Lau euskal talde izango dira Tarregako Fira de Teatren
2011-09-06 12:03 KultureaMarkeliñe, Kukai, Deabru Beltzak eta Natxo Montero konpainiak Tarregako (Lleida) XXXI. Fira de Teatren izango dira Euskal Teatroa programearen barruan. Euskal antzerkia nazinoarteko merkatuetan sustatzeko plataforma ezin hobea bihurtu da Tarregako hitzordua, aurten, irailaren 8tik 11ra.
Ermuko Folkez Blai irailaren 9an hasiko da
2011-09-05 16:23 Musikea2011ko finalistak Tündra, Adarrots, La Banda Morisca, Lulavai, La Camerata Cervantina (Igazko irabazleak), Irtio eta Street Wings dira; talde konbidatuak, barriz, Adunia ermuarrak eta Las Migas Bartzelonako taldea.
Bizkaitarrak bikain Urruzuno lehiaketan
2011-09-05 11:36 sariak-autortzak2011ko txandan, 20 ikasleren lanak saritu ditue eta hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: bi gernikarrak Iker Miret Atxikallende eta Irene Ortiz Perez dira eta hirugarrena Ainhoa Vidal Gonzalez lekeitiarra. Bizkaitar sarituak aurtengo Urruzunon 6 izan dira danetara: Gernikako hiru ikasleez gan, Mallabiko (Garazi Mugarza), Arteako (Elena Bermudez) eta Abanto-Zierbenako (Lohitzune Ganboa).
Aurten, nabarmentzekoa da lehenengoz Abanto-Zierbenako gazte batek saria jaso dauela.
Bideo-jokorik barritzaileenak erakutsiko ditu HóPLAY jaialdiak Bilboko Alondigan
2011-09-02 14:39 kulturbizTeknologiak eta sorkuntzeak bat egingo dabe bigarrenez HóPLAY Bideo-jokoen Nazinoarteko Jaialdian, Bilboko Alondigan. Jokoak probetako guneak, berbaldiak, erakusketak eta tailerrak atondu ditue irailaren 2tik 18ra bitartean. Ganera, New Yorkeko Improve Everywhere talde ezagunak flashmob berezia antolatu dau hilaren 3an.
Morboa eta turismoa (I)
2011-09-01 15:46 BidaideLeku gehienetan izugarrikerien museoak edegi ditue. Nagasakin, esaterako, bonba atomikoak 1945eko abuztuaren 9ko 11:02an eragindako kalte bildugarriak museo baten batu dira. Eraikinaren kanpoaldean isiltasuna eta tristezia dira nagusi. Uriaren zaratarik ez da ailegetan hara. 66 urte baino gehiago dira bonbeak dana txikitu ebala. Leherketearen erdigunean monolito baltz batek 70.000 hildakoak gogoratzen ditu.
Igor Yebra, Dulce Pontes eta Josemi Carmona, aurtengo Getxo Folk jaialdiko protagonistak
2011-08-31 15:53 MusikeaAurtengo GetxoFolk jaialdirako beren-beregi sortutako ikuskizun bategaz hasiko da festiba. Izan be, Korrontzi eta Oinkari taldeek, Igor Yebragaz batera, Urratsa lan barria aurkeztuko dabe. GetxoFolk irailaren 8an hasi eta 11n amaituko da.
Zahartzaroari aurrez aurrez begiratuko deutso aurten GetxoPhotok
2011-08-30 17:52 KultureaAurten, GetxoPhotok zahartzaroari aurrez aurre begiratuko deutso, Fank Kalero komisarioak prentsaurrekoan azpimarratu dauenez. Hogei bat egilek zahartzaroaren ganeko ikuspuntua azalduko dabe euren lanen bidez, irailaren 1etik 30era bitartean. Erakusketak Ereagako hondartzatik Algortako Portu Zaharraren ardatzean zehar atondu dira.
Jokin Aspuru: 'Aurten, barrikuntza lez, itsasoan, ur ganean irudi batzuk ipiniko doguz'
2011-08-29 12:55 BarriketanGetxoPhotoko zuzendaria
Telmo Esnalen 'Urteberri on, Amona! irailaren 30ean estreinauko da
2011-08-25 11:09 BarriakAupa Etxebeste! estreinako lan luzeak lortutako arrakastearen ondoren, Telmo Esnal errealizatzaile zarauztarrak lan barria osotu dau, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi Sailean lehiatuko dana.
Txinan bizikletak nagusi barriro be
2011-08-23 15:40 BidaideGaur egun garraiobiderik popularrena da bizikletea eta adituen kalkuluen arabera, 130 miloe bizikleta inguru ibiliko dira Txinan, kotxeak baino 30 miloe gehiago.
'The Tree Of Life' filmak irabazi dau Fipresci saria
2011-08-22 11:37 Barriak59. Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiak Zinematografiako Kritikarien Nazinoarteko Federazinoak banatzen dauen Fipresci saria Terrence Malick zuzendariaren The Tree Of Life filmak irabazi dauela iragarri dau. Garaikurra irailaren 16an egingo dan zinemaldiko hasiera ekitaldian banatuko dabe.
Uxue Apaolaza: 'Narrazinoen bidez adierazo nahi diran zalantza, obsesino eta bildurrak dira elementurik autobiografikoenak'
2011-08-22 10:35 BarriketanIdazlea
Artea eta jazza buztartuz, 'Guggenheim Bilbao Gauak' abuztuaren 23tik 26ra
2011-08-19 11:43 MusikeaAbuztuaren 23an, Edward Perez-ek emongo deutso hasierea egitarauari. Perez New Yorkeko giroan kontrabaxu-jotzaile garrantzitsuenetakoa da eta Jazz Times eta Tomajazz moduko aldizkariek goraipatu egin dabe haren soinuagaitik. Musikagilea be bada, eta beragaz izango da bikote parebako bat: Eygeny Lebedev, etorkizun handiko piano-jotzailea, eta Ziv Ravitz, bateria-jotzaile bikaina.
2011ko Aste Nagusiko Txupinerea eta Pregoilaria aurkeztu ditue jentaurrean
2011-08-18 15:25Mekauen konpartsakidea Patrizia Lezama da aurtengo txupinerea. Eta Bilbao-New York-Bilbao eleberriari esker Bilboren izena munduan zabaldu dauen Kirmen Uribe, barriz, pregoilaria.
AlhóndigaBilbaon umorezko antzerki aste bat izango da Aste Nagusian BBKren laguntzinoagaz
2011-08-18 12:32 KultureaAurtengo Aste Nagusian, AlhóndigaBilbaok antzerkirik freskoena berreskuratuko dau, izan be, zortzi lan aurkeztuko ditu; lan guztien arteko lotunea umorea izango da.
Santa Elena egunean, sarrerea doban Bilboko Arkeologi Museoan
2011-08-17 15:49 kulturbizAbuztuaren 18an, arkeologoen patroia dan Santa Elena egunean, Bilboko Arkeologi Museoan doban izango da sarrerea. Museoko arduradunek jakinarazo dabenez, publikoarentzat bisita gidatu bi izango dira
Jackson Brownek Jabier Muguruzaren disko barrian parte hartu dau
2011-08-17 11:51 MusikeaBikote bat izenburuko diskoa, Jabier Muguruzaren 11. diskoa, Resistencia diskoetxeak kaleratuko dau.
Pakea Bizkaia etxerako bidean
2011-08-16 12:06Pakea Bizkaia belaontzia Placentia herrian egon zan joan zan astean Sabino Lauzurika ikertzaileak orain dala urte batzuk hasitako hartu-emonak indartzeko asmoagaz.
Glenn Close aktore ezagunak jasoko dau Zinemaldiko Donostia Saria
2011-08-12 14:25 BarriakGlenn Close aktore ezagunak jasoko dau aurtengo Zinemaldiko Donostia Saria. Ekitaldia irailaren 18an izango da, 21:30ean, Kursaalean. Saria batzeaz gan, aktore estadubatuarrak Rodrigo Garciak zuzendutako Albert Nobbs filma aurkeztuko dau. Close ibilbide luzeko aktorea da. George Roy Hillen The World According to Garp izan zan bere lehenengo lana.
Euskal folkaz, kirolaz eta gastronomiaz gozetako egitarau ederra, Bilboko Aste Nagusian
2011-08-11 15:49 kulturbizEuskal Herriko folkak, kirolak eta gastronomiak leku berezia izango dabe aurten be Bilboko Aste Nagusian. Ehun ekitalditik gora antolatu ditue. Jaietako Saileko Itziar Urtasunek prentsaurrekoan nabarmendu dauenez, Bilboko Aste Nagusia gure folklore eta kirolaren erakusleiho garrantzitsuenekoa izango da aurten bere.

















