'Alegiak eta bertze neurtitzak' eta 'Kadet eta Bettiriño' lanak, sarean irakurgai
2013-01-10 10:05Euskaltzaindiak Alegiak eta bertze neurtitzak eta Kadet eta Bettiriño liburuak sarean ipini barri ditu, Akademiaren webgunean bertan. Lehenengoa, Euskaltzainak bildumaren 15. zenbakia da, eta bestea, Euskararen Lekukoak saileko 26.a.
Euskaltzaindiak Alegiak eta bertze neurtitzak eta Kadet eta Bettiriño liburuak sarean ipini barri ditu, Akademiaren webgunean bertan. Lehenengoa, Euskaltzainak bildumaren 15. zenbakia da, eta bestea, Euskararen Lekukoak saileko 26.a.
Alegiak eta bertze neurtitzak Senpereko Udalaren, Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaleen Biltzarraren laguntzinoagaz argitaratu dau Euskaltzaindiak. Gratien Adema Zaldubi-ren lana jaso da liburuan, eta Henri Duhau izan da prestatzailea.
Zaldubiren eskuizkribuak zati bitan banatu ditue: batetik, bere-bereak ziran alegiak eta bertsoak, eta bestetik, Zaldubik beste bertsogile batzuei aukeratutako batzuk. Duhauk bilduma honetan Zaldubiri eskainitako bosgarren liburukia da.
Kadet eta Bettiriño liburuak be Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzea izan dau. Manuel Padilla da paratzailea. XVIII. mendeko eskuizkribu anonimo baten azterketa eta edizino kritikoa egin dau Padillak. Hazparne aldeko euskerearen lekukotasunik zaharrena izan daiteke, adituen eretxiz. Forma aldetik, Kadet abadea eta Bettiriño umearen arteko barriketaldi baten antzera egituratzen da. Nabarmena da Larramendiren eragina, Akademiako iturrien arabera.
Alegiak eta bertze neurtitzak konsultau gura izan ezkero, hemen, eta Kadet eta Bettiriño, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!