Huelvako eta Kadizeko azken garaietako kantea protagonista VII. Una Ria con Duende Flamenko jaialdian

Bizkaie! 2012-09-05 17:20   kulturbiz

VII. Flamenko Topaketak irailaren 8tik 30ra bitartean izango dira, 5. barrutiko (Ibaiondo) zenbait eszenatokitan (La Concordiako geltokia, San Frantziskoko eta Burtsako Udaltegiak eta Eleizbarrutiko Museoa).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen seigarren eta azken interbentzinoa Deustuko zubian

Bizkaie! 2012-09-03 12:07   kulturbiz

Oraingoan, Deustuko zubiko aginte-etxolak artista konbidatu lez parte hartzen dauen Juan Azpitarteren Panagnosis interbentzinoa hartuko dau irailaren 12ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udaltegietan 7 erakusketa barri izango dira

Bizkaie! 2012-08-31 16:25   Kulturea

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak irailaren 3an, astelehenean, emongo deutso hasierea urteko azken hiruhilekorako egitarauari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Uri bildurgarria estepearen erdian

Zigor Aldama 2012-08-31 15:36   Bidaide

Orain zortzi bat urte probitziako gobernuaren asmoa izan zan, ordura arte 1.500 artzainez osotutako herrixka bi baino ez egozan lekuan, erdigune politiko eta ekonomiko sendoa, Txinan urigintzearen eredu bihurtuko zan uria sortzea. Dubai eta Shenzhen lako urien arrakasteak eraginda emon eben pausua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bertrand Dezoteux artistearen 'Txerri' lana Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2012-08-29 11:39   Kulturea

Bilboko Rekalde Aretoan bart aurkeztutako lan hau izan zan Euskal Kultur Erakundeak arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak garatzeko antolatu eban Hogei’ta programako irabazlea 2011n. Bideoa lehenago aurkeztu da, Parisko Centre Georges Pompidou zentroan, Baionako Le Carrén eta Iparraldeko beste herri batzuetan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Badator Getxophoto 2012

Bizkaie! 2012-08-28 16:22   Kulturea

Honezkero Getxoko kale, gune publiko zein erakustaretoetan hogei bat egileen lanak dagoz ikusgai umezaroaren eta horren inguruan gertatzen diran hainbat adierazpenetan oinarrituta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

2012ko Aste Nagusiaren ostean, danak pozik

Bizkaie! 2012-08-28 15:54

Abuztuaren 18 eta 26 bitartean, ehunka mila bilbotarrek eta kanpotarrek, bostehun mila lagun inguruk, hartu ditue kaleak txiki zein handientzat antolatutako ekitaldiz betetako bederatzi egunez gozetako.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Oliver Stonek eta Ewan MacGregorek jasoko dabe Donostia Saria

Bizkaie! 2012-08-28 10:45   Barriak

Donostia Zinemaldiaren 60. edizinoa datorren irailaren 21etik 29ra izango da eta honezkero badakigu Oliver Stone AEBetako zuzendariak Donostiako Zinemaldiaren 60. urteurreneko Donostia Sari berezia jasoko dauela, bere ibilbide osoaren autortza moduan. Ewan MacGregorek, barriz, 2012ko Donostia Saria jasoko dau eta Gipuzkoako uriburuan izango da aktorea Juan Antonio Bayonak zuzendutako The Impossible filma aurkezten.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Konparsek 1978ko zapia berreskuratuko dabe

Bizkaie! 2012-08-14 11:08

Gitxi-gitxi falta da Bilboko Aste Nagusia hasteko. Bilboko Konparsek aurtengo zapia aurkeztu eben atzo. Juan Carlos Eguillor marrazkilaria omentzeko asmoz, haren 1978ko lehenengo jaietarako sortutako zapia berreskuratuko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Agerre konpainiak 'Zu ere On Kixote. Teatro, trikitixa eta herria' lana ataularatuko dau uda ostean

Bizkaie! 2012-08-13 15:29   Kulturea

Agerre antzerki taldea Argentina aldean ibili da garagarrilean. Orain, bueltan da, eta laster hasiko da euskerazko Zu ere On Kixote. Teatro, trikitixa eta herria beharra aurkezten.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Egon Schieleren erakusketea edegiko dau Bilboko Guggenheim museoak urrian

Bizkaie! 2012-08-08 14:50   Kulturea

Bilboko Guggenheim museoak Egon Schiele artista austriarraren erakusketea edegiko dau urriaren 2an, museoko iturriek jakinarazo dabenez. Vienako Albertina Museoko artelanak erakusketeak makina bat marrazki, guatxe, akuarela eta argazki batuko ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Pritzker txinatarraren bunkerrean

Zigor Aldama 2012-08-08 12:47   Bidaide

Ningboko Museoa begirada guztien jomugea da. Inguruan dituen etorbide guztietatik begiratuta, aizkorakadaka diseinautako bunker baten itxurea dauka; 144 metro luze, 65 metro zabal eta 24 metroko altuerako eraikin asimetriko izugarri handia da, logikarik bako eta ikusmena engainetako moduko hormakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

1912ko galarrenan hildako herritarrak omenduko ditue domekan, Lekeition

Bizkaie! 2012-08-06 16:56

1912ko abuztuaren 12ko galarrenean 143 arrantzale hil zituan, gehienak bermeotarrak, baina tartean 16 lekeitiar. Domekan, mendeurrenaren egunean, Lekeition omenaldia egingo deutse hildakoei, Talan, 12:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Aste Nagusiko folk eta euskal kirolen egitaraua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-08-06 15:34

Bilboko Aste Nagusiko folk eta euskal kirolen egitaraua aurkeztu dabe Plaza Barrian. Aurten, lehenengoz, euskal jantzien bilkurea egingo dala jakinarazo dau Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hainbat sasoitako okupazinoak topau ditue SantimamiƱe inguruan

Bizkaie! 2012-08-03 13:21   kulturbiz

Santimamiñeko baselizearen inguruan egindako ikerlan arkeologikoetan aro desbardinetako okupazinoak agertu dira, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez. Orain dala 12.700 eta 12.000 urte Santimamiñen bizi izandakoen inguruan beharrean dabilz arkeologoak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

San Justoko karobia barriro ketan, abuztuaren 4an eta 5ean, Zeanurin

Jon Urutxurtu 2012-08-03 11:15

Abuztuaren 4an, zapatuan, 11:00etan izetuko dabe karobia Juan eta Julian Aranak. Urteetan ahaztuta eta amatauta egon dan ke zurizkea San Justoko haretxen artean igongo da Gorbeia mendiaren tontorraren bila. Aurten hamazazpigarren aldia izango da karobia lanean ipinten dauala Ipizki taldeak.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Euskal Encounterrek 20.000 lagunetik gora batu ditu 20. edizinoan

Bizkaie! 2012-08-01 10:46

20. Euskal Encounter topaketeak 20.000 lagun batu zituan garagarrilaren 26tik 19ra bitartean, Barakaldoko BECen, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Aurtengo ekitaldiaren balantze oso baikorra egin dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)