Bizkaitarrak nagusi Bilbo Hiria XIV. Pop Rock Lehiaketan
2012-11-21 11:10 MusikeaBizkaiko The Great Barrier, Quaoar eta Platibond Extreme taldeak izan dira Bilbao Hiria XIV. Lehiaketearen irabazleak Pop-rock, Metal eta Bestelako Joerak ataletan, hurranez hurran.
Bizkaiko The Great Barrier, Quaoar eta Platibond Extreme taldeak izan dira Bilbao Hiria XIV. Lehiaketearen irabazleak Pop-rock, Metal eta Bestelako Joerak ataletan, hurranez hurran. Pop-rock eta metal ataletako irabazleek 5.000 euroko sariak jaso ditue; Bestelako Joerak atala irabazi dabenek, barriz, 2.700 euro.
Alacanteko Milton eta Bizkaiko Priscilla Band taldeek jaso ditue bigarren eta hirugarren sariak pop-rock atalean. Bigarrenak 2.500 euro jasoko ditu, eta hirugarrenak, ostera, 1.000 euro.
Metal atalean, 2.500 euroko bigarren saria Bizkaiko Neila taldeak jaso dau, eta 1.000 euroko hirugarrena, barriz, Malagako Trifulca-k.
Talde gazte onenaren saria B-flat bizkaitarrek irabazi dabe (1.000 euro), eta Bilborocken kontzertua egiteko aukeera emoten dauen saria Quaoar metal taldeak jaso dau.
Beste alde batetik, Aste Nagusia saria Quaoar eta The Great Barrier taldeentzat izan da eta biek 2013ko Aste Nagusian, bertako Pop-Rock taldeetarako eszenatokian joteko aukerea izango dabe.
Ganerako sarien barri gura izan ezkero, erantsitako Palmaresa 2012.pdf artxiboan dozu informazino guztia
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!