Bilboko XXXI. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia zemendiaren 19tik 25era bitartean izango da
2012-11-07 14:52 KultureaDanetara, Kuba, Kolonbia, Hungaria eta Mexiko zein Katalunia, Andaluzia, Kantabria Kanarietako eta Bizkaiko, Leioako taldeek 10 ikuskizun eta 19 emonaldi eskainiko ditue. Horrezaz gan, ikastaroak, berbaldiak, erakusketak, liburu aurkezpenak, omenaldiak eta proiekzinoak be izango dira aurten.
Literaturea, zinemea eta mendia berbagai egunotan, Gasteizko EHUko Letren Fakultadean
2012-11-07 11:56Literatura, zinema eta mendiari buruzko II. Jardunaldiak hasi barri ditue Gasteizko EHUko Letren Fakultadean. Aurten jardunaldiak goiz eta arratsaldez egingo ditue. Esplorazino geografikoa, kirol eta mendiko jarduerak, mendi liburuak eta beste hamaika gai jorratuko dira zemendiaren 9ara arte.
Europar LUX Sariak jaso dituen filmak Euskadiko zinema-aretoetan egongo dira ikusgai Zineuskadiri esker
2012-11-07 10:50 BarriakZemendian, Media Antena Euskal Herria-ren laguntzinoari esker, azken hiru edizinotan Lux Sariak jaso dituen filmak ikusgai egongo dira Tolosan, Ordizian, Barakaldon eta Andoainen, Zineuskadiren areto sarearen barruan dagozan zinemetan.
Prestik'12 Bizkaiko gazteentzako enplegu azokea Bilbon
2012-11-05 14:26Azokea enpleguaren, autoenpleguaren, ekintzailetzaren edo 30 urtetik gorakoen prestakuntzan zeresana daben enpresa, entidade eta erakunde guztien topaleku izango da.
Iñaki Ortiz de Villalba: 'Musikea guretzat beti izango da inguruan bizi doguzan egoerak salatzeko tresnea'
2012-11-05 11:36 BarriketanBetagarri taldeko kantaria
Zemendiaren 2an abiatuko da Udagoieneko XIII. Ostera
2012-10-31 14:42 kulturbizUdagoieneko Ostera kultur zirkuituak euskerazko produkzinoa hurreratuko dau Bizkaiko antzokietara. Aurtengo programazinoa zemendiaren 2an hasiko da Elorrion, eta zemendiaren 30ean amaitu. Danetara, 6 emonaldi izango dira eta euskerazko formatu handiko ikuskizunen aukera zabala eskainiko dau programeak ondorengo herrietan: Elorrion, Zallan, Bilbon, Igorren, Leioan eta Muskizen.
Bidebarrieta Kulturguneak historiak bazterrean itxi dituan enakume zientzialari handien lana ezagutarazoko dau
2012-10-31 12:54 jardunaldiakBidebarrieta Kulturguneak zientziaren dibulgazino berbaldi zikloa jasoko dau zemendiko eguen guztietan. Emakumeek zientzia egiten dute izenburupean, garai guztietako emakume ikerlarien lana ezagutarazo nahi da. Emakume horreetako batzuk erabat baztertu zituan historiak, Zientziari ekarpen handiak egin eutsiezan arren.
Shanghaik gero eta hurrago dauka zerua
2012-10-31 12:50 BidaideUriko etxe-orratz altuena amaitu barri, hasi dira altuagoa izango dan beste etxetzar baten eregitea. Eta, jakina, eraikin bakotxak ikustoki itzela dauka, bata bestea baino ikusgarriagoa. Txinako uriburu ekonomikoaren, munduko herrialderik populatueneko uririk populatuenaren ankertasuna handik goitik ikusten da argien.
2012 Euskadik 'Lemoniz' argitalpen proiektua aurkeztu dau
2012-10-30 14:49 kulturbizProiektua Raúl López Romo Historian doktoreak idatzitako Euskadi dolutan. Lemoizko zentral nuklearra. Euskal trantsizioaren ikurra saiakereak eta Mikel Alonso argazkilariaren Lemóniz argazki liburuak osotzen dabe. Horrenbestez, osogai bi dituen argitalpen proiektua da: zientzia eta artea batetik, eta arrazoia eta emozinoa, bestetik.
Claes Oldenburgen 1960ko hamarkadako lanak batu ditu Guggenheim museoak
2012-10-29 14:34 KultureaClaes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada erakusketea aurkeztu barri dau Bilboko Guggenheim museoak. Claes Oldenburgen 1960ko hamarkadako lan goiztiar, barritzaile eta enblematikoak batu ditue erakusketak. 2013ko zezeilaren 17ra arte egongo da zabalik.
Sail barri bi eukiko ditu aurten Zinebi jaialdiak
2012-10-29 14:19 BarriakSail ofizialetik kanpo, atal barri bi aurkeztuko ditue aurten. Bata, Beautiful Docs izenekoa. Mundu zabaleko dokumental luzeak batuko ditue. M-15 mobimentuari buruz Andres Linaresek egin dauen pelikulea be sartuko dabe sail horretan, hori erabateko estreinaldia izango da. Info World saila be aurten esteinauko dabe eta Info Euskadi eta Info Spain sailen osogarri izango da.
Leire Lopez Ziluaga: '121 diskori buruzko 121 testu topauko ditu irakurleak'
2012-10-29 12:02 BarriketanKafe aleak liburuaren argitaratzaileak
Bueltan-bueltan… banator!
2012-10-29 10:44 Bertsolaritzea1991ko Urruzuno literatur lehiaketan itzelezko bertsoak topau dodaz poesiaren arloan. Nork eta Aitor Sarriegik 14 urtegaz egindakoak. Sei pospolinen espazioko abenturea kontetan deusku Aitorrek. Felix Baumgartner adoretsua bada, Aitorren pospolinak gitxiago ez dira, gero!
Igor Elortza eta Fredi Paia, Bizkaiko Bertso Txapelketako finalaurretara zuzenean
2012-10-29 10:08 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsolari Txapelketea aurrera doa. Astegoienean kanporaketa bana izan da Mungian eta Sopelan. Fredi Paia eta Igor Elortza izan dira irabazleak saiootan, beraz finalaurretarako zuzeneko txartela lortu dabe
Garazin Sustrai Colina finalari begira
2012-10-29 10:04 BertsolaritzeaHonezkero, ezagunak dira zemendiaren 10ean, arratsaldeko 17:30ean Baionako Lauga gelan izango dan finalean kantauko daben sei bertsolarien izenak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta, Maddi Sarasua.
Goizalde Landabaso eta Juan Carlos Marquezen testuek abiatu dabe V. Bizkaidatz sariketea
2012-10-24 18:14 KultureaBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Bizkaidatz literatura sariaren bosgarren edizinoa aurkeztu dau. Kontakizun biren hasierea proposatzen jakez parte-hartzaileei, eurek istorioa amaitu deien. Goizalde Landabasok eta Juan Carlos Marquezek idatzi ditue hasierako testuak.
Zeanurik eta Ubidek larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egin eta bakea barriztauko dabe
2012-10-24 17:56Urriaren 27an, zapatuan, orain dala gizaldi bat baino gehiagotik urtero egiten daben lez, Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egin eta bakea barriztauko dabe. Batzar hau aprobetxauta, Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunidadearen VI. Zeharkaldia egiteko aukerea be eskainiko da.
Mediateka BBK-k herritarren artean erreferentea izatea berretsi dau bere bigarren urteurrenean
2012-10-24 15:48 kulturbizBi urte honeetan zehar, Mediateka BBK-k 1.200.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu: dobako zerbitzu bat emonez, ordutegi zabal batean (astelehenetik domekara 10:00etatik 22:00etara) eta jarduera desbardin anitz eskainiz.
MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak Aretxabaletako Campusa estreinau dau
2012-10-24 12:58Campus barriak Ikus-entzunezko Komunikazino Graduko 135 ikasle hartuko ditu, lau mailatan banaturik: lehen mailako 42 ikasle, bigarreneko 32, hirugarreneko 34 eta laugarreneko 27. Euskal Kulturgintzearen Transmisinoa aditu tituluko 20 ikasle inguru be bertan ikasten dabilz dagoeneko, eta graduondo gehiago be izango dira etorkizunean campus barriko geletan.
Jamaica Kincaid eta Herman Melville, Literatura Unibertsala bilduman
2012-10-23 15:01 KultureaJamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia eta Herman Melvilleren Benito Cereno - Billy Budd, marinela lanak aurkeztu ditu Literatura Unibertsala bildumeak. Jose Ramon Vázquezek itzuli dau Melvilleren lana, eta Alberto Martínez de la Cuadra Garcíak, Kincaidena.





















