Lea Artibai irabazle Durangon, Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketearen lehenengo saioan

Bizkaie! 2012-02-29 10:37   Bertsolaritzea

Martxan dago Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketea. Lehenengo saioa Durangoko Institutuan izan da, bertan Lea Artibai eta Bilboaldeko taldeak ibili dira lehian. Epaimahaiaren arabera, Lea Artibaiko taldea izan da onena. Saioko aurkezlea Maite Berriozabal izan da, eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Arkaitz Estiballesek eta Gorka Intxaurbek osotu dabe.

Martxan dago Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketea. Lehenengo saioa Durangoko Institutuan izan da, bertan Lea Artibai eta Bilboaldeko taldeak ibili dira lehian. Epaimahaiaren arabera, Lea Artibaiko taldea izan da onena. Saioko aurkezlea Maite Berriozabal izan da, eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Arkaitz Estiballesek eta Gorka Intxaurbek osotu dabe.

Bertsolari Gazteen XX. BBk Sariketan, saioak sailkapen-izaerakoak dira; beraz, galdu ezkero, taldeak kanpoan geratzen dira, eta irabazleak finalaurrekoetara pasetan dira.

Durangoko Institutuko aretoan 250 bat ikusle batu dira Lea Artibaiko eta Bilboaldeko taldeka bertsotan ikusteko prest. Honexek izan dira kantau daben bertsolari gazteak:

LEA ARTIBAI

BILBOALDEA
18 urtera arte

Josu Aramendi, Naroa Loiola, Elene Lejarzegi

Olatz Ipiña, Aitor Zelaieta, Txaber Ormazabal

19-24 urte bitartean

Nerea Ibarzabal, Eneko Arrate, Xabier Iturraspe Arkaitz Zipitria, Iker Uribarren, Peio Ormazabal

Eta hemen taldeen puntuazinoak:

LEA ARTIBAI BILBOALDEA
18 urtera arte

161

153
19-24 urte bitartean 217 211,5
Guztira 378 364,5

Orduan, finalaurrekora Lea Artibai taldea joango da. Saioa martiaren 13an izango da, eta igazko irabazle Ipar Uribe taldeagaz lehiatu beharko dau.

Datorren astean jokatuko dira sailkapeneko ganerako saioak, eta hurrengoetan, finalaurrekoak eta finala. Hemen, egutegi osoa:

Sailkapen-saioak

- Martiak 6, Igorreko kultur aretoan, 11:30ean: Arratia - Durangaldea

- Martiak 7, Zallako Institutuan, 10:30ean: Enkarterri - Busturialdea

Finalaurrekoak

- Martiak 13, Derioko Txorierri Institutuan, 11:30ean: Ipar Uribe - Lea Artibai

- Martiak 14, Markinako Lea Artibai Ikastetxean, 11:30ean: Hilaren 6ko eta 7ko irabazleak

Finala martiaren 23an jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu