Langune hizkuntz industrien alkartea Bruselan aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-05-25 14:46   Euskerea berbagai

Langune Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Alkartea egunotan Bruselan aurkeztu dabe, Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroan. Languneko zuzendari Fernando Alanak erakundearen jatorria, funzionamentua eta helburuak aurkeztu zituan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nafarroako konkisteari buruzko nazinoarteko biltzarra antolatu dau Xavier Mina alkarteak

Bizkaie! 2012-05-25 11:55   jardunaldiak

Nafarroako konkista eta europar erreforma jardunaldiak antolatuko ditu Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Alkarteak maiatzaren 31tik bagilaren 2ra bitartean Atarrabiako kultur etxean. Danetara, Euskal Herriko zein kanpoko 24 historialarik hartu dabe parte.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Castillo Suarezek, Uxue Alberdik eta Xabier Mendigurenek umeentzako liburu bana atara dabe

Bizkaie! 2012-05-24 13:06   Kulturea

Xabier Mendigurenen Kulerozahar, Castillo Suarezen Krispeta hegalariak eta Uxue Alberdiren Marizikina naiz, eta zer? umeentzako liburuak argitaratu ditu Elkar etxeak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Patti Smithek Bilbon joko dau zemendian, Guggenheimeko 'Women´s Nights' zikloan

Bizkaie! 2012-05-23 15:34   Musikea

Women’s Nights zikloak Patti Smith, Wanda Jackson, Nneka, Cocorosie eta Julieta Venegas musikariak ekarriko ditu Gugenheim museora garagarrilean eta zemendian. Lehenengo kontzertua Wanda Jacksonek emongo dau, garagarrilaren 3an.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

AnimaBasauri-AnimaBasque animazino jaialdiaren 8. edizinoa zapatuan abiatuko da

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-22 15:49   Barriak

AnimaBasauri-AnimaBasque Nazinoarteko Animazino Jaialdiaren zortzigarren edizinoa aurkeztu dabe Bilbon. Maiatzaren 26tik 31ra bitartean, Basaurin, Bilbon, Leioan eta Erandion animazinozko film luze zein laburrak, ume zein helduentzako lanak, ikusteko aukerea ugari izango dira. Aurtengo herrialde konbidadua Afrika da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

2011ko R.M. Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon

Bizkaie! 2012-05-22 15:34   sariak-autortzak

Euskaltzaindiak berak eta BBK Fundazinoak antolatzen dituen sari honeek idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortuak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Miguel de Unamuno ibilten zan lekuetatik antolatutako ibilbide gidatuetako bigarrena bagilean izango da

Bizkaie! 2012-05-22 14:11   kulturbiz

Bagilerako oinez egingo dan bigarren ibilbide bat proponidu deuskue, egilearen bizitzako gaztaroari buruzkoa, haren prestakuntzeagaz bat datorrena, Madrilera eta Salamancara egin zituan bidaiak eta trenez bidaiatzeko eban zaletasunari buruzkoa.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Gidatzeko azterketa praktikoa euskeraz egiteko bidea zabaldu dabe Bizkaian

Dabi Piedra Robledo 2012-05-21 15:33   Euskerea berbagai

Foru Aldundiak, Bizkaiko autoeskolen alkarteak eta Eudelek hitzarmena sinatu dabe, Gidabaimena Euskaraz ekimena luzatzeko. Aurtengo kanpainan, azterketa praktikoari begiratu deutsie eta ez teorikoari bakarrik. Holan, irakasleak trebatuko ditue, eskola praktikoak be euskeraz eskaini ahal izan daiezan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaitzerdiren 'Suz' eta La Passanteren 'Rue des Dames', Leioako XIII. Umore Azokako lanik onenak

Bizkaie! 2012-05-21 10:52   Kulturea

Leioako XIII. Umore Azokeak Gaitzerdi Teatroren Suz eta La Passante konpainiaren Rue des Dames ikuskizunak saritu ditu. Ganera, arduradunek jaialdiaren balorazino ona egin dabe; hain zuzen be, 36.200 lagun batu dira Leioan astegoienean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Arakaldok eta Lemoak Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dabe

Bizkaie! 2012-05-18 15:43   Euskerea berbagai

Arakaldoko eta Lemoako Udalek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu barri dabe. Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian zabaltzeko Urrats Biziak Bizkaian izeneko kanpainearen emoitzea dira onespen biak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Espazioa eta gorputza aurrez aurrez jantzearen bitartez, Alondigan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-17 14:47   Kulturea

Espazioaren eta gorputzaren arteko alkarrizketea proposatzen dau Espazioa & Gorputza egitasmoak, gaur bertan Bilboko Alondigan abiatuko dan Ex Arte Biziak ekimeneko monografikoak. Jantza garaikidea, performanceak eta instalazino artitiskoak aurkeztuko ditue Euskal Herriko zein kanpoko sortzaileek hiru egunetan, maiatzaren 19ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Aste Nagusiko bertoko pop rockaren erakustaldiak azken 5 urteotako parte-hartze handiena izan dau aurten

Bizkaie! 2012-05-17 12:53   Musikea

Aste Nagusiko agertoki honetan joteko hautagaien 83 maketa jaso dira, pasa dan urtean, barriz, 60. Azkenengo bost edizinotan jasotako maketa kopuru handiena da aurtengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'80 egunean' eta 'Urte berri on, amona!' pelikulak, Pariseko Different 5! jaialdian izango dira

Bizkaie! 2012-05-14 18:10   Barriak

Euskal zinemagintzak pelikula bi izango ditu aurten Pariseko Differentt 5! jaialdian, bata Telmo Esnalen Urte berri on, amona!, eta bestea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoari esker, film bietako zuzendariak jaialdian izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

David Hockney britainiarrak paisaje koloretsuz bete dau Bilboko Guggenheim museoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-14 15:30   Kulturea

Paisajez bete dau David Hockney-k Guggenheimeko bigarren solairua; kolorez ganezka, pintzelez zein iPadagaz egindako 150 irudi baino gehiago batu ditu. Erakusketea irailaren 30era arte egongo da ikusgai, ostean, Koloniako Ludwig Museoara eroango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Dobako sarrerea, bisita gidatuak eta Art After Dark saio berezia Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2012-05-14 13:32   kulturbiz

Maiatzaren 18an, barikuan, Museoen Nazinoarteko Eguna dala eta, hainbat jarduera antolatu dira Guggenheim Bilbao Museoan, Museoak mundu aldakorrean. Erronka barriak, inspirazino berriak aurtengo lemapean. Sarrerea dobakoa izango da bisitari guztientzat, baita ikusgai dagozan erakusketak ikusteko bisita gidatuak (11:00etan eta 17:00etan).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Iñaki Iturriotz igorreztarra eta Gorka Lazkano iurretarra zuzenean sailkatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara

Bizkaie! 2012-05-14 11:26   Bertsolaritzea

Eskualdeetako Bertsolari Txapelketako bigarren ekinaldia egin dabe astegoienean Abadiñon eta Zeanurin. Iñaki Iturriotz igorreztarra eta Gorka Lazkano iurretarra zuzenean sailkatu dira Bizkaiko Txapelketarako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

V. Huezinemak baditu irabazleak

Bizkaie! 2012-05-11 15:55   Barriak

10 film labur finalisten emonaldiagaz emon jakon bart Huhezinema 2012 jaialdiari amaierea. Aretxabaleta Arkupe Kultur Etxean egin zan proiekzinoa eta sari banaketa ekitaldia eta bertan egon ziran film labur finalisten hainbat zuzendari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pello Lizarraldek igesaldi baten kontakizuna osotu dau 'Orbanak' nobela barrian

Bizkaie! 2012-05-11 14:22   Kulturea

Pello Lizarraldek igesaldi baten kronikea kontau da Orbanak nobela barrian. Susmoak eta zalantzak dira nagusi istorio osoan, egileak berak aurkezpenean azaldu ebanez. Erein argitaletxeagaz plazaratu dau liburua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Benito Lertxundik hamar kantako 'Oroimenaren oraina' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2012-05-11 12:18   Musikea

Benito Lertxundik Oroimenaren oraina kaleratu barri dau Elkar etxeagaz, bere ibilbideko hamazazpigarrena, hain zuzen be. Laster hasiko da jentaurrean aurkezten, maiatzaren 18an, 21:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian abestuko dau

»» Ikusi argazki guztiak (2)