'Hizkuntzaz jabetzen (0-6)', Mendebalde Kultura Alkartearen Jardunaldiak maiatzaren 4an eta 5ean
2012-04-26 18:32 jardunaldiakUrteroko hitzorduari eutsiz, Mendebalde Kultura Alkarteak Hizkuntzaz jabetzen (0-6) izenburuko XVI. jardunaldiak antolatu ditu. 2012ko maiatzaren 4an, barikua (16:00etatik 20:00etara) eta 5ean, zapatua (9:30etatik 13:45era) izango dira ekitaldiak Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.
Urteroko hitzorduari eutsiz, Mendebalde Kultura Alkarteak Hizkuntzaz jabetzen (0-6) izenburuko XVI. jardunaldiak antolatu ditu. 2012ko maiatzaren 4an, barikua (16:00etatik 20:00etara) eta 5ean, zapatua (9:30etatik 13:45era) izango dira ekitaldiak Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.
Jardunaldiotan landuko diran gaien artean, besteak beste, ondokoak azpimarra daitekez: Iparraldeko euskarazko ikasmaterialgintzaren antolamendua eta edukia; Hizkuntza Haur Hezkuntzako gaitasunak lortzeko bide; Hiztegi erregistroak; Fonologiaren, lexikoaren eta morfologiaren garapena haur euskaldunengan; eta Komunikazino gaitasunetik kulturarteko komunikazino gaitasunera: baliabide didaktikoak.
Hizlariak Olatz Zabalondo, Marian Araucua, Andoni Barreña, Ibon Manterola, Marian Bilbatua, Idurre Alonso, Maider Huarte, Jone Ozerinjauregi, Aintzane Etxebarria, Urtza Garay, Iñaki Gaminde, Asier Romero, Ainés Dufau eta Sabin Gorrotxategi izango dira.
Zapatuan, eguerdiko 12:15ean, barriz, Kepa Malleari omenaldia egingo deutsie. Gorazarrea Mireia Urangaren eskutik egingo da.
Aitagarria, EHUko Irakasle Eskoletako ikasleentzat aukera askeko kreditu baten balioa izango dauela jardunaldiotan parte hartzeak.
Matrikulea: Ikasleak: 10 euro. Ganerakoak: 30 euro. Ordaintzeko epea: maiatzaren 4ra arte. Diru sarrerea BBKren 2095 0000 70 902270776 0 kontu-zenbakian egin behar da.
Argibideak: 94 402 80 84 / 639 87 30 82 telefono zenbakietan, Euskararen Etxea. Agoitz plaza 1 - 3. 48015 Bilbo posta helbidean eta mendebaldekultur@gmail.com posta elektronikoan.
Mendebalde Kultura Alkartea
Alfonso Irigoienen zuzendaritzapean sortu zan 1996ko udagoienean, lau urteko lanaren ostean. Mendebaldeko hizkerea aztertu, egokitu eta prestigiatuz, euskerea bera indartzea da helburua.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!