Bilboko Udal Txistulari Bandeak eta Naroa Intxausti sopranoak Santa Zezeilia ospatuko dabe Iurretan eta Bilbon
2011-11-22 11:38 MusikeaKontzertuak, gaur martitzena 22an, Mikel Arkanjelu Deuna Iurretako Eleizan (19:30ean) eta bihar, eguaztena 23an, Bilbon, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan, 20:00etan, izango dira. Bi kontzertuetarako sarrerea librea izango da jarleku guztiak bete arte.
Sentimenduen epikea dakar Berri Txarrak taldeak 'Haria' disko barrian
2011-11-21 14:55 MusikeaBerri Txarrak taldeak Haria disko aurkeztu dau, prentsaurrekoan. Hamabi kanta ditu nafarren zazpigarrenak, Kaiowas etxeagaz kaleratu daben lehenengoa. Zezeilean hasiko dira lan barria zuzenean eskaintzen Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre.
Rakel Elu: 'Emakumeen Kontseiluan, emakume gazteen presentzia ez da hainbestekoa'
2011-11-21 11:38 BarriketanOndarroako Bardintasun batzordeburua
Aingeru Epaltzak 'Yo que fui rey de Navarra' kaleratu dau, Ttarttalo argitaletxearen eskutik
2011-11-21 11:37 KultureaAingeru Epaltzak Yo que fui rey de Navarra liburua aurkeztu barri dau, Ttarttalo argitaletxearen Abra bilduman. Angel Errok itzuli dau gaztelaniara nobelea, izan be, 2009an kaleratutako Izan bainintzen Nafarroako errege (Erresuma eta Fedea II) lanaren itzulpena da.
The Sparteens taldeak 'Bi doberman beltz' umoretsua kaleratu dau
2011-11-18 15:48 MusikeaThe Sparteens taldeak Bi doberman beltz diskoa aurkeztu dau egunotan, Donostian. Negu Gorriak taldearen abesti ezaguna 60ko hamarkadako estilora eroan dabe, twist eta guateke doinuz. Daborduko hasi dira lana aurkezten, hurrengo hitzordua Andoainen izango da, zemendiaren 19an, gaztetxean; eta hurrengoa, Durangoko Azokan, abenduaren 5ean.
Existiduten ez diran miloeka lagun (eta II)
2011-11-18 14:04 BidaideRajirak sei urte ditu, eta PBKOJP gobernuz kanpoko erankudeko haurtzaindegian irakurten ikasten dabil. Gurasoek sei seme-alaba ditue, eta bat bera be ez dago inongo erregistrotan. Ez dira existiduten. Calcuttatik mila kilometro baino gehiagora, historia bera topau dogu. Thailandiako iparraldean, Arphaek daukan gauzarik baliotsuena nortasun agiria da.
Euskal Kulturearen XIII. Jardunaldiak barritasunez betetako programeagaz datoz
2011-11-16 16:58 jardunaldiakUdalerriko hainbat alkartegaz eta ekimenakaz (Bizarra Lepoan, Albe, Sendi, Egizu, UK aldizkaria, euskaltegiak eta Itxartu Dantza Taldea) alkarlanean Getxoko Udalak antolatu ditu Euskal Kulturearen XIII. Jardunaldiak mota guztietako publikoarengana heltzeko.
'Zerutik sua dator!' dokumentala estreinau dabe
2011-11-16 14:32 BarriakEgoitz Rodriguez zinemagile galdakaoztarraren Zerutik sua dator! dokumentala estreinau dabe, Zinebi jaialdian. 1937ko bonbardaketak bizi izan ebenen esperientziak jaso ditue, belaunaldi barrien partaidetzeagaz.
Gartxot Itzaltzuko bardoaren istorioa zinema-aretoetan, barikutik aurrera
2011-11-16 10:34 BarriakGartxot, konkista Aitzineko konkista animazinozko filma barikuan, zemendiaren 18an izango da Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko zinema-aretoetan. Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi dira zuzendariak, eta musikea Benito Lertxundik sortu dau.
Getxoko Komiki eta Manga Azokeak hamar urte beteko ditu aurten
2011-11-15 14:03 KultureaHamar urte beteko ditu aurten Getxoko Komiki eta Manga Azokeak, Bilbon egindako aurkezpenean adierazo dabenez. Mahai-inguruak, berbaldiak, erakusketak eta beste makina bat ekitaldi atondu ditue Areetako Geltokia plazan, zemendiaren 25etik 27ra bitartean.
Igor Calzada: 'Euskal Hiria euskotarrok erabagiten doguna izango da, kontzeptu edegia da'
2011-11-14 12:36 BarriketanIkertzailea eta irakaslea
Bilboko Kontsuladuaren 500 urteko historia batu dabe Itsas Museoan
2011-11-11 14:47 KultureaDokumentu zahar, margolan, maketa eta errepliken bidez, 1511tik gaur arte Bilboko Konsuladuak eta haren ondorengoa dan Merkataritza Ganbareak egindako ibilbidea aztertzen da. Itsasadarraren garapenean eta Bilboren arima komertzialaren sorreran erakunde horrek euki eban garrantzia azpimarratzen da, batik bat. Urtarrilaren 8ra arte egongo da erakusketea Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.
'Idazleakaz' programeak Bizkaiko idazle zaharrak ikastetxeetara hurreratuko ditu
2011-11-11 14:12 kulturbizIrakurteko zaletasuna gazteen artea sustatzea dau helburu Idazleakaz programeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Idazleen Alkarteak alkarlanean bultzatu dabena. Kulturako foru diputadu Josune Ariztondok eta Ander Iturriotz EIEko presidenteak aurkeztu dabe ekimena, Bilboko Foru Liburutegian. Eurekaz batera, Jasone Osoro eta Edorta Jimenez idazleak izan dira.
Juan Javier Basterrecheak dohaintzan emon deutso bere liburu-bilduma pribatua UPV/EHUri
2011-11-11 10:23 kulturbizDohaintzan emondako funtsen artean, Erdi Aroko eta Errenazimentuko faksimileen atala nabarmentzen da. Atal horrek 300 ale inguru ditu, horreek guztiak Europako lantegi nagusietan miniatu eta kopiatuak. Funts horri esker, UPV/EHUko Biblioteka faksimile-erreprodukzinoen edukitzaile onenetakoa (onena ez bada) izatera pasau da espainiar estadu osoan.
Koldo Bravo Goñik 'La Behobia, Cronica de un desafio' nobelea aurkeztu dau
2011-11-10 14:46 KultureaKoldo Bravo (Egia, 1961) donostiarraren bigarren eleberriaren izenburua da La Behobia, Cronica de un desafio, gazteleraz idatzia. Atzo aurkeztu eban Donostian fikzinozko eleberria baina bere esperientzian oinarritutakoa; lehenengo aldiz Behobia-Donostia lasterketan parte hartzea erabagiten dauen gizonezko baten inguruko istorioa baita.
Henry Lopezek zuzendutako 'A hard day's night' filmak irabazi dau ZinebiExpress
2011-11-10 12:07 BarriakDanetara, 21 taldek hartu dabe parte Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldiak, Zinebi 53k, antolatu dauen ZinebiExpress, 48 ordutan errodautako film laburren lehiaketan, PreZinebi izenez ezagutzen dan jaialdiaren aurreko jardueren barruan.
Mariasun Landa idazleak jasoko dau 2011ko Dabilen Elea saria
2011-11-09 17:34 sariak-autortzakMariasun Landa idazleak jasoko dau 2011ko Dabilen Elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren barruan. Hitzordua zemendiaren 10ean izango da, 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Idoia Noble itzultzaile eta interpreteak gidatuko dau ekitaldia, eta Joxan Goikoetxeak jantziko dau musikaz.
Iñaki San Martin argazkilariaren 'Apur batean soka dantza' erakusketea inaugurauko da gaur Gernika-Lumon
2011-11-09 11:27 KultureaApur batean soka dantza erakusketea gaur, hilak 9, inaugurauko dabe Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Erakusketea 2012ko urtarrilaren 29ra arte egongo da ikusgai, eta soka jantzearen irudiak batzen dituan kolorezko 43 argazkik osotzen dabe.
'Nemekitepa' pelikularen filmazinoa martxan honezkero
2011-11-07 17:51 Barriak2008ko La máquina de pintar nubes filmaren ostean, Patxo Telleríak eta Aitor Mazok zuzendutako Nemekitepa luzemetraiaren filmazinoa gaur, zemendiak 7, hasi da.
Juan Kruz Igerabidek 'Tanta baten istorioa' liburua plazaratu dau
2011-11-07 17:48 KultureaJuan Kruz Igerabidek Tanta baten istorioa liburua aurkeztu dau, 4 urtetik gorako irakurleeentzat, Ttarttalo argitaletxeagaz. Ilustrazinoak Lorena Martinez Oronozek egin ditu. Igerabidek sortutako istorioaren protagonista nagusia tanta bat da, ur tanta ibiltari bat.



























