Alex Txikon mendizale lemoaztarra Laila Peak igoten ahaleginduko da
2013-01-15 17:20Alex Txikonek prest dauka neguko hurrengo espedizinoa: Laila Peak. Karakorum mendikateko 6.096 metroko tontorra izango dau helburu barikuan, urtarrilak 18, abiatzen dauen abentura barriak. Proiektuaren zehaztasunak prentsaurrekoan emon ditu.
Alex Txikonek prest dauka neguko hurrengo espedizinoa: Laila Peak. Karakorum mendikateko 6.096 metroko tontorra izango dau helburu barikuan, urtarrilak 18, abiatzen dauen abentura barriak. Proiektuaren zehaztasunak prentsaurrekoan emon ditu, Azkue Fundazinoaren egoitzan, eta bertan izan dira Sebastián Álvaro espedizinokidea eta Rodrigo Gartzia Azkue Fundazinoko zuzendari kudeatzailea bere bai.
Motibazino berezia daukala autortu dau Txikonek, neguko espedizino bat amaitu gura dot. Izan be, aurreko neguko saio biak bertan behera itxi behar izan zituan lemoaztarrak. Ez da bakarrik joango; Sebastián Álvaro, Juanjo San Sebastián, Ramón Portilla eta José Manuel Fernández mendizaleak izango ditu alboan.
Sebastián Álvaro TVE kanaleko Al filo de lo imposible saio ezaguneko zuzendaria izan zan. 60 urte betetean, bizitzea mugatua dala konturatzen da bat. Orduan, denporea benetan ardura jakuzan gauzetan erabiltea erabagiten dogu. Hauxe da holango gauzetako bat, azaldu dau prentsaurrekoan Álvarok.
Bestelako tontor komerzialagoak albo batera itxi, eta atzera be mendia ulertzeko beste modu baten aldeko apostua egingo dau Txikonek. Inork ez dau Laila Peak zapaldu neguan. Ez da lan erraza izango. Hasteko kartografia txarto eginda dagoala uste dabe eta 6.250 metro dituala dino Álvarok. Teknika aldetik mendi gatxa da, eta ganera klimatologia sano gogora da orain -azaldu dau-, atzo 30-39 gradu zero azpitik egozan tontorrean.
Mendizale lemoaztarrak bere webgune barria be aurkeztu dau pentsaurrekoan, www.alextxikon.com. Txikonen proiektuen ganeko informazinoa eta ikus-entzunezko edukiak jaso ditue bertan, eta Laila Peakeko espedizinoa ia-ia zuzenan segiduteko aukerea eskainiko deusku.
Espedizinoa barikuan abiatuko da, hilak 18, Pakistanerantz. Urtarrilaren 25ean kanpamentu nagusira heldu, eta zezeilaren 13rako, dana ondo joan ezkero, Laila Peakeko tontorrean egoteko asmoa dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!