Bizkaiko hamaika herritan ikusi ahal izango dira Ertibil arte lehiaketako obra aukeratuak
2011-05-26 15:47 KultureaErtibil erakusketa ibiltarirako aukeratutako hogei lanak, hiru irabazleak eta 17 hautatuak, ikusgai dagoz Bilboko Errekalde Aretoan eta datozan asteetan Bizkaiko beste hamar herritan be egongo dira.
13 artistak 25 egitasmo aurkeztu ditue Bilbo Zaharreko merkataritza lokalak graffitiz apaintzeko
2011-05-26 15:01 jardunaldiakEpaimahaiak Sebastián Velascoren, Nuria Serranoren eta Alfonso Álvarezen zirriborroak aukeratu ditu, eta Alain Astolak aitamen berezia jaso dau.
Mundu osoko sorkuntzarik barritzaileenek bat egingo dabe ACT jaialdian
2011-05-26 13:02 KultureaMundu osoko artistek bat egingo dabe ACT Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdiaren inguruan. Zortzi urteko ibilbidea dauka festibalak, eta ideia eta bizipen artistikoen trukerako espazio bihurtu da. Sorkuntza barriak, egitasmo barritzaileak, azken batean, ohikoak ez diran proposamenak aurkeztuko ditue Bilbon eta Barakaldon bagilaren 1etik 4ra bitartean.
Badator 'Eman giltza - ¡Hablale, escuchale!' euskerea familia bidez transmitiduteko kanpainea
2011-05-26 12:50 Euskerea berbagaiBizkaiko ia 16.000 familiak jasoko daben 'Eman giltza - ¡Hablale, escuchale!' lemapeko kanpainearen helburua, euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteak dauen garrantzia nabarmentzea da.
Literaturiak euskal letren gune bihurtuko dau Larrabetzu bagilaren 3tik 5era bitartean
2011-05-25 15:31 KultureaAurten be, bagileko lehenengo astegoienean, Larrabetzu euskal idazle, irakurle, antzerkigile eta musikazaleen topagune bihurtuko da, Literaturia ekimenaren eskutik. Liburu aurkezpenekaz hasiko dabe aurtengo egitaraua, bagilaren 3an.
Happy Morgue talde bilbotarrak lehenengo diskoa kaleratu barri dau
2011-05-24 17:26 MusikeaHappy Morgue talde bilbotarrak euren izen bereko diskoa kaleratu barri dau, hirukotearen lehenengoa. Hamalau kantako diskoa atondu dabe Imanolek, Aitorrek eta Txumik. Grabasonic estudioan grabau dabe, Ivan Corcueraren gidaritzapean.
The Twilight Singers, Les Savy Fav, Japanese Voyeurs eta Enkore, Bilbao BBK Liveko azkenengo nobedadeak
2011-05-24 15:19 MusikeaLau talde gehitu dira Bilbao BBK Live jaialdira: The Twilight Singers, Les Savy Fav, Japanese Voyeurs eta Enkore. Festibalaren antolatzaileek jakinarazo dabenez, horreekaz aurtengo kartela itxita dago. Bilbao BBK Live Kobetamendin egingo da, garagarrilaren 7tik 9ra bitartean.
'On Kixote' berezia taularatuko dabe Gallartan, herriko aktoreak, artistak eta musikariak partaide dirala
2011-05-24 14:44 KultureaMaite Agirrek zuzenduko dau egitasmoa eta udan gauza bera egingo dau Mexikoko Zacatecas herrian, lana hango errealidadera egokituta
¿Es usted, también, Don Quijote? Zu ere On Kixote? titulupean, Agerre Teatroak eszenaratze esklusiboa atondu dau Gallartarako. Maite Agirreren testua Cervantesen lan klasikoan inspirauta badago be, zertzelada esanguratsuen bidez, burdinaren euskal industriaren motorra izan zan Bizkaiko eskualdearen hist.oriara egokitu dau egileak
Lekeitioko 34. Euskal Zine Bilerak lanak bialtzeko epea edegi dau
2011-05-24 14:11 BarriakZemendiaren 29tik abenduaren 3ra bitartean egingo da aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilera, eta daborduko lanak bialtzeko epea edegi dabe antolatzaileek. Filmak jasoteko azkenengo eguna irailaren 9a izango da.
Getxoko Udalak 'Mertzerian ere euskaraz' kanpainea jarri dau martxan
2011-05-23 15:51 Euskerea berbagaiGehi Euskara Merkataritzara egitasmoaren harira dator kanpaina hau. Orain urte batzuetatik hona udalerriko merkataritzearen hainbat sektoretan euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz dago martxan egitasmoa, harategi, arrandegi, okindegi eta kirol-dendetan, besteak beste.
Emigrazino txinatarraren erradiografia (II)
2011-05-20 15:39 BidaideBizkaie!-k ikusi ahal izan dauenez, persona batzuk diru partida handiak lortzen ditue benetako agiriak iruzur eginez eskuratuz. Agiriok etorkin txinatarrentzako dira, egin ez dituen ikasketen ziurtagiriak, hain zuzen be. Holantxe funtzionetan dau herriaren erdiguneko eskola batek.
Bizkaiko udalerrietako hizkuntza-politiken ganeko datuak aurkeztu ditu Kontseiluak
2011-05-20 12:13 Euskerea berbagaiEuskal Herriko 116 udalerritako hizkuntza-politikak aztertu ostean, Kontseiluak Bizkaian neurtutako udalerrien irakurketa orokorra eta Bilboko Udalaren datuen barri emon eban prentsaurrekoan.
Dana prest Ondarroan Boga! egiteko
2011-05-19 14:44 Euskerea berbagaiOndarroan ospatuko da aurtengo Ikastolen Ibilaldia, maiatzaren 29an, eta adin eta gustu guztietako jentea erakarriko dabelakoan dagoz antolatzaileak, Bilbon egindako aurkezpenean azaldu dabenez: Era guztietako parte-hartzaileak asetuteko jarduerak eratu doguz, adierazo dau Jaione Peña 2011ko Ibilaldiko dinamizatzaileak.
Juan Mari Lekuona zanaren liburutegia Oiartzungo herriarentzat izango da
2011-05-19 14:29 Euskerea berbagaiDaborduko, Oiartzungo Udala Juan Mari Lekuona zanaren liburutegiaren jaubea da, Udaleko Kultura sailak eta Lekuonaren familiaren arteko hitzarmenari esker.
Juan Carlos Eguillor zana gomutatzeko omenaldi festa batera joateko deia egin dabe haren lagun eta senideek
2011-05-19 13:01 sariak-autortzakLagun eta senide talde batek Juan Carlos Eguillor marrazkigilea -pasa dan martiaren 21ean Madrilen hil zana- gomutatzeko ekitaldi herrikoi bat antolatu dau. Omenaldia maiatzaren 25ean izango da, festa giroan, 19:30ean hasita, AlhondigaBilbaon.
Xutik! talde lapurtarra bazterrak harrotzeko prest dator 'Mukaki zpirit' disko barriagaz
2011-05-18 15:47 MusikeaAlaitasunaren eta pasibotasunaren kontrako diskoa aurkeztu dau Bilbon Xutik! taldeak. Kamalau kanta eta kolaborazino ugaridun lana da Mukaki zpirit (Baga-biga), lapurtarren lehenengo proiektua.
Ipar Koreako sei hamarkadako historia 200 karteletan
2011-05-18 15:41 KultureaIpar Koreako azken sei hamarkadetako historia iruditan batu dabe Ipar Korea: historiaren zama erakusketan. Bilboko Alondigan aurkeztu barri daben erakusketan, 164 kartel eta 28 pintura dagoz ikusgai, eta ikus-entzunezko materiala bere bai. Bagilaren 29ra arte egongo da zabalik.
Morgako bizimodua eta ohiturak DVDan batu ditu Labayru Ikastegiak
2011-05-18 12:01Morga: Bizimodua eta ohiturak izeneko DVDa eta liburuxka aurkeztu barri ditu Labayru Ikastegiak. Hau lanau da Morgako herrian egindako ikerketa etnografikoaren lehenengo emoitzea.
Euskerazko hedabideek erakundeekaz izandako batzarren emoitzak aurkeztu ditue
2011-05-17 15:45 Euskerea berbagaiEuskera hutsez jarduten daben 86 hedabide ez publikok gizartean dauken papela azpimarratu eta erakunde publikoen babes handiagoa eskatzeko kanpaineari ekin eutsoen zezelaren 1ean. Gaur, alkarrizketen balorazinoa egin dabe Donostian.