Edu Murumendiaraz: 'Jantzen mundua baztertuta dago'
2013-04-29 11:36 BarriketanAukeran-eko zuzendaria
Ian MacEwanen 'Hoben-ordaina' nobelea kaleratu dau Igelak
2013-04-26 16:34 KultureaIan MacEwan idazle ingelesaren Hoben-ordaina- jatorrizkoan, Atonement- nobela ezaguna argitaratu dau Igela etxeak, Xabier Olarrak euskeratuta. Unibersidade ikasle gazte biren arteko maitasun istorioan jazotako oker batek abiatzen dau kontakizuna.
Artea ardatz, jarduera ugari programau ditue Bilboko erdigunean maiatzaren 3 eta 4rako
2013-04-26 15:22 kulturbizBilbao Art District ekimen barriaren aurkezpena izango da Arteen Asteburua eta, holan, erakusketak, kontzertuak, astialdiko jarduerak eta bisita gidatuak egongo dira. Bilboko hainbat museo, arte galeria eta kultur arloko gunek bat egin dabe, Arteen Asteburuaren bidez, Bilbo mundu mailako zirkuituetan sartzeko.
Frantsezka taldeak 'BasauriON!' lan barria zuzenean aurkeztuko dau Arespalditzako jaietan
2013-04-24 15:31 MusikeaFrantzeska hirukote santurtziarrak BasauriON! diskoa zuzenean aurkeztuko dau barikuan, hilak 26, Arespalditzako jaietan, 21:00etan. Rockein talde lehiaketea irabazteari esker grabau dabe bost kantako lan laburra.
Nicolás Ruiz Descampsek euskal abertzaletasuna eta gazte erakundeak aztertu ditu
2013-04-22 15:24 kulturbizEHUko Historian doktore Nicolás Ruiz Descampsek Historia de las Organizaciones Juveniles del Nacionalismo Vasco (1893-1923) liburua argitaratu barri dau. Doktore-tesiaren egokitzapena egin dau eta EHUk kaleratu dau.
Manuel Moreno: 'Sorkuntzea eta kultureaz gozetako gogoa ez dagoz krisian'
2013-04-22 12:30 BarriketanTopaguneko kidea
‘Plethora’, bigarren diskoa dakar Mantisak
2013-04-19 14:39 MusikeaMusika estiloari jagokonez, zeozelako aldaketea dakar disko barriak, segurutik teklatuak sartu dituelako: Eboluzino naturala izan da eta oso gustura gagoz. Benetan nahi genduan bidea topau dogu hainbat urteren ostean, esan dau Gonzalez abeslariak.
Robag Wrumme alemaniar DJ eta techno produktorea, Art After Dark saioan
2013-04-19 12:37 MusikeaHemen da apirileko Art After Dark emonaldia. Robag Wrumme alemaniar DJ eta techno produktorea izango da apirilaren 19ko protagonistea Bilboko Guggenheim museoan. Lower eta Lourdes Madow Dj-ek be parte hartuko dabe gaurko saioan. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
72 ordu Pekinen eta Guangzhoun
2013-04-18 18:49 BidaideLabur baino ez bada be, hiru egunetan Txinako uriburuan eta Txinako manufaktura-industriagune handienean zer ikusi eta zer egin kontauko deutsuet.
Karlos Linazasorok 'Versus' helduentzako nobelea argitaratu dau
2013-04-18 11:16 KultureaVersus izeneko naufrago bat ugarte huts eta txiki batean, 1985tik bertan. Horixe dau abiapuntu Karlos Linazasorok Versus nobelan. Elkar argitaletxeak kaleratu dau.
Markos Goikoleak irabazi dau Euspot euskerazko iragarki laburren lehiaketea
2013-04-17 10:45 BarriakPublikoaren saria, barriz, Aitor Abaroa lekeitiarrak irabazi dau, Ixi Boards izeneko iragarkiagaz. www.euspot.eu webgunean bozkatu ahal izan dabe lanik onena bost egunez. Danetara, 1.307 boto jaso ditue, eta horreetatik 373 irabazlearentzat izan dira. Bostehun euroko saria irabazi dau Abaroak.
VI. Huhezinema: apirilaren 16tik 18ra bitartean Aretxabaletan
2013-04-16 12:45 BarriakVI. Huhezinema hiru egunetan egingo da, apirilaren 16, 17 eta 18 egunen bitartean, hain zuzen be. Lehenengoan, EUSPOT euskerazko spot lehiaketearen sari banaketa ekitaldia egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean 19:00etatik 20:00etara.
Aurtengo Bertsomoviedak be emon dau berea
2013-04-15 14:12 BertsolaritzeaArrakastatsua izan da aurten be Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesagaz Beasaingo Arrano Kultur Alkarteak antolatu dauen Bertsomovieda lehiaketea. 33 lan aurkeztu dira danetara, igaz baino 7 gehiago, 23 gazteen mailan eta 10 helduenean. Kontuan izan behar da 33 lanen atzean 250 parte-hartzailetik gora dagozala.
'Martutene' nobelea eta 'Bitan esan beharra' poema-liburua, Espainiako Kritikaren Sariak
2013-04-15 12:38 KultureaRamon Saizarbitoriak idatzitako Martutene (Erein) nobeleak eta Rikardo Arregi Diaz de Herediaren Bitan esan beharra (Alberdania) poema-liburuak Espainiako Kritikaren Sariak jaso ditue, euskerazko arloan.
Mikel Gorosabel 'Norton': 'Hirukote lez grabaukeran soinu garbiagoa atara dogu'
2013-04-15 11:16 BarriketanEH Sukarra taldeko burua
EHUko Arkitektura ikasleek 'Balenciaga argitzen' erakusketea edegi dabe Bizkaia Aretoan
2013-04-11 18:17 KultureaCristobal Balenciaga jostun ezagunaren jantziak inspirazino iturri hartuta, EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko laugarren mailako hamar ikaslek Balenciaga argitzen erakusketea osotu dabe. Bizkaia Aretoan egongo dira ikusgai sorkuntzak, apirilaren 26a arte.
Sei erakusketa barri Bilboko 'Expodistrito' zikloan
2013-04-11 15:43 KultureaExpodistrito Bilboko udaltegietako erakusketa ibiltariaren urteko bigarren hiruhilekoko egitaraua martxan da. Sei erakusketa ikusteko aukerea izango da. Raquel Colorado, Jose Ramon Diez Rebanal, Angel Ruiz Mendoza, Elvira Muñoz Cristobal, Teresa Riera eta Agustin Berenguerren lanak egongo dira ikusgai, hain zuzen be.
Edurnezuriren Batzarretxea
2013-04-09 18:47 KultureaSorginkeriaz-edo haor non Batzar Nagusien Bilboko egoitzea Edurnezuri eta zazpi epotxen etxe bihurtu jakun. Eraldaketa hain ikusgarri horren errudun dira Andrea Abalia eta Sandra Rilova, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadetik urtendako artista gazte bi.
Zortzi film luze izango dira lehian Fant 19 jaialdian maiatzaren 3tik aurrera
2013-04-09 15:50 BarriakZortzi pelikula lehiatuko dira Fant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdian, eta hiru berton estreinauko dira ganera, tartean Park Chan-Wooken Stoker. Maiatzaren 3tik 10era bitartean zinema fantastikoa eta bildurrezkoa ikusteko makina bat aukera izango dira, bai film luzeak bai laburrak, Alondigako Golen zinema-aretoetan
Basque Culinary Center-ek gastronomia udalekuak abiarazo ditu Bizkaia, Gipuzkoa, Katalunia eta Andaluzian
2013-04-08 11:59 Jan edanakHamar egunetan, danetara 80 gaztek Basque Culinary Center-eko irakasle eta chef baten eta bi begiraleren laguntzinoa izango dabe gastronomiaren sekretuak ezagutzeko aukeraz gozetako, horreen gidaritzapean hurreratuko dira sukaldaritzearen mundura, haregaz lotutako ikastaro praktikoen, irteeren eta bisiten bidez.

































