'Udaberririk ankerrena' komikian gerra eta gerra osteko kontuak jorratu ditu Unai Iturriagak

Bizkaie! 2011-12-01 14:53   Kulturea

Unai Iturriagaren gidoiagaz eta Alex San Vicenteren marrazkiakaz Elkarrek argitaratu dau lana. Memoria historikoa berreskuratzea helburu dauen Durango 1936 kultur elkarteak komikia aukeratu dau Gerra Zibilaren memoria historikoa gordetzearen garrantzia gazteei helarazoteko bitarteko moduan.

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian asteon aurkeztu dabe Udaberririk ankerrena lana Unai Iturriaga gidoigileak, Alex San Vicente marrazkilariak, Elkar argitaletxeko Xabier Mendigurenek eta Durango 1936 alkarteko Maria Gonzalezek.

Unai Iturriagaren gidoiagaz eta Alex San Vicenteren marrazkiakaz Elkarrek argitaratu dau lana. Memoria historikoa berreskuratzea helburu dauen Durango 1936 kultur elkarteak komikia aukeratu dau Gerra Zibilaren memoria historikoa gordetzearen garrantzia gazteei helarazoteko bitarteko moduan. Edozelan be, komikia gazteei baina baita gazteak ez diranei be zuzenduta dagoala azpimarratu dabe aurkezpenean.

Alkarteak egindako proposamena pozik hartu ebala adierazo dau Unai Iturriagak. Gerrea eta gerraostea landu ditu eta galtzaileen bandoan egoteak zer suponiduten eban ume biren begietatik kontau dau Udaberririk ankerrena honetan. Tropa faxistak Intxortako frontearen kontrako azkeneko erasoaldiari ekiteko dirala, 1937ko udabarrian, aititagaz Durangora bidean doazen Mari eta Martin neska-mutikoak dira Udaberririk ankerrena laneko protagonista.

Sasoiari buruzko dokumentazinoa Gerediagak helarazo deutsola azaldu dau Iturriaga gidoigileak.

Aurretik Xabiroi aldizkarirako jardun izan dabe Iturriagak eta Alex San Vicente marrazkilariak, baina oraingo honetan oso bestelakoa izan da kontau daben istorioa. Marrazkilariak azpimarratu dau urte hareeetako giroa transmitidu gura izan dabela eta zeregin horretan tonua aukeratzea izan dala gatxena.

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza (Durango, 1974), bertsolaria, euskal idazlea eta euskal abeslaria da. Bertsolaritzan, hiru aldiz izan da Bizkaiko txapeldun. Ezagunak izan dira Igor Elortza lagunagaz izandako finalak. Musika arloan, Igor Elortza eta Josu Zabalagaz batera 7 Eskale eta Gu ta gutarrak taldeak osotu zituan. Hainbat liburu be kaleratu ditu, besteak beste, Berandu da gelditzeko (Susa, 1999) eta honako hau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu