Bilboko Udal Musika Eskolako 400 ikasle eta irakasle baino gehiagok 25. urteurreneko kontzertua eskainiko dabe
2012-05-30 11:03 MusikeaBilboko Udal Musika Eskoleak ikasturte akademikoa agurtuko dau gaur, maiatzak 30, Ikasturte Amaierako Kontzertu tradizionalagaz. Okasino honetan ikuskizuna Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da Eskolearen 25.urteurrenak merezidu dauen mailako ikuskizuna eskaintzeko.
Ana Diez nafarrari buruzko atzera begirakoa Bilbon, Baionan, gasteizen eta Donostian
2012-05-29 18:03 BarriakAnder eta Yul (1989) filmagaz Zuzendari Barri Onenaren Goya Saria eskuratu ebanetik Paisito (2008) pelikulara arte, ia mende laurena pasau da: dozena erdi film luze zuzendu ditu, eta sarritan protagonistak Atlantikoa zeharkatu daben pertsonaiak edota indarkeriazko testuinguruakaz aurrez aurre topo egin dabenak izan dira.
Jon Arretxek '19 kamera' nobela baltza aurkeztu dau
2012-05-29 15:11 KultureaJon Arretxe idazle basauritarrak 19 kamera nobela baltza argitaratu dau Erein etxeagaz. Toure, Burkina Fasotik etorritako gizona, da protagonistea. Bilboko San Frantzisko auzoan bizi da. Igarlea da, edo behintzat holan ataraten dau bizimodua. Apurka-apurka igarle baino detektibe lana egiten hasiko da...
Shanghain etxea topau gura badozue...
2012-05-29 12:42 BidaideBost urtean, nire etxea nabarmen txikitu da, lehengo erdia da orain, hain zuzen be. Ez nabil guzurretan: 100 metro koadro neukazan lehen, orain, barriz, 52. Arrazoia? Txinatar batzuei ez jakezala kanpoko kazetariak gustetan.
Xirimiri taldeak irabazi dau Kameratoiaren lehenengo saria
2012-05-28 14:06 BarriakLehenengo saria (1.500 €), Xirimiri taldeak jaso dau, Ondoezik lanagaitik. Bigarren saria (1.200 €), M-taldearentzat izan da, Goitik behera ikus-entzunezkoagaz. Eta hirugarren saria (900 €), Koproskilos eta Unai taldeak lortu dau, Zuhaitzaren Eguna film laburragaz.
Jose Mari Andres: 'Euskerea teknologia barrietan sartzen aintzindari izandakoak omenduko doguz'
2012-05-28 11:48 BarriketanTrapagarango Itxaropena Ikastolako zuzendaria
Langune hizkuntz industrien alkartea Bruselan aurkeztu dabe
2012-05-25 14:46 Euskerea berbagaiLangune Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Alkartea egunotan Bruselan aurkeztu dabe, Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroan. Languneko zuzendari Fernando Alanak erakundearen jatorria, funzionamentua eta helburuak aurkeztu zituan.
Nafarroako konkisteari buruzko nazinoarteko biltzarra antolatu dau Xavier Mina alkarteak
2012-05-25 11:55 jardunaldiakNafarroako konkista eta europar erreforma jardunaldiak antolatuko ditu Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Alkarteak maiatzaren 31tik bagilaren 2ra bitartean Atarrabiako kultur etxean. Danetara, Euskal Herriko zein kanpoko 24 historialarik hartu dabe parte.
Castillo Suarezek, Uxue Alberdik eta Xabier Mendigurenek umeentzako liburu bana atara dabe
2012-05-24 13:06 KultureaXabier Mendigurenen Kulerozahar, Castillo Suarezen Krispeta hegalariak eta Uxue Alberdiren Marizikina naiz, eta zer? umeentzako liburuak argitaratu ditu Elkar etxeak.
Patti Smithek Bilbon joko dau zemendian, Guggenheimeko 'Women´s Nights' zikloan
2012-05-23 15:34 MusikeaWomen’s Nights zikloak Patti Smith, Wanda Jackson, Nneka, Cocorosie eta Julieta Venegas musikariak ekarriko ditu Gugenheim museora garagarrilean eta zemendian. Lehenengo kontzertua Wanda Jacksonek emongo dau, garagarrilaren 3an.
AnimaBasauri-AnimaBasque animazino jaialdiaren 8. edizinoa zapatuan abiatuko da
2012-05-22 15:49 BarriakAnimaBasauri-AnimaBasque Nazinoarteko Animazino Jaialdiaren zortzigarren edizinoa aurkeztu dabe Bilbon. Maiatzaren 26tik 31ra bitartean, Basaurin, Bilbon, Leioan eta Erandion animazinozko film luze zein laburrak, ume zein helduentzako lanak, ikusteko aukerea ugari izango dira. Aurtengo herrialde konbidadua Afrika da.
2011ko R.M. Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon
2012-05-22 15:34 sariak-autortzakEuskaltzaindiak berak eta BBK Fundazinoak antolatzen dituen sari honeek idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortuak dira.
Miguel de Unamuno ibilten zan lekuetatik antolatutako ibilbide gidatuetako bigarrena bagilean izango da
2012-05-22 14:11 kulturbizBagilerako oinez egingo dan bigarren ibilbide bat proponidu deuskue, egilearen bizitzako gaztaroari buruzkoa, haren prestakuntzeagaz bat datorrena, Madrilera eta Salamancara egin zituan bidaiak eta trenez bidaiatzeko eban zaletasunari buruzkoa.
Gidatzeko azterketa praktikoa euskeraz egiteko bidea zabaldu dabe Bizkaian
2012-05-21 15:33 Euskerea berbagaiForu Aldundiak, Bizkaiko autoeskolen alkarteak eta Eudelek hitzarmena sinatu dabe, Gidabaimena Euskaraz ekimena luzatzeko. Aurtengo kanpainan, azterketa praktikoari begiratu deutsie eta ez teorikoari bakarrik. Holan, irakasleak trebatuko ditue, eskola praktikoak be euskeraz eskaini ahal izan daiezan.
Gaitzerdiren 'Suz' eta La Passanteren 'Rue des Dames', Leioako XIII. Umore Azokako lanik onenak
2012-05-21 10:52 KultureaLeioako XIII. Umore Azokeak Gaitzerdi Teatroren Suz eta La Passante konpainiaren Rue des Dames ikuskizunak saritu ditu. Ganera, arduradunek jaialdiaren balorazino ona egin dabe; hain zuzen be, 36.200 lagun batu dira Leioan astegoienean.
Arakaldok eta Lemoak Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dabe
2012-05-18 15:43 Euskerea berbagaiArakaldoko eta Lemoako Udalek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu barri dabe. Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian zabaltzeko Urrats Biziak Bizkaian izeneko kanpainearen emoitzea dira onespen biak.
Espazioa eta gorputza aurrez aurrez jantzearen bitartez, Alondigan
2012-05-17 14:47 KultureaEspazioaren eta gorputzaren arteko alkarrizketea proposatzen dau Espazioa & Gorputza egitasmoak, gaur bertan Bilboko Alondigan abiatuko dan Ex Arte Biziak ekimeneko monografikoak. Jantza garaikidea, performanceak eta instalazino artitiskoak aurkeztuko ditue Euskal Herriko zein kanpoko sortzaileek hiru egunetan, maiatzaren 19ra arte.
Aste Nagusiko bertoko pop rockaren erakustaldiak azken 5 urteotako parte-hartze handiena izan dau aurten
2012-05-17 12:53 MusikeaAste Nagusiko agertoki honetan joteko hautagaien 83 maketa jaso dira, pasa dan urtean, barriz, 60. Azkenengo bost edizinotan jasotako maketa kopuru handiena da aurtengoa.
'80 egunean' eta 'Urte berri on, amona!' pelikulak, Pariseko Different 5! jaialdian izango dira
2012-05-14 18:10 BarriakEuskal zinemagintzak pelikula bi izango ditu aurten Pariseko Differentt 5! jaialdian, bata Telmo Esnalen Urte berri on, amona!, eta bestea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoari esker, film bietako zuzendariak jaialdian izango dira.
David Hockney britainiarrak paisaje koloretsuz bete dau Bilboko Guggenheim museoa
2012-05-14 15:30 KultureaPaisajez bete dau David Hockney-k Guggenheimeko bigarren solairua; kolorez ganezka, pintzelez zein iPadagaz egindako 150 irudi baino gehiago batu ditu. Erakusketea irailaren 30era arte egongo da ikusgai, ostean, Koloniako Ludwig Museoara eroango dabe.