Zuhar Iruretagoienak 'Vexations' proiektua aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan
2012-01-10 14:54 Kulturea2011ko Rekalde bekearen emoitzea erakutsi dau Zuhar Irutegoienak, Vexations izeneko proiektua, hain zuzen be. CPIE Littoral Basque-Euskal Itsasbazterra alkarteak eta Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzeagaz, artista zarauztarrak Hendaiako Nekatoenea Domaine d´Abbadie egoitzan hiru hile emon ditu lana sortzen. Erakusketea ikusgai izango da Bilboko Rekalde aretoan, zezeilaren 12ra arte.
Ume eta gazteen parte-hartzea bultzatzea dau helburu Ikusi eta Ikasi programeak aurten
2012-01-10 13:52 Euskerea berbagaiFamilia barruan, euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz antolatzen dogu zirkuitua, azaldu dau Sabin Anuzita Bilboko Udaleko Euskera Zinegotziak. Holan, ikuskizun guztiak euskeraz dira eta gurasoentzat antolatutako tailerrak be, etxean euskerearen erabilerea zabaltzeko izaten dira.
Alex Txikon barriro ahaleginduko da Gasherbrum-I mendia neguan igoten
2012-01-09 14:50Asteon, urtarrilaren 12an abiatuko da Alex Txikon Pakistanera, Carlos Suarez, Nisar Husein, Darek Zaluski eta Hahlen Cederic taldekideakaz batera.
Segundo Oar-Arteta: 'Geurea batu behar dogu inonari ezer kendu barik'
2012-01-09 10:50 BarriketanLabayruko kidea
Gozategi taldea Txotx!! 2012 sagardaoaren estreinaldiko programan
2012-01-05 17:07 MusikeaGozategi taldeak garai barri bat estreinauko dau aurten. Alkarregaz joten hasi ziranetik 20 urte beteten diranez, bere errepertorioko abestirik gogoangarrienak barriro grabau ditue eta udagoienerako prest izango dira diskoan aurkezteko.
Euskeria abesbatzak popeko klasikoak joko ditu Izar & Star zikloaren lehenengo emonaldian
2012-01-05 16:45 MusikeaIzar & Star zikloaren bigarren edizinoa urtarrilaren 12an abiatuko da Campos antzokian, Bilboko Koral Alkarteko Euskeria abesbatzaren eskutik. Euskeriak popeko klasiko handien irakurketa polifonikoa egingo dau. Danetara zortzi emonaldi izango dira, urtarrilean hasi, eta apirilera arte.
Expodistrito programeak hilaren 9an hasiko dau aurtengo egitaraua
2012-01-05 14:17 KultureaExpodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako aldi baterako erakusketa zikloak hilaren 9an inaugurauko dau urteko lehenengo hiruhilekoko programea. Martiaren 31ra arte, Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegietara hurreratzen danak zazpi erakusketa ikusteko aukerea izango dau.
Euskonews Gaztea astekariak be agur dinosku
2012-01-05 12:44Urte hasierea albiste txar bategaz jatorku, izan be Eusko Ikaskuntzaren ekimenez orain bost urte sortutako Euskonews Gaztea astekari digitalak argitaratzeari itxiko deutso. Zuriñe Velez de Mendizabal agerkariko koordinatzaileak adierazo dauanez, urtarrilaren 6an ipiniko dabe sarean azkenengo zenbakia
The Pains of being Pure at Heart taldea, urteko lehenengo Art After Dark saioko protagonistak
2012-01-03 16:48 MusikeaUrteko lehenengo Art After Dark saioa egingo dabe barikuan, hilaren 6an, Bilboko Guggenheim Museoan, eta The Pains of being Pure at Heart, Alexander Kowalski eta DJ Kinki izango dira Errege eguneko protagonista nagusiak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta 01:00ak inguru, amaitu.
Aurten 18 urte beteten dituenei 18 ikuskizunetara doban sartzeko aukerea emongo deutse Bilboko Udalak
2012-01-03 13:32 kulturbiz2012an 18 urte beteko dituen gazte guztiek —2.600 inguru izango dirala aurreikusten da— txartel hori lortzeko egin beharko daben gauza bakarra www.kultura18.es webgunean sartu eta eskaria betetea izango da; beste aukera bat 010 zenbakira deituz eskatzea da.
Koldo Almandoz: 'Euskeraz eta ingelesez argitaratzen dogu, guretzat hori da elebitasuna'
2012-01-02 11:24 BarriketanThe Balde aldizkariko zuzendaria
Raquel Rochas artistearen olio-pintura eta grabatuen erakusketea eta ongintzazko salmentea Bilbon
2011-12-29 12:46 KultureaBilboko Barrainkuako Udaltegiak Raquel Rochas margolariaren lanen aukeraketa baten erakusketea eta ongintzazko salmentea jasoko dau urtarrilaren 2tik 20ra bitartean. Erakusketea Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Somaliarako dirua batzeko bultzatu dauen alkartasunezko proiektu baten barruan sartzen da.
Txinan zonbiak edonon
2011-12-27 14:13 BidaideTxinan zonbi izena emoten jake programa automatiko batek sortutako erabiltzaile faltsuei. Profil irrealak dira, argazkirik bakoak, ez dago alkarreraginik ziberespazio horretan.
Kepa Acero: 'Zeure burua bakarrik ikusten dozunean ate guztiak zabaldu beharrean zagoz'
2011-12-26 11:34 BarriketanSurflaria
'Ari du', jantza eta poesia, euri-tanten erritmoan
2011-12-26 11:16 KultureaOinkari jantza taldeak Ari du izeneko ikuskizuna estreinau dau oraintsu, Edu Muruamendiaraz jantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean. Zarautzeko Aritzbatalde kiroldegian eskainitako emonaldia DVDan jaso eben, eta Baga Biga diskoetxeak plazaratu barri dau. Musikea Loatzo Musika Eskolako kideek egin dabe, Garazi Esnaola buru dabela, eta poesia-irakurketea Juan Kruz Igerabideren ardurea izan da.
Kimuak 2011 katalogoko film laburrek 35 sari irabazi ditue daborduko
2011-12-23 14:22 BarriakBederatzi film laburrek osotzen dabe 2011ko Kimuak programea. Hamaulagarren bildumea aurkeztu dabe gaur Bilbon, Antonio Rivera Kultura sailburuordeak, Aizpea Goenaga Etxepareko buruak, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak eta Txema Muñoz Kimuak egitasmoaren arduradunak. Aurtengo katalogoan thrillerra, genero baltza eta dramea dira nagusi.
Zamorako abade-kartzelan izandakoen lekukotasunak batu ditu Txalaparta argitaletxeak
2011-12-22 14:53 kulturbizBerrogei abade euskaldun izan ziran Zamorako abade-kartzelan, Eleizea eta Estadu espainiarraren kartzelan, 1968. eta 1976. urteen bitartean. Euskal Herriak bizi eban zapalkuntzea halan edo holan, sermoien, itxialdien edo gose-greben bidez, salatzen ausartzearren eroan zituen Zamorara. Hareen lekukotasunak batu ditu Txalaparta argitaletxeak Zamorako apaiz-kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976) liburuan.
Anselmo Guinea, Goya eta Botero, 2012an Arte Ederren Museoan
2011-12-22 14:30 Kulturea2011ko behin behineko balantzea be egin dau Javier Viar zuzendariak, balorazino positiboa duda barik: Orain arte, 244.000 bisitari euki ditue, aurrikusitakoa baino gehiago. Antonio Lopezen erakusketea arrakasta handiz etorri da Bilbora eta Arte Ederren Museoko erakusketarik jentetsuena izanteko bidean da, orain arte 128.000 bisitari erakarri ditu eta.
45 mezu jaso ditue 'Txioka Sarean' gabon-agurren lehiaketan
2011-12-21 14:48Irabazleak honako honeek izan dira:
- Mezu originalena: Ander Egiluz; saria: Lekeitioko Eguren Electrodomesticos etxeak emondako Samsung Galaxy Tableta.
- Euskarri originalena: Eider Andres; saria: Areatzako SPA hotelean lagun birendako egotaldia.
- Bizkaierazko mezurik onena: Gotzon Vallejo; saria: Omago gozotegiak emondako gabonetako otzarea.
Sonny Rollins, Joe Lavano eta Joshua Redman saxofoi-jotzaileak, Gasteizeko 36. Jazzaldian
2011-12-21 14:11 MusikeaGasteizeko 36. Jazzaldiko antolatzaileak datorren urteko jaialdiaren egitaraua atontzen hasi dira, eta daborduko bertan joko daben hiru musikariren izenen barri emon dabe: Sonny Rollins, Joe Lavano eta Joshua Redman saxofoi-jotzaileak. 2012ko Gasteizeko Jazzaldia garagarrilaren 15etik 21era bitartean egingo da.






























