Guggenheim Bilbao Museoak Mona Hatoumen, Doris Salcedoren, Liam Gillicken eta José Manuel Ballesteren lanak eskuratu ditu
2011-10-10 15:31 KultureaMona Hatoumen Gure etxea (Home, 1999), eta Doris Salcedoren Titulurik gabea, 2008 lanak Guggenheim Bilbao Bildumea osotzeko eskuratze-ildo estrategiko barri baten adibide dira: eskuratzeen eremu geografikoa zabaldu nahi dau Museoak, AEBko eta Europako arteaz harago. Horreez gan, dohaintzan emondako lau lan gehitu jakoz Guggenheim Bilbao Bildumeari.
V. Mangamore Jaialdiak Japoniako kulturearen euskal erdigune bihurtuko dau Amorebieta-Etxano
2011-10-10 13:54 jardunaldiakV. Mangamore Jaialdia udalerriko Zelaieta Zentroan egingo da eta programazino ludiko, ikusgarri eta dibertigarria aurkeztuko dau, bai zaletuei zein Manga eta Animea hurragotik ezagutu nahi daben guztiei, kulturearen arlo horreekaz lotutako hainbat jarduera eskainiz, tailerrak, musika- eta jantza-ekitaldiak, lehiaketak, berbaldiak, Cosplay erakustaldiak, etab.
Uxue Alberdik eta Alaia Martinek irabazi ditue G-puntua txapelketako azkenengo final zortzirenak
2011-10-10 13:07 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketearen final zortzirenetako fasea astegoienean amaitu da. Zapatuan, Lasarte-Orian egin zan saioan Uxue Alberdi lortu zituan puntu gehien; eta, domekan, Irunen, Alaia Martin izan zan irabazlea.
'Hiri hartan izan zen' izenburukoa da Mikel Markezen lan barria
2011-10-07 16:45 MusikeaHiri hartan izan zen, oso lan beroa eta atsegina da, kantariaren ofizioa duintzen dauen disko bikaina. Grabazinoan, besteak beste, Pello Ramirez eta Arkaitz Miner, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi izan ditu lagun.
Brancusi eta Serraren arteko alkarrizketea dakar Guggenheim Museoak
2011-10-07 15:38 Kulturea2012ko apirilaren 15era arte egongo da Bilbon eskultore ezagun bien ganeko erakusketea, museoaren bigarren pisuan. Eskulturearen alorrean aintzindari izan dira Constantin Brancusi eta Richard Serra eta, 50 piezaren bidez, bien ibilbidea erakusteaz gan, alkarren arteko hartu-emonetan be sakontzen dau Guggenheim Museoak.
'Orbelak airez airez' gida didaktikoa eta kanta bildumea aurkeztu ditue Basaurin
2011-10-06 18:01 kulturbizOrbelak airez aire gida didaktikoa eta kanta bildumea aurkeztu dabe gaur Basauriko udaletxean. Ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Euskara zuzendari Miren Dobaran izan da, eta beragaz batera, Basauriko alkate Andoni Busquet, Labayru Ikastegiko Adolfo Arejita, Juan Carlos Irizar Galdakaoko Udal Bandako zuzendaria eta Bixente Zelaia informatzailea. Aurkeztutako materiala Zuztarretik ahora! proiketuaren barruan dago.
Joxean Agirre kazetari eta idazle azpeitiarrak 'Zwei Frauen' nobelea argitaratu dau
2011-10-06 14:02 KultureaJoxean Agirrek Zwei Frauen (bi emakume) liburua aurkeztu barri dau Elkar etxeagaz. Augustin Zubikarai bekeari esker idatzi dau nobelea kazetari eta idazle azpeitiarrak. Fikzinoaren eta saiakerearen mugan dabilen testua da Zwei Frauen, lau atalatean banatuta, idazkera malgu eta irakurterrazean.
Udal Musika Bandea eta Txistulari Bandea Bilboko publikoaren aurrean azalduko dira denporaldiari hasierea emonaz
2011-10-05 11:31 MusikeaEuskaldunako A1 Aretoan eta A3 Aretoan eskainiko diran emonaldien denporaldi barri hau (astelehen eta eguaztenetan, 20:00etatik aurrera) barrikuntza erakargarriz betetako 11 kontzertuk osotuko dabe. Zikloaren hasieran omenaldia egingo jake euskal musikako hiru klasikori: lehenengo kontzertuak Eduardo Gorosarri organu-jotzaile eta musikagilea omenduko dau gaur, hilak 5, A1 Aretoan.
Cumbia musikea sakonean ezagutzeko berbaldiak, proiekzinoak eta kontzertuak atondu ditue Bilbon
2011-10-04 14:16 jardunaldiakCumbia YA! jaialdia antolatu dau BizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura ekimenak, urriaren 13tik 15era bitartean. Musika genero horrek Latinoamerikako nortasunaren elementu nagusi lez daukan garrantzia erakutsiko dabe Bilbon, jardunaldi, mahai-inguru, hitzaldi, dokumental eta kontzertuen bitartez. Cumbiaren fenomenoa musikearen alderditik aztertzeaz gan, arlo sozio-antropologikoa be jorratuko dabe.
UPV/EHUko Kepa Korta irakasleak hizkuntzeari eta komunikazinoari buruzko lana argitaratu dau John Perrygaz batera
2011-10-04 12:55 kulturbizLiburuan, Kortak eta Perryk hiru ideia nagusitan oinarritutako teoria landu dabe; hiru ideiak honako honeek dira: gauzak berbakaz egiteko modu bat da hizkuntzea; erabilten doguzan adierazpenen esanahiak eta horreen bidez egiten doguzan esaldien edukiak giza asmoetatik eratorten dira; eta hizkuntzea beste faktore batzuekaz konbinetan dogu, geure komunikazino helburuak lortzeko.
Rosa Regás eta Jordi Esteva idazle katalanak, 'Eztabaidak literatureagaz' zikloko hurrengo konbidauak
2011-10-03 15:47 jardunaldiakRosa Regás eta Jordi Esteva idazle eta bidaiari handiak izango dira Eztabaidak literatureagaz zikloko hurrengo gonbidauak. Oraingoan, Jon Arretxe idazlea izango klkarrizketearen gidaria. Literaturea eta bidaiak izango ditue berbagai. Hitzordua urriaren 4an da, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Arratierea ikasteko aukerea Igorren
2011-10-03 15:42 Euskerea berbagaiZertu Kultur Alkartearen ekinbidez, Ganoraz Arratiako Euskara Taldearen eta Igorreko Udalaren babesagaz, Arratiera tailerrean parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko epea zabalik dago; horretarako azken eguna urriaren 12a izango da.
Cristobal Aguilók egin dau Durangoko 46. Azokea iragarriko dauen kartela
2011-10-03 14:21 KultureaIrabazlea Cristobal Aguiló Dominguez da. Murtziarra da. Diseinatzaile grafikoa da ikasketaz eta lanbidez. Gaur egun Murtziako publizidade agentzia bateko lanak, freelance lanakaz buztartzen ditu. 2011n, Durangoko Azokaz harago, lau kartel lehiaketa irabazi ditu: Cartagena eta Miguelturrako (Ciudad Real) ihauterietakoak eta Badajoz eta Soriako San Juan jaietakoak.
Asier Altuna: 'Bertsolaritzeak eta zinemak antzekotasun handiak ditue'
2011-10-03 12:25 BarriketanZinemagilea
Bilboko Barreak liburu bi aurkeztu ditu, 'Las recetas de el comidista' eta 'Ultraviolencia'
2011-09-30 15:48 kulturbizLas recetas de el comidista, Mikel Lópezena eta, Ultraviolencia, Miguel Noguerarena, liburuak aurkeztu ditue Bilboko Barrea azokan, Bilboko Arenalean. Ganera, liburuek aitabitxi bereziak izan ditue, David de Jorge sukaldari eta Borja Cobeaga zinemagilea. Umorea osagai nabarmena da lan bietan
Telmo Esnalen 'Urte berri on, amona!' komedia baltza, zinema-aretoetan
2011-09-30 11:23 BarriakDonostiako 59. Zinemaldian izan ostean, zinema-aretoetara ailegau da Urte berri on, amona!, Telmo Esnalen pelikula barria. Zuzendari zarauztarraren komedia baltzak kritikearen eta publikoaren harrera ona euki eban Zinemaldian. Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola eta Pedro Otaegi aktore ezagunak dira protagonista nagusiak.
'Bizien gaubeilan' liburuan hurreko istorioak dakarz Txilikuk
2011-09-30 02:00 KultureaHogeita hiru istoriok osotzen dabe Bizien gaubeilan liburua, oso hurrekoak diran istorioak; pasadizo kutsua dabe zarauztarrak lehenengo personan idatzitako istorioek.
e-Mintza aurkeztu dabe, komunikazinoa errazteko dobako aplikazinoa
2011-09-28 11:35e-Mintza mintzamen elektronikoa da euskeraz. Programa hau doban hartzen da Internetetik, eta merkatuko ohiko edozein tabletatarako dago diseinauta. Gainera, erraz-erraz personalizau daiteke: hizkuntzea, ezaugarriak, testuak, irudiak, bideoak edo soinuak, erabiltzailearen preminen edo interesen arabera.
Urriaren 6an hasiko da 'BLV – ART' kultur programea Bilbon
2011-09-27 17:42 kulturbizBilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala kaleak abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko dira barriro be Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, inguruko zenbait kultur agentegaz alkarlanean, antolatutako BLV-ART programearen edizino barriagaz. Programea, auzo horreen garapenerako eta barriztapenerako kulturaren aldeko apustua egiten dauen Plan Bereziaren barruan dago.

























