Ginkana eta guzti, ekitaldiz ganezka dator 18. Korrika Kulturala
2012-12-14 14:46 Euskerea berbagai18. Korrikarako nobedade nagusi bat aurkeztu dau AEK-k: Lekukoaren bila ginkana. Euskal Herri osoan garatuko dan lehiaketa erraldoia, hain zuzen; taldeka batuko dira lehiakideak, eta auzo eta herrietan hasiko dira txapelketak, ostean, eskualdeetan ospatzeko. Finala, martiaren 24an jokatuko da Baionan, Korrika bertara heltzeagaz batera.
Menchu Galen ibilbide osoko lanak ikusgai, Bizkaia Aretoan
2012-12-14 14:42 KultureaMenchu Galen lanera eta bizitzara hurreratzeko aukera parebakoa da Menchu Gal: Kolorearen indarra erakusketea. Bodegoi, paisaia eta itsasgune kubistekaz batera, artista irundarraren ganeko dokumentala eta argazkiak batu ditue Bilboko Bizkaia Aretoan.
Bizkaie! eskuko telefonoan be bai
2012-12-14 13:48Eskuko telefonoetarako Bizkaie-ren web aplikazinoa erabilgarri dago honezkero. Nabegazinoa oso azkar eta erraz egiten da eskuko telefono mota erabilienetan: Android (smartphone guztietatik % 55) eta iPhone-tan (% 23) .
Bizkaiko personaia famauen galeria berezia osotu dau Euskal Museoak
2012-12-13 13:57 KultureaBizkaiko, eta batez be Bilboko, persona eta personaien sorta ederra osotu dau Euskal Museoak Bizkaiko entzutetsuen galeria: personaia herrikoiak erakusketan. José Antonio eta Luis Lerchundi anaiek XIX. mende amaieran eta XX. hasieran sortutako 45 erretratu batu ditue, tartean, La Sañuda, Pachote, Felix Unamuno eta Jaime Selvyren irudiak.
'Euskera' aldizkariaren 2011ko zenbakiak kaleratu ditu Euskaltzaindiak
2012-12-13 10:22 Euskerea berbagaiEuskera aldizkariaren igazko zenbakiak argitaratu ditu Euskaltzaindiak, hiru agerkari hain zuzen be. Jentaurreko aurkezpena Donostian egingo dabe, barikuan, Gipuzkoako Foru Aldundian.
Emakumeak protagonista V. Kutxabank Mendi Film Festivalen
2012-12-12 17:51 BarriakMendiko zinemagintzearen nazinoarteko lanik onenak ikusgai izango dira Bilbon, abenduaren 14tik 23ra, tartean mundu mailako estreinaldiak, berbarako, Alex Txikon eta Carlos Suarezen Bajo cero eta Pablo Irabururen Rope up, Bilbon proiektauko dira lehenengo aldiz.
Willis Drummond taldeak 'A ala B' diskoa aurkezteko bireari ekin deutso
2012-12-12 12:46 MusikeaWillis Drummond taldea hasi dau A ala B (Bidehuts) disko aurkezteko birearen erdi-erdian dago. Barikuan, abenduak 14, Tolosako Bonberenean joko dabe, eta ostean hainbat zuzeneko ditue.
Euskadiko 300 ikasleren eta 2 Nobel eta Asturiasko Printze Sari baten arteko barriketaldia egingo da Bilbon
2012-12-12 10:56IV. top@DIPC Zientziarekin Solasean! jardunaldiaren helburua Euskadiko ikasleakan bokazino zientifiko eta teknologiko barriak sustatzea da eta horretarako aukeratutako formatuak izen handiko zientzialarien eta ikasleen arteko komunikazino informala sustatu nahi dau.
'Olentzero' swing erritmoan, Travellin´ Brothers bandearen disko barrian
2012-12-10 14:38 MusikeaTravellin´ Brothers blues taldeak Christmas Special (Gaztelupeko Hotsak) diskoa kaleratu dau, Euskal Herriko Gabonetako hainbat kantagaz osotutako lana. Abenduaren 14an Sopelako Kurtzio kultur etxean joko dabe.
Athletic-Real bertsotan, derbi berezia zezeilaren 22an Bilbon
2012-12-10 11:29 BertsolaritzeaAthetic - Real Sociedad futbol derbiaren inguruan, hiru bertsolari zurigorriren eta hiru txuriurdinen arteko lehiaketea, hurrengo zezeilaren 22an 19:00etan Bilboko BBK Aretoan izango da. Talde bakotxak kapitain bat izentauko dau eta taldea osotuko daben beste bi bertsolariak kluben webguneetan aukeratuko dira bozketa bitartez.
Bueltan
2012-12-07 15:36 BidaideBeti da arriskutsua asko gozau dogun leku batera bueltetea. Gizakiok momentu onak idealizetako joerea daukagu. Bueltetea nekagarria da. Kanbodiara egin dodan azkenengo bidaian berretsi egin dot nire eretxia. Orain hamaika urte izan nintzan bertan lehenengoz. Egoan lez itxi beharreko guztia aldatu dabela begitandu jat.
Durangon makinatxu bat gune, zenbat-gura aukera
2012-12-06 14:44 KultureaDurangoko Landakogunean eta inguruetan dagozan guneakaz nahastau ez zaitezen, hona hemen gida laburtxu bat.
'Hemetik aurrera gehiago maitatuko dozue ijito herria'
2012-12-06 13:36 KultureaDurangora hurreratzeko konbita egin dau Aitziber Irigoras alkate and.ak, etorri zaiteze, busti zaiteze eta erosi... Irudikeriak baztertu eta ondo etorri danori.
Joxemari Iturraldek eta Jose Enrike Urrutiak liburu bana kaleratu dabe Pamiela etxeagaz
2012-12-05 14:50 KultureaJoxemari Iturralderen Ilargi horia nobelea eta Jose Enrike Urrutiaren Weylerren itzala ipuin-liburua aurkeztu barri ditu Pamiela etxeak.
'Geure Urdaibai' argazkiak irabazi dau Bizkaie! Argazki Lehiaketea 2012
2012-12-05 10:06Bizkaie!-ren 10. urteurreneko Argazki Lehiaketan, danetara, 35 argazki jaso doguz, Bizkaiko itsasbazterrak, kostako herrietako bitxikeriak, hondartzak, hatxak, itsaslabarrak, itsasargiak eta holakoak ardatz hartuta. Irabazleak eta ganerako argazki guztiak Bizkaie! agerkariaren Jo begiz atalean dagoz argitaratuta.
Josu Bergararen gomutak eta Ea herriko kontuak batzen dira 'Katiuska gorriak' diskoan
2012-12-04 14:34 MusikeaUmetako gomutak dira disko barriko hamaika kantak batzen dituana. Katiuska gorrien figureagaz sinbolizau nahi izan dodana txikitako gomutak dira, abesti bakotxa autonomoa da, ez deutsie hari bati jarraitzen, baina danak dagoz gomutetan oinarrituta, horrek batzen ditu abesti guztiak, azaldu dau Josu Bergarak.
2012 Euskadik ‘Memoriaz-Diálogos para una Cultura de Paz’ dokumentala aurkeztu dau
2012-12-04 14:06 kulturbizDokumentalak Euskal Herriko sektore artistiko eta kultural desbardinetako hainbat personari grabautako 10 alkarrizketa laburbatzen ditu. Kulturearen sortzaile eta eragile horreek indarkeria politikoari eta haren ondorioen ganean egin dabe berba, iraganaren memoriaren ganean, baina baita gure herrialdean bakearen aldeko kulturea finkatzeko eta etorkizunean bizikidetza aberasgarria izateko moduaren ganean be.
Kirmen Uribe idazle ondarroarrak 'Mussche' bere bigarren nobelea aurkeztu dau
2012-12-03 16:50 KultureaKirmen Uribek Mussche bigarren nobelea kaleratu dau, Susa argitaletxeagaz. Karmentxu gerratik iges, erbestera, doan neskatoak abiatzen dau istorioa. AEBetako Sausalito urian idatzi dau liburua ondarroarrak.
Aiert Goenaga: 'Auzolana berreskuratu eta indartu egin dogu'
2012-12-03 11:11 BarriketanDurangoko Azokako zuzendaria



























_profile_sidebar.jpg)