Bilboko Udaltegiek Expodistritoko 7 erakusketa ibiltari barri jasoko ditue
2012-04-04 13:38 KultureaExpodistritok, Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen dan aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren hiruhileko egitaraua inaugurau dau apirilaren 2an.
Euskal musika taldeak atzerrian zuzenean
2012-04-04 11:40 MusikeaGatibu talde gernikarra lehenengoz abiatuko da atzerrira eta Irlandako bireari ekingo deutso. Apirilaren 4tik 10-era Dublin, Derry, Belfast eta Corketik ibiliko dira danetara 6 kontzertu eskainiz.
Poeren 'Kontakizunak' eta Defoeren 'Robinson Crusoe' gaurkotuta berrargitaratu ditu Elkar etxeak
2012-04-04 11:34 KultureaEdgar Allan Poeren Kontakizunak eta Daniel Defoeren Robinson Crusoe liburuak berrargitaratu ditu Elkar etxeak, sasoi barrietara egokituta, bai hizkuntzeari bai itxureari jagokonez. LiburuoK Literatura Unibertsala bilduman kaleratu zituan Ibaizabal argitaletxeak; Defoerena 1998an, eta 2000n, Poerena. Koro Navarrok eta Aintzane Ibarzabal itzultzaileek zuzendu eta moldatu ditue lanak.
2012ko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketea eta Bertako pop-rock erakustaldia martxan dagoz
2012-04-03 15:01Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak aurtengo Aste Nagusia iragarteko kartela aukeratzeko lehiaketan eta Bertako pop-rock erakustaldian parte hartzeko prozesuan abiatu barri ditu. Kartelak aurkezteko azkenengo eguna bagilaren 15a da, eta maketak bialtzekoa, apirilaren 30a.
Barrikuntzea eta kooperatibismoaren ganeko hiru lan argitaratu ditue EHUk eta Center for Basque Studies-ek
2012-04-03 14:02AEBetako Nevadako Unibersidadeko Center for Basque Studies-ek barrikuntzea, kooperatibismoa eta lehiakortasunaren ganeko Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) hiru lan argitaratu ditu: Innovation: Economic, Social and Cultural Aspects, Basque Cooperativism" eta "Behavior and Organizational Change.
Bizkaie!-k 10 urte, eta aurrera egiteko indarrez
2012-04-02 15:44Bizkaie! atari digitalak hamar urte beteko ditu laster, hain zuzen be apirilaren 8an. Bizkaierea zabaldu, indartu eta idatzizko ereduan normalizazino prozesuan laguntzeko asmoz abiatu zan 2002ko udabarrian. Hamar urteotako balorazinoa eta etorkizunerako erronkak azaltzeko prentsaurrrekoa izan da goizean, Bilboko BBK Salan.
Xabier Amuriza: 'Euskera jasoa aldarrikatzen dot'
2012-04-02 10:19 BarriketanXabier eta Miren Amuriza bertsolariak
Lotsaizunaren jostailuak (II)
2012-03-30 10:26 BidaideInor ez da harritzen Txinako lantegietako lan baldintza gogorrakaz. The Sun egunkari britainiarrak Londreseko Olinpiar Jokoetan salduko diran pelutxezko maskoten ganean argitaratutako erreportaje batek polemika handia sortu dau. Made in China ipintea kontu bat da, eta beste kontu bat da saltoki baimenduek prezioaren % 50 hartzea.
Koldo Zuazok Arabako euskereari buruzko ikerketea argitaratu barri dau
2012-03-28 13:53 Euskerea berbagaiKoldo Zuazo hizkuntzalari eta irakasleak Arabako euskara liburua kaleratu barri dau, Elkar argitaletxearen Eztabaida bilduman. Errenteriako Udalak antolatutako Koldo Mitxelena. I. Ikerketa Saria irabazi eban 1989an, Arabako euskara izeneko saio bati esker; ordutik, sarritan landu dau gaia, eta liburu barrian Arabako euskerearen ganeko datu gehiago batu dira.
Gerrea eta gerraostea ez ahazteko, erakusketa bi Galdakaoko Torrezabal kultur etxean
2012-03-27 15:08 KultureaGaldakaoko bonbardaketen 75. urteurrena gero eta hurrago dago, eta daborduko hasi da jazoera hareek gogoratzeko egitaraua. Erakusketa bikotxagaz abiatu ditue ekitaldiak, Sabino Arana Fundazinoaren Inoiz ere ez! 1936-1939 gerrako irudiak eta Galdako Gogora taldeak eta Galdakaoko Udalak prestautako gerrako herriko argazkien erakusketakaz.
Itxaso Martinek 'ni, Vera' zorotasuna eta emakumeari buruzko nobelea kaleratu dau
2012-03-27 14:10 KultureaItxaso Martin Zapirain donostiarrak zorotasunaren ganean idatzi dau ni, Vera (Elkar) bere lehenengo nobelan. Vera eta Martina dira istorioko protagonistak, biak zorotasunetik oso hur, bildur eta fobiaz beteta. Martinek birramamaren bizipenak eta emakumea eta psikiatriari buruz egiten dabilen tesia izan ditu oinarri.
Badator Bilbo Zaharreko saltokietan apaindurazko graffitiei buruzko IV. 'Pertsiana Jaitsita' lehiaketea
2012-03-27 14:03 kulturbizBarrikuntza lez, aurten gai bakarra proposatu da, eta apaindurarako proposamena gai horretan zentrau beharko da. Holan, diseinuek, kulturen arteko alkarbizitzea eta horrek sortzen dauen aberastasuna, auzoaren zaharbarritzea, integrazinoa edo kulturartekotasuna irudikatu beharko dabe.
Lautada eta Martin Ttipia irabazle Aramaioko finaleko giro ezin hobean
2012-03-26 11:37 BertsolaritzeaTalde bik eroan behar eben txapela: idatzizko modalidadean Gasteizko Martin Ttipia izan da irabazle aurten be. Bat-batekoan, barriz, Aguraingo Sorginetxe izan da herrira txapela eroateko ohorea izan dauena.
Kupela taldeak 'Gailurrak ikutuz' disko barria kaleratu dau
2012-03-23 14:59 MusikeaKupela taldeak Gailurrak ikutuz diskoa kaleratu barri dau Elkar etxeagaz. Betiko lez, jantzarako abesti aproposak sortu ditue, baina oraingoan giro lasaian entzuteko be egokiak. Aurreko lanen aldean desbardina dala nabarmendu dabe musikariek, izan be bertsoak hartu ditue oinarria diskoa osotzeko.
XXI. Euskal Eskola Publikoaren Jairako abestia aurkeztu dabe
2012-03-23 14:562012ko Euskal Eskola Publikoaren Jaia Zarautzen izango da bagilaren 10ean. Bale! Bizi garen seinale izango da aurtengo leloa. Balea izango da Jaiaren irudia; baina ez edozelako balea. Balea euskalduna, bizkorra, alaia eta jai zalea izateaz gan, lagun asko eta desbardinak izango ditu: balea urdina, balea grisa, balea groenlandiarra…
Makina bat ekimen Galdakaoko bonbardaketearen 75. urteurrenean
2012-03-23 11:41Hogei ekitalditik gora antolatu ditue Galdakaon hurrengo hileetan, herriak orain 75. urte jasandako bonbardaketen harira. Martiaren 26an abiatuko da egitaraua, Sabino Arana Fundazinoaren Nunca más eta Galdako Gogora taldeak batutako argazkiz osotutako erakusketakaz. Galdakao Gogora taldeak eta Galdakaoko Udalak alkarlanean atondu dabe egitaraua, herriko hainbat alkarteren laguntzinoagaz.
Mikel Valverde ilustratzaileak 'Rita estu eta larri' liburua kaleratu barri dau
2012-03-22 13:16 KultureaMikel Valverde ilustratzaileak Rita bildumako zortzigarren liburua aurkeztu barri dau, Rita estu eta larri. Ramon Olasagastik euskeratu dau testua eta Elkar argitaletxeak kaleratu dau.
ArgiƱetako nekropolia ikertzeko proiektua aurkeztu dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta Elorrioko Udalak
2012-03-21 17:28Bizkaiko Foru Aldundiak eta Elorrioko Udalak Argiñetako moltso arkeologikoa ikertzeko proiektua aurkeztu dabe. Ikerlanaren helburu nagusia San Adrianeko nekropolia eta baselizea berreskuratzea da. Aurkezpenean, Josune Ariztondo Kultura foru diputadua, Ana Otadui Elorrioko alkatea eta Andoni Iturbe Kultur Ondareko zerbitzu burua izan dira egitasmoaren ezaugarriak azaltzen.
Gazteek zientzia baino gurago dabe kirola, Elhuyar Fundazinoak egindako ikerketa baten arabera
2012-03-21 10:43Kirola da Euskal Herriko gazteen gai gogokoena, alde nabarmenagaz, ganera. Zientzia eta teknologia, barriz, laugarren lekuan dagoz. Horrek dira Elhuyar Fundazinoak igaz, EHUren Kultura Zientifikoaren Katedreagaz eta Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailagaz batera, egindako Euskal Herriko gazteen zientzia eta teknologiari buruzko pertzepzioa 2011 ikerketa-lanaren ondorio nagusiak.
Rosa Parma barakaldarrak 'DA / DKD' erakusketea aurkeztu dau Rekalde aretoan
2012-03-20 14:39 KultureaKolorez betetako marrazkiak dira nagusi Rosa Parma artisteak Rekalde aretoan ikusgai ipini barri dauen DA / DKD Dena atsegin, dena kopiatzen dut erakusketan. Bizkaiko Diputazinoko Barriek programearen barruan aurkeztu dau proiektua artista barakaldarrak. Erakusketea apirilaren 22ra arte izango da ikusgai.

























