Nagisa Oshima zinema zuzendari japoniarra hil da
2013-01-16 10:17 BarriakNagisa Oshima zinemagile japoniarra hil da, 80 urtegaz. Donostiako Zinemaldiak atzera begirakoa eskainiko deutso irailean. Japoniako 60ko hamarkadako zinema barriaren ordezkari nagusietakoa izan zan.
Nagisa Oshima zinemagile japoniarra hil da, 80 urtegaz. Donostiako Zinemaldiak atzera begirakoa eskainiko deutso irailean. Japoniako 60ko hamarkadako zinema barriaren ordezkari nagusietakoa izan zan.
Nagisa Oshimak (Kyoto, 1932-Tokio, 2013) gizartea eta politikaren inguruko jarrera kritikoa erakutsi eban bere pelikuletan. Nuberu bagu (Olatu barria) izeneko Japoniako zinema korrontorearen ordezkari ezagunetakoa izan zan.
60ko hamarkadan makina bat film egin zituan. 1959an estreinau eban eban lehenengo film luzea Aito Kibo no Machi (Street of Love and Hope). Gohatto (Taboo) izan zan bere azkenego lana, 1999an. Ai no Korida (In the Realm of the Senses) beharrak egin eban ezagun nazinoartean, 1972an. Danetara, 23 lan luze filmau zituan.
Oshimaren lan askok zalaparta nahikotxu eragin eben. Japonian zentsurau egin eben Ai no Korida pelikulea, eta New Yorkeko zinema jaialdian parte-hartzea galarazo eutsen, halanda be Cannesen sari nagusia jaso eban.
Donostiako Zinemaldiak Oshimaren film luze guztiak eskainiko ditu atzera begirakoan, irailaren 20tik 28ra. Quim Casasek zuzendutako liburua be argitaratuko dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!