'Euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan' izenburupean egingo dira aurten Ahoa Bete Hots jardunaldiak
2012-10-10 15:07 BertsolaritzeaHirugarren edizino honetan, euskerearen berbakeratan sakontzea da asmoa. Batez be, ahozko genero berezituen alorrean (ipuina, kantua, bertsoa eta antzerkia), ahozko jarduna gertatzen danean darabilguzan erregistroak, ahozko produkzinoan erregistroak erabiltean sortzen jakuzan zailtasunak eta urtenbide edo proposamen barriak zeintzuk diran jakin eta zabaldu nahi izan da.
'Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian'
2012-10-10 10:38 BarriakGernikaren bonbardaketako 75. urteurrenagaz bat eginda, Euskadiko Filmategiak, 2012 Fundazinoagaz lankidetzan, Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian zikloa antolatu dau. Urriaren 10a eta abenduaren 27a bitartean, 1937 eta 2012 urteen artean filmautako 17 film ikusi ahal izango dira (10 emonalditan) Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Literaturea eta poderea ardatz klasikoen irakurketa gidatuak zikloaren IV. edizinoan
2012-10-09 15:47 jardunaldiak2012an, laugarren urtez jarraian, UPV/EHUko Ikasketa Klasikoen Sailak antolatutako klasikoen irakurketa gidatuak izeneko hitzaldi zikloa egingo da aurten Literaturea eta poderea izenburupean eta horregaitik aurtengo edizinoko irakurketa asko bi gai horreekaz lotutakoak izango dira.
Bilbaopoesiak zinemeari eta Pasolinik, Cocteauk edo Aitzol Aramaiok lez, poesia landu eben zinemagileei begiratuko deutse aurten
2012-10-08 15:55 jardunaldiakPoesia idatzi eben zinemagileak eta poesiak batzen dituen edo hizkuntza poetikoa erabilten daben filmak izango dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Bilbaopoesia literatur jaialdiaren aurtengo edizinoaren gaia. Poesia eta zinea izenburupean, aurten formatua aldatu, eta poesia Pier Paolo Pasolini, Jean Cocteau edo Aitzol Aramaio lako zinemagileen lanagaz buztartuko dau.
Boteroren gizon-emakume ederrez bete da Arte Eder Museoa
2012-10-08 15:54 KultureaFernando Botero artista kolonbiarraren ibilbide osoa batu dabe Fernando Botero. Ospakizuna erakusketan, hasierako lanetatik gaur egunekoetara arte. Danetara, 79 koadro dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Artistearen inoizko erakusketarik osoenetakoa da.
Argizaiola sariketako argazkiak ikusgai, Bilboko Batzar Nagusietan
2012-10-08 13:14 KultureaArgizaiola argazki-sariketan parte hartutako irudien erakusketea ikusgai egongo da astelehenetik aurrera Bilboko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan.
Maindi Murua nagusitu da Altzürükün
2012-10-08 12:45 BertsolaritzeaMaindi Murua eta Maddi Ane Txoperena dira final erdietara zuzenean sailkatu diranak eta ganerakoak, barriz, puntuazinoaren arabera. Ondorioz, final erdietako saioetako kantarien izenak datorren asteko Kanboko kanporaketearen ondoren izango doguz. Urriaren 13an izango da hitzordua, Kanboko AIEC gelan, arratsaldeko 17:00etan.
Iratxe Ibarra nagusi lehenengo kanporaketan
2012-10-08 12:25 BertsolaritzeaIratxe Ibarrak (450) 48 puntu atara eutsozan bigarren sailatuari, Arrate Illarori (402) eta hortik aurrera ondokoak izan ziran puntuazinoak: hirugarren, Imanol Uria (371,5), laugarren Xabier Enbeita (357,5), bosgarren, Jone Larrinaga (346) eta seigarren Inazio Vidal (340).
Gotzon Idirin: 'Gorbeiako bide zaharrak berreskuratu eta ezagutarazo gura doguz'
2012-10-08 12:12 BarriketanGorbeia Suzien mendi-lasterketa eta martxako zuzendaria
Japoniako kulturea, aisialdia eta tradizinoak protagonista Amorebieta-Etxano Mangamore jaialdiaren eskutik
2012-10-05 16:37 kulturbizUrriaren 12tik 14ra bitartean, Japoniako kulturea, aisialdia eta tradizinoak izango dira protagonista Amorebieta-Etxanon, Mangamore jaialdiaren VI. edizinoa helduko baita udalerrira.
Produkzino artistikoa eta ikuspegi feminista aztertuko ditue Bilbon egunotan
2012-10-05 15:36 jardunaldiakIkuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroak 300 lagun batuko ditu egunotan, Bilboko Alondigan. Amelia Valcarcel fiolosooak edegiko ditu jardunaldiak, artearen alde sozialaren ganeko berbaldi bategaz, barikuan, 16:00etan.
Herritarrak Bilbo barriaren uri-transformazinoaren egile lez aurkezten ditu, ‘Bertan Bilbao – Proyecto Bilbao’ erakusketeak
2012-10-05 12:01 Kulturea2012ko urriaren 5tik 2013ko urtarrilaren 13ra egongo da ikusgai Bilboko Alondigako erakusketa aretoan (2. pisuak). Sarrerea dobakoa izango da. Erakusketan ondokoak topauko ditu bisitariak, besteak beste, Iñigo Bujedo Aguirre argazkilari bilbotarrari erakusketa honetarako beren-beregi eskatutako 30 argazki eta Iñigo Salaberriaren Bilboko metroaren bizitzari buruzko bideo bat.
Gorbeia Suzien mendi lasterketa eta martxeak bide zaharrak berreskuratuko ditu
2012-10-04 15:52Gorbeia Suzien Eguzkilore Sari Nagusia mendi lasterketa eta martxea aurkeztu ditue Bilbon. Lasterketea Euskal Kopearen azkenengo probea izango da, eta daborduko korrikalari ezagunek emon dabe izena. Hitzordua urriaren 13an izango da, goizean goizetik.
Jose Ramon de la Ricak marraztutako 23 barku Bilboko Itsas Museoan dagoz ikusgai
2012-10-04 15:41 KultureaEuskal Herriko Itsas Ardularitza Eskoleak, bere 30. urteurrena ospatzeko eratu dau erakusketea. Bertoko eta Europa osoko ontzioletan egindako itsasontzien pinturak batu ditue, euskal ontzi-konpainiek erabilitakoak. Jose Ramon de la Rica bilbotarrak (1919-2011) marraztu ditu barku guztiak.
EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak eta IDOMek diseinautako kamera astronomiko batek Jupiter eta Saturnoren lehen irudiak jaso ditu
2012-10-04 11:34Sánchez Lavega irakasleak adierazo dauenez, lehen emoitzak oso oparoak dira eta kamereak irudi ederrak atara leikezala ikusi dogu, aurrerantzean, atmosfera prozesu desbardinak aztertzeko balio izango dituenak eta fenomeno arinen jarraipena egiteko, adibidez, meteorito, asteroide, kometa eta gai desbardinen arteko talkak, batez be Jupiterren.
Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketako lanen erakusketea zabaldu dabe
2012-10-04 11:29 kulturbizRekalde-Ortzadar komiki lehiaketako bigarren edizinoko erakusketea aurkeztu barri dabe Bilboko Rekalde aretoan. Aurtengo sariketako beharrik aitagarrienak batu ditue, besteak beste, Asier Martínez de la Pera irabazlearenak, eta ohorezko saridun Jon Zabaletarenak.
Mina eta umorea Bertol Arrietaren 'Alter ero' ipuin liburuan
2012-10-03 11:30 KultureaZortzi ipuinez osotu dau Bertol Arrietak Alter ero liburua. Eguneroko jazoerak izan ditu abiapuntu idazle zarauztarrak bere bigarren liburuan. Susa argitaletxeak kaleratu dau lana.
Donostiako Zinemaldiko film hautatuak Bilboko Alondigara datoz asteon
2012-10-02 15:45 BarriakGaur, martitzena, hasi eta domekara arte, zazpi film proiektauko ditue, Zinemaldiko Zabaltegi eta zuzendari barrien sailetatik aukeratutako piezak. Aitagarrienak, Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves eta Fermin Muguruzaren Zuloak pelikulak dira. Izan be, horreek zuzendari biak proiekzinoan egongo dira, ikusleen galderei erantzuteko.
Euskal musikeak BECeko plaza erraldoia beteko dau zemendiaren 10ean
2012-10-02 13:40 MusikeaZea Mays, Zuloak, Berri Txarrak, Esne Beltza eta Willis Drummond taldeek osotuko dabe Becatu jaialdiaren kartela zemendiaren 10ean. 14.000 lagunentzako lekua izango da BECen. Sarrerak salgai dagoz.
Dana prest Andoainen domekan Kilometroak jaia hartzeko
2012-10-01 18:17 Euskerea berbagaiAita Larramendi ikastoleak hartuko dau aurtengo Kilometroak jaia, urriaren 7an. On egin lemapean, bost guneak eta 6,3 kilometroko ibilbidea prest dagoz domekan milaka euskaltzale hartzeko. Egunotan aurkeztu ditue jaiaren azkenengo zehaztasunak.