Euskaltzaindiak Sarkisian, Mendizabal, Gereño eta Arana Martija omenduko ditu urtarrilaren 27an
2012-01-25 16:28 sariak-autortzakEuskaltzaindiak Vahan Sarkisian, Fernando Mendizabal, Xabier Gereño eta Jose Antonio Arana Martija omenduko ditu barikuan, hilaren 27an, Bilboko egoitzan egingo daben agiriko bilkuran. Omenaldia 12:00etan hasiko da.
Bertso Egunak 43, Bertsozalek 25
2012-01-25 09:49 Bertsolaritzea1987an sortu zan Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Bertsozaleek datorren zapatuan, hilaren 28an, Bertso Egunean ospatuko dabe urteurrena, urtea abiatu barritan parera jatorku Donostiako urteroko hitzordua. Bertso Egunaren 43. edizinoa 25 zenbakiaren bueltan jolaserako proposamenagaz dator.
'Este año le comemos la tostada a los brasileños' kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak
2012-01-24 14:34Este año le comemos la tostada a los brasileños kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak. Egileak Jon Ondavilla Marcos (Balmaseda, 1982) eta Amaia Benito González (Bilbo, 1979) bizkaitarrak dira. Irabazleek, Aratusteetan euren kartela Bilboko kaleetan ikusteaz gan, 2.000 euroko saria eskuratu dabe.
Jagoba Astiazaran eta Tolosako CIT-a, XI. Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Sariaren irabazleak
2012-01-24 11:20 sariak-autortzakJagoba Astiazaranek eta Tolosako CIT-ek irabazi dabe aurtengo Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Hamaikagarren edizinoa dauen saria bi helburugaz sortu zan: musika-sortzaileen ibilbide profesionala autortzea eta musika arloko ikerkuntzea bultzatzea.
Bizkaiko Foru Agiritegiko ateak, lehenengoz zabalik publikoarentzat
2012-01-23 16:41 kulturbizBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak dobako bisita gidatuak antolatuko ditu astero, orain arte publikoarentzat zarratuta egon diran geletan eta lan-eremuetan zehar. Martitzenero, 18:00etan, Agiritegiak Bilboko Maria Diaz Haroko kalean dituan lan-eremuetako ateak zabalik egongo dira hor egiten dan lana azaltzeko.
Antzerkia nagusi Hurbiltasun Antzokia egitarauaren hirugarren edizinoan
2012-01-23 14:54 KultureaHurbiltasun Antzokiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe BBK-k eta Arriaga Antzokiak. Eguaztenean, hilaren 25ean, abiatuko da aurtengo egitaraua, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen Euskarazetamol antzezlanagaz. Antzerkia izango da nagusi BBK Salako programazinoan, baina musikea be ieskainiko dabe.
Euskal Herriko eta Europako inauteriak errege, Bilboko Euskal Museoan
2012-01-19 13:52 KultureaInauteriei buruzko erakusketa ikusgarria aurkeztuko dabe Bilboko Euskal Museoan; Euskal Herriko aratusteak ez ezik, Europa osoko makina bat lekutako maskarak eta jantziak batu ditue. Erakusketea martiaren 4ra arte egongo da zabalik.
Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas poeta eta eskultorearen 'Negro contra luz' erakusketea jasoko dau
2012-01-19 13:30 KultureaBilboko Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas eskulture eta poeta bilbotarraren Negro contra luz erakusketea jasoko dau urtarrilaren 23tik 31ra. Erakusketeak izenburu bera daroan eta orain denpora gitxi argitaratu dan liburu-artelanean jasotako artistearen lana batzen dau.
'Beste larogei urtian', Bertsozale alkartearen 25 urteotako ibilbidea
2012-01-17 16:30 BertsolaritzeaAurten 25 urte beteten dira Euskal Herriko Bertsozale Alkartea sortu zanetik. Urteotako ibilbidea jaso dabe Beste larogei urtian izeneko liburu eta DVDan. Villabonan egin dabe aurkezpena, alkartearen egoitzan; bertan izan dira Alberto Barandiaran egilea eta Bertsozaleko buru Iñaki Murua.
'Lur gorrian barrena' disko-liburua aurkeztu dau Xabi Strubellek
2012-01-17 14:47 MusikeaLur gorrian barrena disko-liburua aurkeztu dabe Xabi Strubell musikariak eta Eneko Haritza idazleak Donostian. Diskoak bederatzi abesti eta hamar ipuin ditu. Liburuagaz batera egingo daben umeentzako tailerraren barri be emon dabe Maluta argitaletxeko arduradunek.
Igone García: 'Surfa nire bizitza baldintzatu dauen hobbya izan da beti'
2012-01-16 10:16 BarriketanSurflari bizkaitarra
Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift eta Noah & The Whale, Bilbao BBK Liven
2012-01-13 13:11 MusikeaAurtengo Bilbao BBK Live jaialdiko taldeen izenak jakinarazo ditue antolatzaileek: Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift, Noah & The Whale, Klaxons, Band Of Skulls eta Lori Meyers. Orain arte, Radiohead zan baieztatutako banda bakarra. Jaialdia Bilboko Kobetamendin egingo da, garagarrilaren 12tik 14ra.
Bilboko Udal Musika Eskoleak bost prestakuntza tailer eskainiko ditu urteari hasierea emoteko
2012-01-12 13:23 MusikeaEskolan emoten diran edukien prestakuntzea hobetzeko eta publiko guztiarentzat zabalik dagozan ikastaroek, oraingo honetan, bost ikasgai eskainiko ditue, bateriaren perfekzinoa landuko dan master class batetik hasi eta txalaparta, biola eta pianoa izango dira ikasgaiak. Eta jantza mintegian, Errenazimendu eta Barrokoko jantzearen garapena aztertuko da.
Txinak auto elektrikoen alde egin dau
2012-01-11 14:18 BidaideLehenengo begiratuan, Txina ekologismoaren antitesia da. Munduan gehien kutsatzen dauen herrialdeak gero eta ke gehiago botaten dau. Kutsadurearen ondorioen inguruko eztabaidea zabaldu da oraintsu Txinan. Egoerea larria dala konturatu dira batzuk, ezin dala larregi luzatu. Hori dala eta, Shanghaik uri elektriko bihurtzeko lehenengo pausuak emon ditu.
Pedro Almodovar eta Enrique Urbizuren pelikulak, 2012ko Goya sarietako faboritoak
2012-01-11 10:19 BarriakPedro Almodovarren La piel que habito eta Enrique Urbizu bilbotarraren No habrá paz para los malvados pelikulek ditue izendapen gehien 2012ko Goya sarietan; hain zuzen be, lehenengoak 16 eta bigarrenak, 14. Zezeilaren 19an egingo dabe sarien banaketea, Madrilen. Mateo Gilen Blackthorn eta Benito Zambranoren La voz dormida be film onenaren eta zuzendari onenaren sarietarako hautagai dira.
'Euskaraz seguru' gidaliburua kaleratu dau EHUk
2012-01-10 17:36Euskaraz seguru gidaliburua kaleratu barri dau EHUko Euskera eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzeak. Liburua sarean konsultagai dago, hemen. Liburua ezinbesteko lagungarria izango da idazkaritzetako, sailetako, dekanotzako eta bestelako bulegoetan lanean dabilzan administrazino eta zerbitzuetako langileentzat, saileko iturriek adierazo dabenez.
Bilboko Aratusteak 2012 iragarteko sei kartel finalistak aurkeztu ditue
2012-01-10 16:50Sei kartel finalistak Zabalgune Eraikinean, Udalaren webgunean eta komunikabide laguntzaileetan jarriko dira ikusgai urtarrilaren 16tik 20ra bitartean. Denporaldi horretan herritarrek botoa emoteko aukerea izango dabe.
Zuhar Iruretagoienak 'Vexations' proiektua aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan
2012-01-10 14:54 Kulturea2011ko Rekalde bekearen emoitzea erakutsi dau Zuhar Irutegoienak, Vexations izeneko proiektua, hain zuzen be. CPIE Littoral Basque-Euskal Itsasbazterra alkarteak eta Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzeagaz, artista zarauztarrak Hendaiako Nekatoenea Domaine d´Abbadie egoitzan hiru hile emon ditu lana sortzen. Erakusketea ikusgai izango da Bilboko Rekalde aretoan, zezeilaren 12ra arte.
Ume eta gazteen parte-hartzea bultzatzea dau helburu Ikusi eta Ikasi programeak aurten
2012-01-10 13:52 Euskerea berbagaiFamilia barruan, euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz antolatzen dogu zirkuitua, azaldu dau Sabin Anuzita Bilboko Udaleko Euskera Zinegotziak. Holan, ikuskizun guztiak euskeraz dira eta gurasoentzat antolatutako tailerrak be, etxean euskerearen erabilerea zabaltzeko izaten dira.
Alex Txikon barriro ahaleginduko da Gasherbrum-I mendia neguan igoten
2012-01-09 14:50Asteon, urtarrilaren 12an abiatuko da Alex Txikon Pakistanera, Carlos Suarez, Nisar Husein, Darek Zaluski eta Hahlen Cederic taldekideakaz batera.