Click panpinez egindako 'Troia' erakusketea edegi dabe Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2011-11-30 14:53   Kulturea

Playmobilen click-ez egindako Troia erakusketea edegi barri dabe Bilboko Arte Berreginen Museoan. Erakusketea umeei zuzenduta dago batez be, eta urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik, euron Gabonateko oporrekaz bat eginez. 10.000 pieza inguru erabili ditu Berreginen Museoak Troiako Gerrako ziklo epiko handiaren lau une azaltzeko.

Playmobilen click-ez egindako Troia erakusketea edegi barri dabe Bilboko Arte Berreginen Museoan. Erakusketea umeei zuzenduta dago batez be, eta urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik, euron Gabonateko oporrekaz bat eginez. 10.000 pieza inguru erabili ditu Berreginen Museoak Troiako Gerrako ziklo epiko handiaren lau une azaltzeko. Parisen epaiketea, Helenaren bahiketea, Hektor eta Akilesen arteko burrukea eta Troiaren deuseztapena dira aitatutako laui atalak.

Istorio mitologiko laburra be eskainiko dabe erakusketan; holan, helduek dioramatan Troiaren istorioa ikusi eta umeei kontetako aukerea eukiko dabe. Dioramek urrian museoak inaugurau eban Greziar simmetria erakusketeagaz loturea dauke. Parisen epaiketea diorama horretan historiako lehenengo edertasun lehiaketea izan daitekena azaltzen da, izan be, edertasuna antxinako arteak gehien landutako gaietakoa izan zan. Eszena hori azaltzeko jatorriz bainujantziz agertzen diran clicken irudiak erabili behar izan dira, izan be, Playmobilek ez dau-eta persona biluziak egiten. Irudiak, beste bilduma batzuetako piezakaz erabili dira, Hera, Atenea eta Afrodita jainkosak modu egokian irudikatzeko.

Helenaren bahiketea eszeneak Troiako gerrearen zergaitia erakusten dau. Hektor eta Akilesen arteko burrukua dioraman, Hektor, Troiako Priamo erregearen semearen istorioa erakusten da. Azkenengo irudiak Troiaren deuseztapena zelan pasau zan azaltzen dau.

Tailerrak

Abenduaren 27an, 28an eta 29an, 10:00etatik 13:30etara, 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerrak eskainiko dira, euskeraz. Tailerren izenburuak Pergamotik paperera, Heroiekaz bidaian eta Landara galantak izango dira. Umeek artean eta kulturan modu atseginean eta didaktikoan sartzeko aukerea izango dabe. Izena emoteko epea abenduaren 13an hasiko da, Mirasol kondearen kaleko 2an, Museoaren egoitza administratiboan, hain zuzen be. Tailerretan parte hartzeko, ume eta egun bakotxeko 3 euro ordaindu beharko dira.

Beste jarduera batzuk be antolatu ditu Berreginen Museoak: helduentzako itzal txinatarren ikuskizuna, abenduaren 30ean, 19:00etan; eta, urtarrilaren 3an eta 4an, 18:00etatik aurrera, Imaginart taldearen Sensacional ikus-entzunezkoa, 18 hilabetetik 3 urtera bitarteko umeeentzat.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu