Fredi Paia eta Pedro Zabalza, IX. Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Sariaren irabazleak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-14 14:04   Kulturea

Fredi Paiaren Hartu ez nuen deia eta Pedro Zabalzaren Ochomil lanak dira IX. Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Sariaren irabazleak. Bilboko Plaza Barriko Café Bar Bilbaok antolatzen dau sariketea, Tartean antzerki taldearen eta Artez argitaletxearen laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Anselmo Guinearen lehenengo erakusketa monografikoa, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-13 14:54   Kulturea

Bilboko Arte Eder Museoak Anselmo Guinea artista bilbotarraren lehenengo erakusketa monografikoa edegi dau, artistearen lana zabaltzeko eta ezagutarazoteko asmoz. Mikel Lertxundi Galiana historialaria izan da komisarioa.; Hamalau urte emon ditu Guinearen bizitzea eta obrea aztertzen doktoretza-tesia egiteko, ikerketa-lan horren emoitzea da museoan ikusgai dagoena.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gernika-Lumoko BHI Institutuko Literatura Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2012-02-13 14:46   sariak-autortzak

Programa hau Hizkuntzearen Normalkuntza proiektuaren barruan sartzen da eta arrakasta handikoa izaten da institutuan. Lanen artean, kalidade handikoak be izaten dira, beste lehiaketa batzuetan aurkezteko moduan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kuadrillarteko txapelketan bigarren astegoiena

Bizkaie! 2012-02-13 13:26   Bertsolaritzea

Inauterietako astegoiena eta gero, azken txanpan sartuko da Arabako Kuadrila arteko Bertsolari Txapelketako liga kanporaketa fasea. Finalerdietarako ateak zabalik, talderik onenak egin daiala bidea!

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Huaxi, txinatar aberatsen herria

Zigor Aldama 2012-02-10 14:45   Bidaide

Deigarriena herrixka horretan bizi diran ia 3.000 lagunen kontu korrontea da. Iturri batzuen arabera, hor bizi diranek bi miloe yuan (240.000 euro inguru) baino gehiago ditue gordailu eta finantza produktu desbardinetan. Bakotxa bere etxebizitzaren jaube da eta familiako gitxienez kotxe bat dago; horrezaz gan, urteko irabazien zati bat jasoten dau bakotxak urte amaieran.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Arkaitz Basterraren 'Life and Film' dokumentala bariku honetan estreinauko da Bilbon eta Gasteizen

Bizkaie! 2012-02-08 10:36   Barriak

Life and film (The labyrinthine biographies of Vojtech Jasny) Sonora Estudios eta Arkaitz Basterraren produkzinoaren emoitzea da. Dokumentalak Jaengo Jaialdiko lehenengo saria irabazi eban eta Montrealgo Zine Jaialdian, Munduko Dokumentalak atalean aurkeztu zan 2009an.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

BerbaTek: hizkuntza-, ahots-, eta multimedia-teknologiak praktikan

Bizkaie! 2012-02-07 17:53   Euskerea berbagai

Hizkuntza-industrien euskarri teknologikoa bilakatzeko bokazinoa dauka BerbaTek proiektuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lapurdiko inauteri eta negu ohiturak Thierry Truffaut antropologoaren eskutik

Bizkaie! 2012-02-07 13:31   kulturbiz

1978. urtean, Thierry Truffaut antropologoa Lapurdiko inauteri eta negu tradizinoen inguruko datu zehatzak jasoten hasi zan. Garai haretatik pasa dan 2011 urtera, 33 urtetan zehar, datu base bati formea emoten joan da, bakarra bere generoan, Bidasoaren iparraldeko euskal kultura popularraren adierazpenen berreskuratze eta ezagutzearen alde.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Martxan da Bardoak 2012, Nafarroako taldekako txapelketa barria

Bizkaie! 2012-02-02 10:43   Bertsolaritzea

Bardoak 2012k abiapuntu ikusgarria dauka: 17 taldek hartuko dabe parte, 99 parte-hartzailegaz. Danetara, 51 bertsolarik urtengo dabe plazara, inoizko kopururik handiena. Eta saio kopurua be ez da edozelakoa, bi hilebetetan 24 saio izango ditu taldekako txapelketa barriak. Finala izan eze, alkarte giroko saioak izango dira, kalidadezkoak, hurrekoak eta barritzaileak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Txotxongiloak domekero' Bilbon

Bizkaie! 2012-02-01 14:46   Kulturea

Bigarren urtez jarraian, Bilboko Arteria Campos Eliseos gunearen Cupula Aretoak txotxongiloak ardatz izango dituan programazino finkoa eskainiko dau, domeka guztietan, 2012ko zezeilaren 12tik apirilaren 1era, eguerdiko nahiz arratsaldeko emonaldietan (12:30/17:00).

»» Ikusi argazki guztiak (1)

'Oroimenaren topografiak', argazkilaritza garaikidearen azken hamarkadak 70 iruditan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-01 14:03   Kulturea

Oroimenaren topografiak erakusketeak punta-puntako 34 argazkilari garaikideren 70 lanetik gora batu ditu Bilboko Alondigan. Argazkiak Ordóñez Falcón Argazkien Bilduman egindako hautaketea da. Erakusketea Tenerife Espacio de las Artes (TEA) eta Alondigearen arteko lankidetzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

San Blas azokeari buruzko liburu barria egin dau Gerediagak

Bizkaie! 2012-01-31 09:42   kulturbiz

Sanblasak begietan izenagaz Gerediaga Alkarteak Abadiñoko azokeari buruzko liburu barria egin dau Udalaren enkarguz. Argazki bidez eta beren beregi libururako egin dan ikerketearen bidez, urteetan San Blas azokeak izan dauen bilakaerea erakusteko helburua izan dau liburuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Ispilua alderantziz, La Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea' aurkeztu dabe gaur

Bizkaie! 2012-01-30 14:05   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoan, 2012ko urtarrilaren 31tik irailaren 2ra ikusgai izango dan erakusketea aurkeztu dabe gaur. Bi erakunde horreen funtsen aukeraketa bat da: XX. mendearen bigarren erditik egundainoko lanak hautatu dira, garai horretako arte-mobimentu eta joera nagusienetakoak, besteak beste, Dau al Set eta El Paso taldeak eta Vancouver-eko eta Düsseldorf-eko Eskolak egindakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Geldiro-geldiro, ailegau da ekoturismoa Txinara

Zigor Aldama 2012-01-30 11:40   Bidaide

Lehen japoniarrak ziran turismo masiboaren paradigmea, baina orain txinatarrak dira nagusi. Hazkunde ekonomikoak eta azpiegituren ugaltze itzelak turista talde ikaragarriak eroan ditu Txinako bazter guztietara. Turistok ez dabe ingurumena eta bertako kulturearenganako errespeturik. Badira salbuespenak, Jiuzhai-ko parke naturala, esaterako.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bertso Eguna -22 urte = Basilio Pujana

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-01-27 11:29   Bertsolaritzea

Bertsolari Eguna 1990 tituluagaz Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak Jose Alberdi eta Basilio Pujanari omenaldia egin eutsien. Protagonistek euren ahotik kontau eben eurentzat egina izan zan liburua. Ilusinoz hasi dot artikulua eta Zeanuriko bertsolariak aitatuak aitatuaz ilusinoz akabauko dot.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aritz Aranburu surflariak irabazi dau Mundakako lehenengo online txapelketea

Bizkaie! 2012-01-26 10:23

Saridunak Aritz Aranburu surflaria eta bere kameralaria Isio Noya izan dira, 2011ko abenduan 27an egindako bideo grabazinoagaitik, lehiaketara aurkeztutako tuborik onena jasoten dauena. 7.500 euroko sariaz gan, Mundakan egingo dan Billabong Pro Challenge 2012 txapelketan parte hartzeko konbidapena be jaso dau irabazleak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

AlterCoworking, Coworking espazio barri bat Euskal Herrian

Bizkaie! 2012-01-25 17:13   Barriak

Donostia Films produkzino etxeak AlterCoworking aurkeztu dau, produkzino arlo guztietan barrikuntzaren alde eginaz, lanerako espazio komunitarioa da, jakintza-arlo anitzekoa, sektore desbardinetako profesionalei zuzendua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)