Euskal Herriko eta Europako inauteriak errege, Bilboko Euskal Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-19 13:52   Kulturea

Inauteriei buruzko erakusketa ikusgarria aurkeztuko dabe Bilboko Euskal Museoan; Euskal Herriko aratusteak ez ezik, Europa osoko makina bat lekutako maskarak eta jantziak batu ditue. Erakusketea martiaren 4ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas poeta eta eskultorearen 'Negro contra luz' erakusketea jasoko dau

Bizkaie! 2012-01-19 13:30   Kulturea

Bilboko Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas eskulture eta poeta bilbotarraren Negro contra luz erakusketea jasoko dau urtarrilaren 23tik 31ra. Erakusketeak izenburu bera daroan eta orain denpora gitxi argitaratu dan liburu-artelanean jasotako artistearen lana batzen dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Beste larogei urtian', Bertsozale alkartearen 25 urteotako ibilbidea

Bizkaie! 2012-01-17 16:30   Bertsolaritzea

Aurten 25 urte beteten dira Euskal Herriko Bertsozale Alkartea sortu zanetik. Urteotako ibilbidea jaso dabe Beste larogei urtian izeneko liburu eta DVDan. Villabonan egin dabe aurkezpena, alkartearen egoitzan; bertan izan dira Alberto Barandiaran egilea eta Bertsozaleko buru Iñaki Murua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Lur gorrian barrena' disko-liburua aurkeztu dau Xabi Strubellek

Bizkaie! 2012-01-17 14:47   Musikea

Lur gorrian barrena disko-liburua aurkeztu dabe Xabi Strubell musikariak eta Eneko Haritza idazleak Donostian. Diskoak bederatzi abesti eta hamar ipuin ditu. Liburuagaz batera egingo daben umeentzako tailerraren barri be emon dabe Maluta argitaletxeko arduradunek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift eta Noah & The Whale, Bilbao BBK Liven

Bizkaie! 2012-01-13 13:11   Musikea

Aurtengo Bilbao BBK Live jaialdiko taldeen izenak jakinarazo ditue antolatzaileek: Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift, Noah & The Whale, Klaxons, Band Of Skulls eta Lori Meyers. Orain arte, Radiohead zan baieztatutako banda bakarra. Jaialdia Bilboko Kobetamendin egingo da, garagarrilaren 12tik 14ra.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Udal Musika Eskoleak bost prestakuntza tailer eskainiko ditu urteari hasierea emoteko

Bizkaie! 2012-01-12 13:23   Musikea

Eskolan emoten diran edukien prestakuntzea hobetzeko eta publiko guztiarentzat zabalik dagozan ikastaroek, oraingo honetan, bost ikasgai eskainiko ditue, bateriaren perfekzinoa landuko dan master class batetik hasi eta txalaparta, biola eta pianoa izango dira ikasgaiak. Eta jantza mintegian, Errenazimendu eta Barrokoko jantzearen garapena aztertuko da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Txinak auto elektrikoen alde egin dau

Zigor Aldama 2012-01-11 14:18   Bidaide

Lehenengo begiratuan, Txina ekologismoaren antitesia da. Munduan gehien kutsatzen dauen herrialdeak gero eta ke gehiago botaten dau. Kutsadurearen ondorioen inguruko eztabaidea zabaldu da oraintsu Txinan. Egoerea larria dala konturatu dira batzuk, ezin dala larregi luzatu. Hori dala eta, Shanghaik uri elektriko bihurtzeko lehenengo pausuak emon ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Pedro Almodovar eta Enrique Urbizuren pelikulak, 2012ko Goya sarietako faboritoak

Bizkaie! 2012-01-11 10:19   Barriak

Pedro Almodovarren La piel que habito eta Enrique Urbizu bilbotarraren No habrá paz para los malvados pelikulek ditue izendapen gehien 2012ko Goya sarietan; hain zuzen be, lehenengoak 16 eta bigarrenak, 14. Zezeilaren 19an egingo dabe sarien banaketea, Madrilen. Mateo Gilen Blackthorn eta Benito Zambranoren La voz dormida be film onenaren eta zuzendari onenaren sarietarako hautagai dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Euskaraz seguru' gidaliburua kaleratu dau EHUk

Bizkaie! 2012-01-10 17:36

Euskaraz seguru gidaliburua kaleratu barri dau EHUko Euskera eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzeak. Liburua sarean konsultagai dago, hemen. Liburua ezinbesteko lagungarria izango da idazkaritzetako, sailetako, dekanotzako eta bestelako bulegoetan lanean dabilzan administrazino eta zerbitzuetako langileentzat, saileko iturriek adierazo dabenez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Aratusteak 2012 iragarteko sei kartel finalistak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2012-01-10 16:50

Sei kartel finalistak Zabalgune Eraikinean, Udalaren webgunean eta komunikabide laguntzaileetan jarriko dira ikusgai urtarrilaren 16tik 20ra bitartean. Denporaldi horretan herritarrek botoa emoteko aukerea izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Zuhar Iruretagoienak 'Vexations' proiektua aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-10 14:54   Kulturea

2011ko Rekalde bekearen emoitzea erakutsi dau Zuhar Irutegoienak, Vexations izeneko proiektua, hain zuzen be. CPIE Littoral Basque-Euskal Itsasbazterra alkarteak eta Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzeagaz, artista zarauztarrak Hendaiako Nekatoenea Domaine d´Abbadie egoitzan hiru hile emon ditu lana sortzen. Erakusketea ikusgai izango da Bilboko Rekalde aretoan, zezeilaren 12ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ume eta gazteen parte-hartzea bultzatzea dau helburu Ikusi eta Ikasi programeak aurten

Dabi Piedra Robledo 2012-01-10 13:52   Euskerea berbagai

Familia barruan, euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz antolatzen dogu zirkuitua, azaldu dau Sabin Anuzita Bilboko Udaleko Euskera Zinegotziak. Holan, ikuskizun guztiak euskeraz dira eta gurasoentzat antolatutako tailerrak be, etxean euskerearen erabilerea zabaltzeko izaten dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alex Txikon barriro ahaleginduko da Gasherbrum-I mendia neguan igoten

Dabi Piedra Robledo 2012-01-09 14:50

Asteon, urtarrilaren 12an abiatuko da Alex Txikon Pakistanera, Carlos Suarez, Nisar Husein, Darek Zaluski eta Hahlen Cederic taldekideakaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gozategi taldea Txotx!! 2012 sagardaoaren estreinaldiko programan

Bizkaie! 2012-01-05 17:07   Musikea

Gozategi taldeak garai barri bat estreinauko dau aurten. Alkarregaz joten hasi ziranetik 20 urte beteten diranez, bere errepertorioko abestirik gogoangarrienak barriro grabau ditue eta udagoienerako prest izango dira diskoan aurkezteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskeria abesbatzak popeko klasikoak joko ditu Izar & Star zikloaren lehenengo emonaldian

Bizkaie! 2012-01-05 16:45   Musikea

Izar & Star zikloaren bigarren edizinoa urtarrilaren 12an abiatuko da Campos antzokian, Bilboko Koral Alkarteko Euskeria abesbatzaren eskutik. Euskeriak popeko klasiko handien irakurketa polifonikoa egingo dau. Danetara zortzi emonaldi izango dira, urtarrilean hasi, eta apirilera arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Expodistrito programeak hilaren 9an hasiko dau aurtengo egitaraua

Bizkaie! 2012-01-05 14:17   Kulturea

Expodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako aldi baterako erakusketa zikloak hilaren 9an inaugurauko dau urteko lehenengo hiruhilekoko programea. Martiaren 31ra arte, Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegietara hurreratzen danak zazpi erakusketa ikusteko aukerea izango dau.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskonews Gaztea astekariak be agur dinosku

Bizkaie! 2012-01-05 12:44

Urte hasierea albiste txar bategaz jatorku, izan be Eusko Ikaskuntzaren ekimenez orain bost urte sortutako Euskonews Gaztea astekari digitalak argitaratzeari itxiko deutso. Zuriñe Velez de Mendizabal agerkariko koordinatzaileak adierazo dauanez, urtarrilaren 6an ipiniko dabe sarean azkenengo zenbakia

»» Ikusi argazki guztiak (2)

The Pains of being Pure at Heart taldea, urteko lehenengo Art After Dark saioko protagonistak

Bizkaie! 2012-01-03 16:48   Musikea

Urteko lehenengo Art After Dark saioa egingo dabe barikuan, hilaren 6an, Bilboko Guggenheim Museoan, eta The Pains of being Pure at Heart, Alexander Kowalski eta DJ Kinki izango dira Errege eguneko protagonista nagusiak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta 01:00ak inguru, amaitu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)