01-28 13:51 KultureaBilbao, 50 urteko hiri eraldaketa Auzoetako atzoko eta gaurko irudiak formatu handiko aireko 20 argazkik (100 x 70 zm) osotutako bildumea da. Argazki horreek gure uriko zenbait leku erakusten ditue, orain 50 urte eta gaur egun.
'No me hagas daƱo' antzezlanagaz abiarazoko da Hurbiltasun Antzokia programea
2011-01-27 17:35 KultureaDonostia Hiria Antzerki Sariaren azken edizinoko lan irabazlea dan No me hagas daño antzezlana urtarrilaren 28an eta 29an, 20:00etan, egongo da ikusgai. Tanttaka-ren produkzino hau gure garaiko muntaketa bat da, Rafael Herreroren testuagaz eta Fernando Bernuésen zuzendaritzeagaz.
Tigrea untxi bihurtu da Txinan
2011-01-27 13:41 BidaideHistoriako migrazino-mobimenturik garrantzitsuenean sartuta egingo deutso harrerea Txinak 4709. urteari
Txinan, ez dago erdibidekorik. Herrialdea munduko bigarren potentzia ekonomiko izatera eroan dauen tigrearen orro basatia atzean itxi, eta munduko lurralderik jentetsuena, orain, untxiaren goxotasun eta berotasunera pasau da.