Trikitixea eta pop musikea bat eginda, Gaizka PeƱafielen lan barrian
2011-11-25 14:48 MusikeaLagunartean izenburuko diskoa kaleratu dau Txorierriko musikari gazteak, publiko guztiei zuzendutako doinu fresko eta heterogeneoz osotua. Kantak idatzi, abestu eta trikitixea jo, danetarik egiten dau lan honetan Gaizka Peñafielek, baina kolaborazino ugari euki ditu, Kepa Junkera eta Xabi Solanorena tartean.
Governors % 100, 'Collage' disko barrian
2011-11-24 14:51 MusikeaArrasateko taldeak hirugarren diskoa aurkeztu dau, bederatzi abestiko Collage indartsua. Mauka etxeagaz kaleratu dabe lan barria. Laster entzungo doguz abesti barriak zuzenean, izan be abenduaren 3an, Durangoko Plateruena kafe antzokian joko dabe. Hirugarren lan honetan Governors taldea ehuneko ehun topauko dogula azpimarratu da J. Sang abeslariak, 'Collage' Governors da, %100, ñabardura batzukaz.
Erritmoa eta umorea bat eginda datoz, Ze esatek! taldearen lan barrian
2011-11-24 14:50 MusikeaRock&Ron izena ipini deutsie CD eta DVDari, estilo biziak eta Kubako bizipenek bat egiten dabe-eta. Izan be, CDko hamalau abestietan betiko esentzia dantzazalea mantendu dau taldeak eta DVDan, barriz, Kubara egindako bidaia jaso dabe, dokumental baten.
Carlos Velascok 'Muy personal' lehenengo diskoa aurkeztu dau
2011-11-24 14:46 MusikeaCarlos Velasco emozinoaren hariei lotutako gitarra jotzaile bilbotarrak jazz erritmoak dakarzan Muy personal lehenengo diskoa aurkeztu dau gaur Bilbon.
'Casa y familia en Vasconia' lan potoloa bai neurriz baita maminez be plazan honezkero
2011-11-24 14:01Casa y familia en Vasconia, Etniker Euskalerria Taldeek egindako Atlas Etnografikoa lanari batu jakon zazpigarren ekarpena gaur aurkeztu dabe Bilbon.
UPV/EHUk euskal unibersidade publikoaren 75. urteurrena ospatuko dau
2011-11-23 14:50Euzko Irakastola Nagusia, gaur egungo UPV/EHUren jatorria, 1936ko abenduaren 1ean sortu zan. Erakusketa bat, berbaldi ziklo bat eta ekitaldi nagusi bat antolatu ditue efemeridea gomutatzeko.
Getxoartek 51 artistaren lanak izango ditu ikusgai abenduaren 2tik 4ra bitartean
2011-11-23 14:18 KultureaAbenduaren 2tik 4ra bitartean Getxo arte sortu barrien topagune izango da Getxoarte ekimenari esker. Aurton, hainbat diziplinatako 51 artistaren lanak izango dira ikusgai Areetako Geltokia plazan, goizez eta arrastiz. Bilboko Rekalde aretoan aurkeztu dabe erakusketea Getxoko Kultura zinegotzi Koldo Iturbek eta erakusketearen arduradun Lucia Martinek.
'Arratia-Palenque. Alkartasun zubiak eregiten' erakusketa ibiltaria Igorren abiatuko da
2011-11-22 17:16Arratia-Palenque. Alkartasun zubiak eregiten erakusketa ibiltaria zabalduko dabe zemendiaren 25ean, Igorreko Lasarte Aretoan, 19:30ean. Hurrengo hileetan bailarako beste herri batzutan egongo da. Los Riosko (Ekuador) misinoen eta Arratiaren arteko alkartasunean sakontzeko asmoz antolatu da erakusketea. Inaugurazino ekitaldian omenaldi hunkigarria egingo jake Los Riosera heldu ziran lehenenego misiolari arratiarrei eta hareen familiei.
Haize barriak dakarz Etxek 'Haize berri bat' diskoan
2011-11-22 14:55 MusikeaAldaketa handiak dakarz Iñaki Etxezaarraga Etxek disko barrian, mugarri antzeko bat da-eta Baga-Biga etxeagaz kaleratu barri dauen Haize berri bat. Hamar kanta batu ditu lanean; sei barriak dira, eta ganerakoak, aurreko diskoetako singleak. Zapatuan, zemendiaren 26an, Getxoko Andres Isasi musika eskolan joko dau, Udagoieneko Ostera egitarauaren barruan.
Bilboko Udal Txistulari Bandeak eta Naroa Intxausti sopranoak Santa Zezeilia ospatuko dabe Iurretan eta Bilbon
2011-11-22 11:38 MusikeaKontzertuak, gaur martitzena 22an, Mikel Arkanjelu Deuna Iurretako Eleizan (19:30ean) eta bihar, eguaztena 23an, Bilbon, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan, 20:00etan, izango dira. Bi kontzertuetarako sarrerea librea izango da jarleku guztiak bete arte.
Sentimenduen epikea dakar Berri Txarrak taldeak 'Haria' disko barrian
2011-11-21 14:55 MusikeaBerri Txarrak taldeak Haria disko aurkeztu dau, prentsaurrekoan. Hamabi kanta ditu nafarren zazpigarrenak, Kaiowas etxeagaz kaleratu daben lehenengoa. Zezeilean hasiko dira lan barria zuzenean eskaintzen Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre.
Rakel Elu: 'Emakumeen Kontseiluan, emakume gazteen presentzia ez da hainbestekoa'
2011-11-21 11:38 BarriketanOndarroako Bardintasun batzordeburua
Aingeru Epaltzak 'Yo que fui rey de Navarra' kaleratu dau, Ttarttalo argitaletxearen eskutik
2011-11-21 11:37 KultureaAingeru Epaltzak Yo que fui rey de Navarra liburua aurkeztu barri dau, Ttarttalo argitaletxearen Abra bilduman. Angel Errok itzuli dau gaztelaniara nobelea, izan be, 2009an kaleratutako Izan bainintzen Nafarroako errege (Erresuma eta Fedea II) lanaren itzulpena da.
The Sparteens taldeak 'Bi doberman beltz' umoretsua kaleratu dau
2011-11-18 15:48 MusikeaThe Sparteens taldeak Bi doberman beltz diskoa aurkeztu dau egunotan, Donostian. Negu Gorriak taldearen abesti ezaguna 60ko hamarkadako estilora eroan dabe, twist eta guateke doinuz. Daborduko hasi dira lana aurkezten, hurrengo hitzordua Andoainen izango da, zemendiaren 19an, gaztetxean; eta hurrengoa, Durangoko Azokan, abenduaren 5ean.
Existiduten ez diran miloeka lagun (eta II)
2011-11-18 14:04 BidaideRajirak sei urte ditu, eta PBKOJP gobernuz kanpoko erankudeko haurtzaindegian irakurten ikasten dabil. Gurasoek sei seme-alaba ditue, eta bat bera be ez dago inongo erregistrotan. Ez dira existiduten. Calcuttatik mila kilometro baino gehiagora, historia bera topau dogu. Thailandiako iparraldean, Arphaek daukan gauzarik baliotsuena nortasun agiria da.
Euskal Kulturearen XIII. Jardunaldiak barritasunez betetako programeagaz datoz
2011-11-16 16:58 jardunaldiakUdalerriko hainbat alkartegaz eta ekimenakaz (Bizarra Lepoan, Albe, Sendi, Egizu, UK aldizkaria, euskaltegiak eta Itxartu Dantza Taldea) alkarlanean Getxoko Udalak antolatu ditu Euskal Kulturearen XIII. Jardunaldiak mota guztietako publikoarengana heltzeko.
'Zerutik sua dator!' dokumentala estreinau dabe
2011-11-16 14:32 BarriakEgoitz Rodriguez zinemagile galdakaoztarraren Zerutik sua dator! dokumentala estreinau dabe, Zinebi jaialdian. 1937ko bonbardaketak bizi izan ebenen esperientziak jaso ditue, belaunaldi barrien partaidetzeagaz.
Gartxot Itzaltzuko bardoaren istorioa zinema-aretoetan, barikutik aurrera
2011-11-16 10:34 BarriakGartxot, konkista Aitzineko konkista animazinozko filma barikuan, zemendiaren 18an izango da Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko zinema-aretoetan. Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi dira zuzendariak, eta musikea Benito Lertxundik sortu dau.
Getxoko Komiki eta Manga Azokeak hamar urte beteko ditu aurten
2011-11-15 14:03 KultureaHamar urte beteko ditu aurten Getxoko Komiki eta Manga Azokeak, Bilbon egindako aurkezpenean adierazo dabenez. Mahai-inguruak, berbaldiak, erakusketak eta beste makina bat ekitaldi atondu ditue Areetako Geltokia plazan, zemendiaren 25etik 27ra bitartean.
Igor Calzada: 'Euskal Hiria euskotarrok erabagiten doguna izango da, kontzeptu edegia da'
2011-11-14 12:36 BarriketanIkertzailea eta irakaslea





























