Unai Elorriaga: 'Numeroak egiten hasten bazara ez dozu idazten euskeraz'
2012-04-16 11:55 BarriketanMikel Martinez aktorea eta Unai Elorriaga idazlea
I. Artekale Eguna egingo dabe Otxandion, apirilaren 29an
2012-04-16 11:09 jardunaldiakLehenengo Artekale Eguna antolatuko dabe apirilaren 29an Otxandioko Udalak eta Artekale Kaleko Arteen Euskadiko Topaketa Profesionalak alkarteak. Ekimenaren helburu nagusia kaleko arteetan lanean dabilzan konpainia eta artistak lagun artean eta jai giroan batzea da.
'Gazta zati bat' dokumentala estreinauko dabe Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian
2012-04-13 13:11 BarriakNazinoen Mundua herri-ekimenak Gazta zati bat dokumentala estreinauko dau Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Goierriko herri-mobimentuaren barri eta Euskal Herriko azkenaldiko jazoerak batu ditue filman, Jon Maia bertsolariaren gidaritzapean. Jaialdia apirilaren 20tik 17ra bitartean egingo da.
Barran jantzan, txinatar amesaren bila
2012-04-13 11:38 BidaideZhang-ek dirua irabazteko emigrau eban Shanghaira. Diru asko irabazteko, hain zuzen be. Barran jantzan egiten ikasten dabil. Pentsetan ebana baino gogorragoa da. Zhang-ek ikusi dau arin irabazten dan diruak letra txikia daukala beti. Bezeroak mozkortu egiten dira, eta gu behartzen ahalegintzen dira. Txarrenak aberats barri gazteak dira.
Alex Angulo, Desirée de Fez eta Jorge Guerricaechevarria izango dira Fant 18 jaialdiko epaimahaikideak
2012-04-11 14:48 BarriakFant Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiko sail ofiziala eta Fant laburrean saileko epaimahaikideak Jorge Guerricaechevarria gidoilaria, Alex Angulo antzezlea eta Desirée de Fez zinema-kritikaria izango dira, antolatzaileek jakinarazo barri dabenez. Fant jaialdiaren 18 edizinoa maiatzaren 4an hasiko da.
Alex Sardui: 'Ahotsa zaintzeko onena arimea zaintzea da'
2012-04-10 10:09 BarriketanAlex Sardui eta Mikel Urdangarin
Bilboko Udaltegiek Expodistritoko 7 erakusketa ibiltari barri jasoko ditue
2012-04-04 13:38 KultureaExpodistritok, Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen dan aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren hiruhileko egitaraua inaugurau dau apirilaren 2an.
Euskal musika taldeak atzerrian zuzenean
2012-04-04 11:40 MusikeaGatibu talde gernikarra lehenengoz abiatuko da atzerrira eta Irlandako bireari ekingo deutso. Apirilaren 4tik 10-era Dublin, Derry, Belfast eta Corketik ibiliko dira danetara 6 kontzertu eskainiz.
Poeren 'Kontakizunak' eta Defoeren 'Robinson Crusoe' gaurkotuta berrargitaratu ditu Elkar etxeak
2012-04-04 11:34 KultureaEdgar Allan Poeren Kontakizunak eta Daniel Defoeren Robinson Crusoe liburuak berrargitaratu ditu Elkar etxeak, sasoi barrietara egokituta, bai hizkuntzeari bai itxureari jagokonez. LiburuoK Literatura Unibertsala bilduman kaleratu zituan Ibaizabal argitaletxeak; Defoerena 1998an, eta 2000n, Poerena. Koro Navarrok eta Aintzane Ibarzabal itzultzaileek zuzendu eta moldatu ditue lanak.
2012ko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketea eta Bertako pop-rock erakustaldia martxan dagoz
2012-04-03 15:01Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak aurtengo Aste Nagusia iragarteko kartela aukeratzeko lehiaketan eta Bertako pop-rock erakustaldian parte hartzeko prozesuan abiatu barri ditu. Kartelak aurkezteko azkenengo eguna bagilaren 15a da, eta maketak bialtzekoa, apirilaren 30a.
Barrikuntzea eta kooperatibismoaren ganeko hiru lan argitaratu ditue EHUk eta Center for Basque Studies-ek
2012-04-03 14:02AEBetako Nevadako Unibersidadeko Center for Basque Studies-ek barrikuntzea, kooperatibismoa eta lehiakortasunaren ganeko Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) hiru lan argitaratu ditu: Innovation: Economic, Social and Cultural Aspects, Basque Cooperativism" eta "Behavior and Organizational Change.
Bizkaie!-k 10 urte, eta aurrera egiteko indarrez
2012-04-02 15:44Bizkaie! atari digitalak hamar urte beteko ditu laster, hain zuzen be apirilaren 8an. Bizkaierea zabaldu, indartu eta idatzizko ereduan normalizazino prozesuan laguntzeko asmoz abiatu zan 2002ko udabarrian. Hamar urteotako balorazinoa eta etorkizunerako erronkak azaltzeko prentsaurrrekoa izan da goizean, Bilboko BBK Salan.
Xabier Amuriza: 'Euskera jasoa aldarrikatzen dot'
2012-04-02 10:19 BarriketanXabier eta Miren Amuriza bertsolariak
Lotsaizunaren jostailuak (II)
2012-03-30 10:26 BidaideInor ez da harritzen Txinako lantegietako lan baldintza gogorrakaz. The Sun egunkari britainiarrak Londreseko Olinpiar Jokoetan salduko diran pelutxezko maskoten ganean argitaratutako erreportaje batek polemika handia sortu dau. Made in China ipintea kontu bat da, eta beste kontu bat da saltoki baimenduek prezioaren % 50 hartzea.
Koldo Zuazok Arabako euskereari buruzko ikerketea argitaratu barri dau
2012-03-28 13:53 Euskerea berbagaiKoldo Zuazo hizkuntzalari eta irakasleak Arabako euskara liburua kaleratu barri dau, Elkar argitaletxearen Eztabaida bilduman. Errenteriako Udalak antolatutako Koldo Mitxelena. I. Ikerketa Saria irabazi eban 1989an, Arabako euskara izeneko saio bati esker; ordutik, sarritan landu dau gaia, eta liburu barrian Arabako euskerearen ganeko datu gehiago batu dira.
Gerrea eta gerraostea ez ahazteko, erakusketa bi Galdakaoko Torrezabal kultur etxean
2012-03-27 15:08 KultureaGaldakaoko bonbardaketen 75. urteurrena gero eta hurrago dago, eta daborduko hasi da jazoera hareek gogoratzeko egitaraua. Erakusketa bikotxagaz abiatu ditue ekitaldiak, Sabino Arana Fundazinoaren Inoiz ere ez! 1936-1939 gerrako irudiak eta Galdako Gogora taldeak eta Galdakaoko Udalak prestautako gerrako herriko argazkien erakusketakaz.
Itxaso Martinek 'ni, Vera' zorotasuna eta emakumeari buruzko nobelea kaleratu dau
2012-03-27 14:10 KultureaItxaso Martin Zapirain donostiarrak zorotasunaren ganean idatzi dau ni, Vera (Elkar) bere lehenengo nobelan. Vera eta Martina dira istorioko protagonistak, biak zorotasunetik oso hur, bildur eta fobiaz beteta. Martinek birramamaren bizipenak eta emakumea eta psikiatriari buruz egiten dabilen tesia izan ditu oinarri.
Badator Bilbo Zaharreko saltokietan apaindurazko graffitiei buruzko IV. 'Pertsiana Jaitsita' lehiaketea
2012-03-27 14:03 kulturbizBarrikuntza lez, aurten gai bakarra proposatu da, eta apaindurarako proposamena gai horretan zentrau beharko da. Holan, diseinuek, kulturen arteko alkarbizitzea eta horrek sortzen dauen aberastasuna, auzoaren zaharbarritzea, integrazinoa edo kulturartekotasuna irudikatu beharko dabe.
Lautada eta Martin Ttipia irabazle Aramaioko finaleko giro ezin hobean
2012-03-26 11:37 BertsolaritzeaTalde bik eroan behar eben txapela: idatzizko modalidadean Gasteizko Martin Ttipia izan da irabazle aurten be. Bat-batekoan, barriz, Aguraingo Sorginetxe izan da herrira txapela eroateko ohorea izan dauena.
Kupela taldeak 'Gailurrak ikutuz' disko barria kaleratu dau
2012-03-23 14:59 MusikeaKupela taldeak Gailurrak ikutuz diskoa kaleratu barri dau Elkar etxeagaz. Betiko lez, jantzarako abesti aproposak sortu ditue, baina oraingoan giro lasaian entzuteko be egokiak. Aurreko lanen aldean desbardina dala nabarmendu dabe musikariek, izan be bertsoak hartu ditue oinarria diskoa osotzeko.